1940an lau hilabete laburrez drogen ekoizpen eta kontsumoa aske izan ziren Mexikon, Lázaro Cárdenas lehendakari aurrerazaleak mediku eta adituen aholkuz hala erabakita. AEBak, ordea, drogen errepresioan murgiltzen ari ziren: yankien xantaiari ezin egin izan zien aurre Cárdenasek. Mexikoko gaurko kaosa aukera galdu haren umea da.
El Chapo gobernuak askatu zuen, Mexikorentzako hobe dagoelako libre preso baino. Don Winslowk esan du, halako arrakasta bildu duen The Cartel nobela beltzaren idazleak.
Bortizkeriarik ikaragarrienak kontatzen ditu Winslowk liburuan. Kazetari bati aitortu dio ez duela irudimena gehiegi nekatu behar. “Kontatu dut nola 17 urteko sikario batek –10 urterekin hasi zenak– biktimari buruko larruazala kendu eta honen aurpegia erantsi zion baloi bati. Aurpegi horrekin ari zen hormari kolpeka! Ni ez naiz hori asmatzeko gauza”.
Nola amildu da Mexiko leize horretan? Mexikon 300 dolarretan ekoiztua AEBetan 18.000n saltzen da. Dirutza horrek dena usteltzen du, polizia, soldatu, abokatu, funtzionario, politikari, gazte...
Konponbide bakarra drogak legeztatzea dela demostratzen du Winslowk zifra urri batzuk erabiliz. AEBak eta Mexiko artean urtean 46.000 milioi dolar gastatzen dute droga pertsegitzen eta kalteak osasungintzan konpontzen. Legezkoa ez delako, gainera, galtzen dituzte 47.000 milioiko sarrerak zergatan. Gastatuak eta kobratu gabeak batuta, 93.000 milioi.
“Erabili dezagun gazteei heziketa ona ematen, lan duina ekarriko duten enpresak sortzen, drogen mende daudenak ongi artatzen... Orain desegiten ari den gizartea salbatuko genuke!”.
AEBetako zenbait estatu hasi dira lehen urrats lotsati samarrak ematen drogen legeztatzean, funtsean marihuana. Gero eta sarriago entzuten dira hautu horren aldeko adituak, baita drogen kontrako gerran dominak irabazitakoak ere. Baina gaur bertan lortuko balitz ere, esan beharko genuke 100 urte iraun duela ustez gizartearen mesedez agintariek egindako petto ikaragarriak.
Bi liburuk kontatu dute nola galdu zen aukera 1940an: Juan Alberto Cedillo kazetariaren La Cosa Nostra en México-k eta Froylan Enciso historialariaren Nuestra historia narcótica. Pasajes para (re)legalizar las drogas en México titulua daramanak.
Drogen errepresioaren arrastoak badira gutxienez XVIII. mendetik, Espainiako Inkisizioak Mexikoko jatorrizko jendeek hain nasai zerabilten peiotea debekatu zutenetik. XIX. mendean kokainaren eta beste narkotikoen eraginak hasi ziren aztertzen eta drogak legeztatu beharra aipatzen ere bai.
1917an Venustiano Carranza medikuak konbentzitu zituen Legebiltzarreko kideak drogak legez kanpo uzteko: hiru boto baizik ez ziren azaldu “gure arraza pozoitzen duten substantziak” debekatzearen kontra. Aldiz, beste mediku batzuk berehala hasi ziren justu alderantzizkoa eskatzen, narkotikoen legeztatzea.
Leopoldo Salazar Viniegra sendagilea buru zutela, lortu zuten Lázaro Cárdenas lehendakaria konbentzitzea. 1940ko otsailaren 17an argitaratu zuen Mexikoko agerkari ofizialak Reglamento Federal de Toxicomanía deitua.
Juan Alberto Cedillok kontatu duenez, Mexikoko estatuak bere gain hartu nahi zuen debekatutako farmakoen monopolioa, horrela saihestuz kontsumitzaileek trafikatzaileetara jo beharra. Dekretuak iraun zuen hilabeteetan Estatuak doan eman zizkien marihuanazko zigarretak eskatzen zituzten presoei, kaleko heroinomanoei beren substantzia prezio txukunetan banatu zien bezala.
“Cárdenasek AEBei aurkeztua zien legea, honen funtzionarioei azalduz drogen trafikoa etetea ezinezkoa zela, polizia bezala agente bereziak erosita zeuzkalako, hain handia zen ordurako trafikatzaile batzuen indarra”, dio Cedillok.
Mexikoko ezkerraren mito nagusietako bat da Lázaro Cárdenas, herri xehearekin tratu errazeko gizona, nekazaritzako lurren erreforman urratsak eman zituena, Espainiako gerra zibiletik ihesi iritsitakoei ateak zabaldu zizkiena. Drogen arautzea 1940an justifikatu zuen oraindik XXI. mendean aipatzen diren argudioen oso antzekoekin.
Ez zen Cárdenasen beroaldi bat. Mexikok itzal handia zuen garai haietan nazioarteko gobernuen artean eta Nazioen Ligan –gaurko NBEren arbasoa– beste zenbait agintari ere debekuak kendu eta drogen kontsumoa arautzeaz ari ziren. Alkoholaren debekuak mafia indartzeko baino balio izan ez zuela ohartuak ziren.
