Zintzo jokatzea

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal literaturan nobelagile gisa da ezaguna Ramon Saizarbitoria. Hori gogoratzen digu hegalean eskuartean dugun liburuak, orotariko saiakera laburrak biltzen dituen bilduma batean argitaratu zenak. Liburu arraroa da, beraz, idazlearen bibliografian bederen: 1970eko Mendebaleko ekonomiaren historia hartatik ez baitu saiorik egin; gerora ere ez, guk dakigula, ez behintzat berak bakarrik sinatutakorik. Eta ekonomia kontuak urrun, idazlea kezkatzen duten gure errealitate soziokulturalaren alderdi zenbait larrutzen dira Aberriaren alde (eta kontra) honetan. Zenbait, ugari, baina harritu naute euskararen inguruan ari direlako horietako ez gutxi. Felipe Juaristik bazekien, eta ez zuen liburua irakurtzeko batere asmorik: “gogait gaizto egina bainago euskarari buruzko eta euskararen inguruko gaiei buruzko eztabaidez. Egiago esatera, euskararen gainetik nabil aspaldi honetan, aingeruak bezala hegan”. Eskerrak tarteka oinak lurrean izaten ditugun.

Bai, ze, euskararen ingurukoak izango dira hemen larrutzen diren alderdietako ez gutxi –“geure egoera zehatzari ahalik eta estuen egokitutako konponbideak aurkitzeko gai izan beharko ginateke”–, literaturari buruzkoak beste batzuk –“ez dut uste hobea denik irakurtzea, edozer gauza irakurtzea, eta azken finean, gauza txar bat irakurtzea, telezaborra ikustea baino”–  eta, tituluari men eginez, abertzaletasunaren gainekoak ere badaude –“gure nazionalismoak okerrera egin du, kultura menderatu baten defentsatik, ezaugarri etnizistak erakusteraino”–. Mutur bateko zein bestekoei haserrea pitz diezaioketen kontuak; ez, bereziki, idazlea erdian jarri zale delako, ez ekidistantziagatik, ez bada fatalitate hutsagatik, “kontrakoari neurri bereko alderdi positiboak ikusi gabe egitea” eragozten dion halabeharragatik. Ezin kontu guztiekin bat etorri, hartara. Markos Zapiainek esan zuen, 2000ko kritika batean: “Ezinezkoa da Saizarbitoriarekin erabat ados egotea, baina ezinezkoa da halaber punturen batean bederen bat ez etortzea”. Kontu guztiak dira, ordea, eztabaida pizgarri. Eta, azkenerako, esango nuke hausnarketek eurek bezainbat erakarri nautela hausnarketak plazaratzeko moduak, gogoak, jarrerak. Nire ustean esaldi honetan laburbiltzen direnak: “Geure buruarekin zintzo jokatzea; hori da, beraz, kontsigna”.

Idazlearen bibliografian arraroa den liburu hau argitaratu zen bildumaz, Zerberri sailaz, zer esan: faltan dudala, hitz-jario neurrigabea nagusi den garaiotan, berritsukeria gailendu den sasoian, ehun orrialderen bueltan gogoeta egiten duten liburu patxadatsu, jakingarri, eskurakoak. Saizarbitoriaren pieza bakan honen gisakoak. 

Aberriaren alde (eta kontra)

Ramon Saizarbitoria

Alberdania, 1999

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2015eko azaroaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Aitor Martinez Baraiazarra
#4
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


CAF, negoziorik ez genozidioaren kontura

2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]


2025-09-24 | Mounir Marjieh
Genozidioaren eragina Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen

Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]


2025-09-24 | Taher Ali
Bi urte

Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Eguneraketa berriak daude