Pizza erreginarentzat

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

1889ko ekainean Italiako erregina Margarita Saboiakoak hilabeteko bisitaldia egin zuen Napolesera. Hiriko pizzen ospearen berri bazuen erreginak eta, horregatik, Raffaele Esposito garaiko pizzaiolorik ezagunenaren obrak dastatu nahi zituen. Sukaldaria Capodimonte jauregira eramanarazi zuten, erreginarentzat ahalik eta pizzarik onenak presta zitzan. Espositok hiru pizza laberatu zituen: bata olioarekin, bestea antxoekin eta hirugarrena tomatearekin, mozzarellarekin eta bizpahiru albahaka hostorekin. Margaritaren epaia positiboa izan zen: hirurak gustura jan zituen, baina gogokoena hirugarrena izan zen. Eta horregatik sortzaileak Pizza Margherita izena jarri zion bere lanari.


Irakurri gehiago: Historia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...