Tania Sánchez Izquierda Unidako (IU) kidea bere alderdi politikoa eta Podemosen arteko harremanaren inguruko galdera bati erantzuten ari zen telesaio batean. Eduardo Inda eskumako kazetariak hauxe galdetu zion: “Baina zu zergatik zaude beti hain haserre?”. Sánchezek segituan erantzun zion: “Badakit kostatzen zaizula gai serioen inguruan seriotasunez hitz egiteko gai diren emakumeak badaudela ulertzea, baina ohitzen joan behar duzu, XXI. mendean gaudelako eta emakumeok ez dugulako irribarre egiten zure zerbitzura jartzeko edota zure gusturako”. Hurrengo 48 orduetan 27.600 pertsonek partekatu zuten bideo hori Facebooken bidez.
Dudarik gabe politikari azkarra eta komunikatzaile ona dugu Tania Sánchez. Gaztea eta ederra ere bada, zaila da horretan ez erreparatzea (besteak beste, halako telesaioetan emakumezko eta gizonezko gonbidatuen edertasunaren arteko kontrastea nabaria eta susmagarria baita). XXI. mendean, gizon matxistei asko kostatzen zaie emakume gazte eta lirainekiko errespetua sentitzea. Emakume adimentsu batekin eztabaidatu behar dutenean, halako esaldiak maiz erabiltzen dituzte emakumea “bere lekuan” jartzeko asmoarekin. Nolabait Indak esan nahi ziona hauxe zen: “Ez ahaztu emakume polit bat besterik ez zarela eta zure papera telebista apaintzea dela”. Emakumeen argitasunak matxistei zirkuitulaburra eragiten diete eta erreakzioa, misoginia zaharkitua erabiliz, emakumea neutralizatzen saiatzea da. Estrategia kaxkarra, alegia, emakume azkarra, indargabe geratu ordez, matxistaren zekenkeria patetikoa agerian uzteko gai baita.
Halakoak maiz gertatzen dira politikan. Gogoratu Europako hauteskundeetarako konpainian PPko hautagaiak, Miguel Arias Cañetek, Elena Valenciano PSOEko hautagaiarekin telebistan eztabaidatu ondoren, esandakoa: “Zaila da emakume batekin eztabaidatzea: nagusitasun intelektuala adierazten baduzu edo estutzen baduzu, matxista deituko dizute”.
Egunkari batean erreportaje bat idatzi nuen emakume politikariek bizi duten matxismoari buruz. Valencianok esan zidan gure gizarteko hiru botere esparru nagusien artean –erlijiosoa, ekonomikoa eta politikoa– politikoan ikusi dutela gizonek euren hegemonia mehatxatuen. Testuinguru horretan kokatu behar ditugu matxisten astakeria horiek, eta bataila galduta dutelako amorratuak daudela ospatu. Eurei galdetu behar genieke zergatik dauden emakume azkarrekin haserre.
Baina “zergatik zaude beti haserre?” komentario horrek oroitzapen ugari ere ekarri zizkidan. Behin gauez etxera bakarrik bueltatzen ari nintzela, gizonezko kale-garbitzaile batek esan zidan: “Irribarre egin, neska, politagoa zaude”. Sare sozialetan egoera hori kontatu eta gizon askok esajeratua izatea leporatu zidaten, kale-garbitzaileak jatorra zirudiela eta horrek sexismoarekin loturarik ez zuela. Jendaurreko lanpostuetan askotan gertatu zait gizon ezezagun bat hurbiltzea “ez izan hain serioa, irribarre egin” esateko. Gizonezko lankideek ez zuten inoiz jaso irribarre iraunkorrarekin lan egiteko exijentziarik.
Pierre Bordieu soziologoak ondo azaltzen du: “Gizarte patriarkalean emakumeek objektu sinbolikoaren estatusa bete behar dute, besteen begirada etengabe sentituz. Horren ondorioa segurtasun falta eta beti erakargarriak, lirainak eta erabilgarriak izateko grina dago”. XXI. mendean, baina, gero eta gehiago gara, komunikabideetan, politikan zein kalean, agindu horren kontra ozen egiten dugun emakumeak, labainkada matxistak berdintasunaren aldeko bumeran bihurtuz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.