Meteoritoen inpaktuen mapa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Meteoritoak Aztertzeko AEBetako Elkarteak mapa batean kokatu ditu K.a. 2500. urtetik 2012ra arte Lurra jo duten meteorito garrantzitsuenak. Guztira, 34.513 inpakturen berri jasotzen du mapak.

Meteoritoak tamainaren arabera sailkatu dituzte: 0 eta 9 kilogramo arteko 33.277, 10 eta 19 kilogramo arteko 431, 20-29 arteko 187, 30-39 arteko 87 eta 40 kilogramotik gorako 531 meteorito zenbatu dituzte.

Maparen balioa estatistikoa da batez ere. Bertan ikusten denez, meteorito gehien erortzen diren herrialdeak AEB, Mexiko eta Australia dira. Interneten, ttiki.com/79862 helbidean ikus daiteke Lurraren kontrako talkak non gertatu diren.


Irakurri gehiago: Zientzia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.