2015ean Frantzian egondako atentatu yihadisten inguruko epaiketa hasiko da asteazkenean

  • Parisen eta Saint-Denisen egindako atentatuetan 130 lagun hil eta 400 zauritu zituen Estatu Islamikoak (EI). Irailaren 8an hasiko da hogei akusaturen aurkako epaiketa, eta zortzi hilabete iraungo du. Hamaika akusaturi biziarteko zigorra ezarri nahi diete.

Polizia Bataclan ikuskizun gelaren parean, atentatuak gertatu ondoren. Argazkia: Maya-Anaïs Yataghène

2021eko irailaren 08an - 11:55
Azken eguneraketa: 13:57

2015ean Parisen eta Saint-Denisen egondako atentatu yihadisten inguruko epaiketa hasiko da asteazken honetan. Estatu Islamikoak bere gain hartu zituen aldi berean futbol estadio batean, sei terrazatan eta Bataclan ikuskizunen gelan egindako eztandak eta tiroketak. 130 hildako eta 400 zauritu eragin zituzten.

Sei urteko ikerketa eta gero, espero dute zortzi hilabeteren bueltan (maiatzaren 25ean) ebazpen garbia izatea. Auzitegietako parte zibila 1.800 pertsonak osatuko dute, eta 300 abokaturen laguntza izango dute. Akusatuak, berriz, hogei izango dira. Horietatik hamalau auzitegian egongo dira; beste sei auzi-ihesean daude. Uste dute Siria eta Irakeko gatazketan hil direla asko, baina baieztatu ezean, epaitu egingo dituzte hauek ere. Akusatuetako hamaikarentzako biziarteko kartzela eskatu du Fiskaltzak.

Salah Abdeslam izango da akusatu nagusia. Gaur egun bizirik dagoen egile material bakarra da, eta atentatuen ideologotzat hartu dute. 2016tik Fleury-Mérogiseko (Frantzia) kartzelan dago, eta orain, bost delitu gehiago egozten dizkiote. 

François Molins fiskalak onartu du auzi hau beharrezkoa dela. Epaiketarekin justizia lortzeaz gain, “estatu mailan zein Europa mailan memoria kolektiboa osatzen laguntzeko” balioko du. Éric Dupont-Moretti Justizia ministroa iritzi berekoa da, "epaiketa historikoa" izango dela gehitu baitu.

2015eko erasoak

Duela sei urteko azaroaren 13an, Frantziako aisialdirako hainbat lokal eta gunetan aldi bereko erasoak egon ziren. Parisko Le Carrillon eta Le Petit Cambodge jatetxeetan leherketa bat egon zen, eta armatutako gizonezko batek tiroketa hasi zuen ondoren. Charonne kalean, armak zeramatzaten bi gizon La Belle Equipe kafetegira sartu ziren, eta hango bezeroak tirokatu zituzten. Les Halles azokan ere tiroak egon ziren, eta Saint Deniseko futbol estadioan leherketak entzun ziren. Guzti horietan 30 pertsona inguru hil zituzten.

Baina eraso larriena Parisko Bataclan ikuskizun gelan gertatu zen. Eagles of death taldea kontzertua eskaintzen ari zela, lau yihadista sartu eta tiroka hasi ziren. Barruan zeuden bezeroak bahitu zituzten. Hiru ordu geroago, segurtasun-indarrek esku-hartzea erabaki zuten, baina establezimendura sartzean, terroristek lehergailuak aktibatu zituzten. 100 pertsona inguru hil ziren.

François Hollande orduko presidenteak salbuespen-egoera ezarri zuen, eta eremu publiko guztiak ixteaz gain, biztanleei etxetik ez irteteko eskatu zien. Hiru dolu-egun ezarri ziren Frantzian, “aurrekaririk gabeko eraso terrorista” salatzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


2022-02-27 | Itxaro Borda
Salah

Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]


2022-01-28 | Aitor Aspuru Saez
Ehunka hildako utzi ditu jihadistak askatu asmoz Estatu Islamikoak espetxe bati eginiko erasoak

Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.


Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude