Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin beharraren kargarik handiena. Bost urte eman ditu isilik presondegiko isolamenduan, eta iragan egunean, mintzatzen hasi da. Bere burua zuritzeko? Bere ekina esplikatzen saiatzeko? ISIS oraindik ere justifikatzeko?
Agerpenaren hasieran errepikatu du ez ziola inori minik egin, ez zuela nehor hil... espero balu bezala libre eta garbi ateratzea tribunal horren aitzinetik. Adierazpenetako punturik interesgarrienak gutako askoren kasko zokoan dabilen galdeari erantzuna ekarri zion: gerrian zeukan zartagailu zintari ez eragitea erabaki zuen azken momentuan... erabaki kontzientea, nahiz eta ez dakien a posteriori ongi egin duen ala ez. Erantsi zuen mutu geratu zela anaia jihadisten aldetikako mendekuen beldurrez eta neurri batean koldar hutsaren antzera ibili zelako sentimenduak lehertzen duelako.
Hor dugu arrapostua. Ez du gertatua barkatzen. Bistan dena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.