Gerrako Emakume Bakartien Liga

Barbara Lauwers Podoski –jaiotzez Božena Hauserova–, Gerrako Emakume Bakartien Ligaren sortzailea.
Barbara Lauwers Podoski –jaiotzez Božena Hauserova–, Gerrako Emakume Bakartien Ligaren sortzailea.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Washington (AEB), 1943ko ekainaren 1a. Barbara Lauwers Podoski  Women’s Army Corps AEBetako armadako emakume taldean sartu zen. Božena Hauserova –hori zuen benetako izena– 1914an jaio zen Brnon, egungo Txekiar Errepublikan. Parisko Unibertsitatean ikasi zuen eta zuzenbide gradua lortu zuen. 1938an, alemaniarren okupaziotik ihesi, lehenik Afrikara eta gero AEBetara joan zen. Armadako arduradunek berehala MO (Morals Operations edo Operazio Moralak) taldeko kide izateko aukeratu zuten, hainbat hizkuntza zekizkielako: txekiera, alemana, frantsesa, ingelesa... Zegokion prestakuntza jasota, 1944. urtearen hasieran Italiara bidali zuten, etsaien lerroetan sartuta agente gisa lan egin zezan.     

Soldadu alemaniarren morala hondatzea zen haren egitekoa eta horretarako, besteak beste, Gerrako Emakume Bakartien Liga (Verein Einsamer Kriegerfrauen) irudizkoa sortu zuen, soldaduen bihotzari edota hankarteari zuzenean erasoko zien arma.     

Testu hau alemanez idatzi zuen eta milaka kopia zabaldu zituen alemaniarrak ibili ohi ziren tokietan:     

“Fronteko soldadu maitea. Badakigu ausartenak ere nekatzen direla, eta atsedenaldia, burko leun bat, samurtasun pixka bat behar dutela.  […] Zure zain gaude: ebaki gutun honetako sinboloa eta eraman soinean edo itsatsi tabernetan, kafetegietan, tren geltokietan, garbi ikusteko moduan. VEKeko kide bat zuekin harremanetan jarriko da. Gau bakartietan dituzun ametsak eta fantasiak beteko dira. Zu nahi zaitugu, ez zure dirua. Beraz, zuregana hurbiltzen den edonori txartela erakutsi behar diozu. Kideak edonon daude, emakumeontzat aberriarekiko betebeharra baita. Baina ez da betebehar hutsa. Urte luzez gizonengandik bananduta egon gara, atzerritarrez inguratuta, eta berriro soldadu alemaniarren gaztetasuna sentitu nahi dugu gure baitan. Ez zaitez lotsatia izan. Zure emaztea, zure arreba edo zure maitalea ere gurekin daude”.     

Gezurrezko elkartea hain eraginkorra izan zen, aliatuek ere sinetsi baitzuten. Washington Postek zera argitaratu zuen 1944ko urriaren 10ean: “Baimena duten Italiako fronteko soldadu alemaniarrek, papar hegalean bihotz bat jarri besterik ez dute neskalaguna topatzeko”. Barbarak, orduan, txekierara eta eslovakierara itzuli zuen testua, alemaniarrekin ari ziren soldaduak biguntzeko; ondorengo hilabeteetan desertatu zuten txekoslovakiarretatik 600 inguruk esku-orria zeramaten patrikan.     

Gerran eta maitasunean dena zilegi dela esaten da. Sekula existitu ez zen Gerrako Emakume Bakartien Ligak biak nahastu zituen, lehenaren mesedetan eta bigarrenaren kaltetan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: II. Mundu Gerra
2025-07-30 | Lucas Vallecillos
Hiroshima eta Nagasaki, zortzi hamarkada geroago

Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako 253 euskaldun omendu ditu Eusko Jaurlaritzak

Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]


Memoriaren herbarioak

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


Ospitalepeko zigor-sarekada oroimenean

Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]


Hildako guztiek ez dute berdin balio

Normandia. 1944ko ekainaren 6a. Overlord operazioa abiatu zuten: Britainia Handiko, AEBetako eta Kanadako milaka soldadu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren, Bigarren Mundu Gerraren eta, beraz, historiaren norabidea goitik behera aldatzeko. Edo horixe da behintzat duela... [+]


Jesús Carrera, frankistek torturatu eta fusilaturiko buruzagi komunistaren bizitza pantailara

Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]


Genozidio ahaztuak

Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]


2024-04-08 | ARGIA
Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu dituzte, tartean 6.000 euskaldun

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]


Eguneraketa berriak daude