Biladi Hadi elkartasun brigada kulturala 2010ean joan ginen Palestinara elkartasuna adieraztera, eta herri bat ekarri genuen bueltan. Ekarritakoak gutxi du oroigarritik, eta asko, behar beste, konpromisotik. Gure bidaia joan-etorriko lan gisa ulertu genuen hasieratik. Hala, han ikusitakotik eta ikasitakotik abiatuta, Euskal Herrian hainbat eremutan ezagunak diren sortzaileekin elkarlanean, musika eta hitzak jarri genizkien bidaian egin genituen argazkiei, Biladi Hadi liburu eta musika diskoa argitaratzeko. Bi herrien arteko elkartasunaren beharra aldarrikatu nahi zuten olerki, bertso, testu, abesti eta argazki horiek guztiak Argiaren Biladi Hadi blogean argitaratu ditugu 2014an. Lagin txiki bat ekarri dizuegu orriotara.
Autoa gidatzeko israeldar baimena berritzeko modurik ez du aurkitu emakumeak. Amman hirira joan behar izaten du, haraxe joaten da asperduratik irteteko, eta ez du hartarako ere eragozpenak izateko gogorik. Nahiago luke Jerusalemera bidaia gogaikarri hau egin ez, ezin duelako hiri hain hurbil eta hain urrun horretan egon. Qalandiako kontrolgunea pasatutakoan ahaide batekin geratu da, handik aurrerako bidean gizon baten laguntza izateko.
Berrogeita hamar metro egin zituen, emakumeak, oinez kontrolgunerantz. Oinezkoentzako pasa-lekura iristean, hautsa larruan zehar eta brusaren botoi zuloetan barrura sartzen zitzaion. Hortik ez zela pasatuko deliberatu zuen, zalantzarik gabe. Ez zela hastioz, gaiztotasun eta lizunkeriaz nahasturiko izerdi zirkulu horretara sartuko. Bi gizon gazteren haragi irrikek estuturik imajinatu zuen, emakumeak, bere gorputza. Ez zuen masturbazioen gaia izan gura, ez zuen momentu baterako ere etzan nahi, manta horiaren azpian, haien fantasietako ohe zikinean.
“Gizon horietako bati jotzen badiot haien begiak harriaren antzeko bihurtuko dira”, pentsatu zuen emakumeak, eta pasa-lekuko arduraduna zen ofizialari begira.
Gauzak ahalik eta arinen egin nahi zituen, kontrolguneko ateak itxi baino lehenago. Autoren ilarara joan zen arinka, eta bosgarren kamionetaren aurrera heldu zen. Oso urduri jo zuen kamionetaren leihoko kristala, txoferrari begira eta atzealdeko eserlekua galdezka bezala seinalatzen zuela.
“Bakea bedi zuekin!” agur esan zien txoferrari eta lagunari. “Bilera garrantzitsu batera noa. Ez dizuet enbarazu egingo…”.
Konfiantza handiarekin eseri zen, kamionetako atzeko eserlekuan, bere buruaz harro, biktoria historiko bat lortu balu bezala.
Txoferra gazte bizarduna zen, lasai tankerakoa, eta laguna ere halakoa zen, egokia itxuraz. Txoferraren eskuetan Koran txiki bat ikusi zuen, emakumeak. Grinaz ari zen txoferra irakurtzen, plazer ezkuturen bat islatzen zuen bozez. Hiru autok pasatu zuten kontrolgunea eta, kamionetak aurrera egin ahala, txoferrak Korana leitzen jarraitzen zuen.
“Eta kontrolguneko soldaduekin batera bere burua lehertzeko asmoa badu?” pentsatu zuen emakumeak. “Begi bistakoa da halako ideia bat duela. Ez dakit ihes egin ahal izango dudan; zerbait esaten badit, ezin izango dut alde egin!”
Eta orduan…
Auto bat geratzen zen aurrean bakarrik. Txoferrak Korana itxi eta, isilean, lagunari eman zion. Grabagailua piztu zuen eta xeika Behiaren sura ari zen irakurtzen…
“Hauekin batera hilko naiz”, pentsatu zuen emakumeak. “Kanpora irten nahi dut, negar egin nahi dut, heroia izan nahi dut nik ere akaso…”.
Xeikaren boza tonoz igo zen, emakumeak bere pentsamendua baizik entzuten ez zituela: “Ez dut minik izango. Birrinduko naiz. Espero dut dinamita nahikoa izatea sufritu beharrik ez izateko…”.
Kontrolgunean ia bertan zeuden jadanik.
Txoferrak atzerako ispilutik begiratu zion. Emakumeak sosegu begirada itzuli zion, eta etsipen irribarrea.
Metro bakar batera zegoen, kontrolgunea.
Itzulpena: Joseba Sarrionandia
EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Gazte Koordinadora Sozialistak Beasaingo CAF enpresaren barnean pintaketak egin ditu, enpresak “kolonizazio prozesuarekin lotura” duela seinalatuz, prentsara igorritako oharrean. Sare sozialetan zabaldu dute bideoa.
Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.
Hamasek 48 bahitu askatuko ditu astelehenerako, eta Israelek 2.000 preso. Ostegun honetan dute izenpetzekoa lehen faseari buruzko akordioa; bigarren faseari buruzkoaz, ordea, ezjakintasun eta hauskortasun handiagoa nabaria da.
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Global Sumud Flotilla pasa den asteazken gauean bahitu zuen Israelgo armadak, eta bigarren flotilla bat abiatu zen Gazara, laguntza humanitarioa ematera eta blokeoa haustera. Freedom Flotilla and Thousand Madleens ontzidia ere bahitu dute, eta 140 ekintzaile atxilotu.
Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.
Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla Gazara bidean zihoan. Thousand Madleens izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen. Asteazken goizaldean Israelgo armadak flotillako itsasontziak abordatu... [+]
Astelehen gauerdian iritsi ziren Bilboko aireportura Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Jotas Osés, Itziar Moreno eta Abdel Karim el Khamlichi Global Sumud Flotillako euskal aktibistak, Israelgo Kiotz espetxean lau egun eta itsasoan hilabete eman ondoren. Astearte gauean... [+]
Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]