Ingalaterra, 1495. Espainiako Errege-erregina Katolikoek Rodrigo Gonzalez de la Puebla (c. 1450-1525) diplomazialaria bidali zuten Londresko gortera, Katalina Aragoikoaren –Isabel eta Fernandoren alaba– eta Ingalaterrako erregegai Arturoren arteko ezkontza negozia zezan.
De la Pueblaren ahaleginak sei urte geroago eman zuen fruitua. 1601ean ezkondu ziren Katalina eta Arturo, baina senarra handik bost hilabetera hil zen. Katalina hildakoaren anaiarekin ezkondu zen orduan, Henrike VIII.a guztiz ezagunarekin. Gerora, Katalinarengandik banantzeko, Eliza Katolikoarekin hautsi eta Eliza Anglikanoa sortuko zuen Henrikek, baina hori beste kontu bat da.
Errege-erregina Katolikoek eta haien diplomazialariek ezin zuten aurreikusi ondoren gertatuko zena, baina bazekiten halakoak gai arantzatsuak zirela, garrantzi handikoak, eta informazioa ahal zen neurrian ezkutuan atxikitzea ezinbestekoa zela, etsaien begietatik urrun behintzat.
Errege-erreginak oso kezkatuta zeuden horrekin, Europa osoan zeuzkaten agenteei bidaltzen zizkieten mezuetako asko etsaiek bidean atzeman eta inolako arazorik gabe irakurtzen baitzituzten. Horregatik posta-trukean enkriptatze sistema bat ezartzeko agindua eman zuten. Zifratze sistema sinplea zen teorian, hitzak zenbaki erromatarrez ordezkatzean zetzana. Praktikan, ordea, errege-erreginen espioitza zerbitzuak gehiegi korapilatu zuen metodoa. Hala, sistemaren helburu nagusia lortu zuten: etsaiek ezin zituzten mezuak irakurri. Baina arazo berri bat eragin zuten: mezuen hartzaileek ere ez, gehienetan.
Esaterako, “itsasoa” (mar) idazteko MCCCCLXXXVIII zenbakia erabiltzen zuten, baina “en” preposiziorako DCCCCLXVIIII erabili behar zuten, eta “el” artikulurako DCCCXXXIX. Horrenbestez, besterik gabe “itsasoan” esateko DCCCCLXVIIII DCCCXXXIX MCCCCLXXXVIII idatzi behar zuten.
Posta-trukea zeharo nahasi eta mantsotu zuen sistemak, “ez da ulertzen”, “ez du zentzurik”, “bidali mezu argiagoak” eta halakoetan denbora erruz galtzen baitzen.
Rodrigo Gonzalez de la Pueblak ez zuen nahi bere misioa gaitz-ulertuetan gal zedin. Horregatik, Katalina eta Arturoren arteko ezkontza negoziazioen berri emateko Errege-erregina Katolikoei idatzi zienean, arazoari konponbide erabat eraginkorra eman zion: gutuna monarkek erabakitako sisteman zifratuta joan zen, baina harekin batera sistemak erabiltzen zituen kodeen liburuxka atxikita bidali zuen. Hala, edozein hartzaile mezua erraz transkribatzeko gai izango zen. Mezuak bidean atzematen zituzten etsaiek ere bai, jakina.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
1917tik 1980ra erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan. “Chiquita de Anoeta”, “Arane”, “Emili”, Albisu, “Amparito”, “Chiquita de Aizarna”, “Asteasu”... Hamaika pilotari... [+]
Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.