Berehala heldu zen AEBen erreakzioa. Cárdenasek Harry Anslinger aurkitu zuen aurrez aurre. Anslinger izana da AEBen narkotikoen debekuaren ortodoxiaren zaintzaile, 1930an hasi eta 1962 arte bera izan baita Narkotikoen Bulego Federalaren buru, Hoover presidentearekin hasita Roosevelt, Truman, Eisenhower eta Kennedyrekin. 32 urteko agintaldi amaiezina.
1940an lau hilabetez trafikatzaileak estu eta larri ibili ziren Mexikon, drogen arautzeak negozioa izorraturik. Baina AEBek, Anslingerrek kanpaina gogorra egin ostean mediku mexikarren eta hauek narkotikoen inguruan sortutako dokumentazioaren kontra, ultimatuma bidali zioten Cárdenasi: edo legea bertan behera utzi edo Mexiko geratuko zen botikarik gabe. Garai hartan, orain bezala, AEBek kontrolatzen zuten botiken industria, orduan nagusiki produkzioa, gaur egun aski patenteen jabe izatearekin.
Laster Cárdenasek ezin izan zuen gainditu gringoen presioa. Ekainaren 10ean bertan behera utzi zuen Toxikomanien Arautegia. Udazkeneko hauteskundeetan Cárdenasen lekuan, nahiz eta PRI alderdi berarekin, Manuel Avila Camacho iritsi zen lehendakaritzara. Avila argi eta garbi kokatu zen debekuzaleen lubakian. Mundua gerran zegoen eta AEBak ez zeuden txantxetarako.
Hilabete gutxiren buruan Avilak armada bidali zuen heroinaren ekoizleen kontrako operazio militarrean Sierra Madrera, Triangulo de Oro deitzen dioten eskualdera. Horkoxea da Joaquin El Chapo Guzman, Sinaloako karteleko buru ospetsua, berrikitan presondegitik ihes egina Estatuaren kontrata batek txukunago zulatuko ez zukeen tunel batetik.
Beti Sinaloa. 1970eko hamarkadan eskualdeko nekazariek etekin handia ateratzen zietenean heroinaren prezio garestiei, Mexikoko armadak operazio bortitzak burutu zituen AEBek narkotrafikoari deklaratutako gerra zela eta. 2006tik 100.000 heriotza eta 26.000 desagertu eragin dituen gerra.
Dio Encisok, bera ere Sinaloakoa: “Herriok izan dira giza eskubideen desmasien laborategi eta biktimak bilakatu dira erasotzaile. Mexikoren drogekiko harreman guztia dago bortizkeriaz, ustelkeriaz eta oinazez beterik, baina beti ez da hala izan, eta ez du betirako zertan izanik”.
Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.
"Frankismoaren adierazpen zehatzen" eta "faxismoaren berrindartzearen kontra mobilizatzera eta antolatzera" deitu dute.
1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.
Azaroaren 15ean kalera irtetera dei egin dute, PSN, EH Bildu eta Geroa Baik “ezarritako arrabolari erantzuteko”. Frankismoaren biktimak gutxietsiak sentitzen dira Iruñeko Udal Gobernuaren partetik.
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
Gaza hiria, K.a. 332. Alexandro III.a Mazedoniakoa (K.a. 356-323) eta bere armada hiriko harresietara iritsi ziren. Bi urte ziren Alexandro Handiak bere konkistak Asia aldera bideratu zituela, eta hilabete gutxi batzuk Tiron pertsiarren kontra garaipen handia lortu zuela... [+]
Monumentu historikoak, aztarnategi arkeologikoak, artxiboak, liburuak, artefaktuak... Gazako ondarea bonben pean galtzen ari da. 5.000 urtetako iraganaren aztarnak betirako galduak. Hori ez da "gerra-istripu" bat edo genozidioaren "albo-kaltea". Aspaldian... [+]
Izpegiko besten karietarat Baztango eta Baigorriko gazteek mahai-ingurua antolatua dute arrats honetan Iparretarrak talde armatuaren memoria kolektiboa eraikitzeko beharrez. IKko sortzaileetan izan den Pilipe Bidartekin mintzatu gira, jakiteko nola bizi izan dituen 40 urte... [+]
Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.
Bizkaiko Aldundiak jakitera eman duenez, Gamiz-Fikan aztarnategi bat aurkitu dute, Atxispeko San Pedro ermitaren ingurunea berreskuratzeko interbentzio-programa baten esparruan. Azaldu dutenez, eremu kantauriarrean dokumentatutako lehen hipogeo mistoa da; hau da, ez da kobazulo... [+]
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Ikerlariek ez dute erromanizazio zantzurik atzeman Burdin Aroko kokaleku horretan. Adituen arabera gunea suntsitu gabe abandonatu zutela erakusten dute arrastoek.
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Idatzi duen eleberriko pertsonaia mirestera heldu da Juan Luis Larraza Lakuntza (Etxarri Aranatz, 1950), eta, beharbada, mitifikatu ere egin du. Han eta hemen, eta, oroz gain, Nafarroako Artxibategiko agirietan Luis L(e)izarraga kapitainari buruzko datu bakanak bildu, Pello... [+]
Zaragozako unibertsitateko ikerlari talde batek Castellets (Mequinensa, Zaragoza) aztarnategian ehortzitako 25 indibiduoren DNA aztertu dute, eta emaitzak Communications Biology aldizkarian argitaratu dituzte.
Brontze Aro amaierako komunitate horren familia egiturei buruzko... [+]