Euskara biziberritzeko ahaleginean

  • Erauntsiak alimaleko desmasiak egin zituen Nafarroa Beherean, uztailaren 4an. Ura goiko eskualdeetan abiatu eta beheko Amikuze eskualderaino iritsi zen. Ura nola “eskuara” hala Amikuzen, zirimolatsu. Euriak euri, Zabalik elkarteko Jean-Mixel Puxulu presidentea eta Mattin Irigoien idazkaria gure zain genituen, Donapaleuko euskara elkartearen aterpean.


2014ko uztailaren 23an
Donapaleuko Libertimendua da gazteria euskaraz biltzen duen ekitaldi nagusia.
Donapaleuko Libertimendua da gazteria euskaraz biltzen duen ekitaldi nagusia.Nahia Garat
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroa Behereko sei eskualdetarik bat da Amikuze. 27 herriz osatua, 9.000 biztanle ditu. Donapaleu da herri nagusia 1.700 jenderekin. Zuberoa eta Biarno lurraldeak ditu mugakide. Iparraldeko eskualde ipartarrena da, eta euskara, naski, lurraldeko ahulena. Ahulena izatearen arrazoiak geografiari egotzi geniezazkioke, baina hori begirada sinpleegia litzateke.

Zabalik elkartearen sorrera

Zabalik Euskara Elkartea azken 40 urteko historiari lotuta dago. Frantziskotarrek ospe handia ukan zuten Donapaleun. Elkartea, nolabait erranik, 1983an hasi zen ernamuintzen, frantziskotarren etxean: “Frantziskotarrak ez ziren ontsa ikusiak hemen, batzuk apaiz ezkertiarrak eta euskaltzaleak ziren, eta besteak, eliza ofizialekoak, itxiak. Batzuentzat ospe ona zuten eta ez hain ona besterentzat. Apaizetxe harrera gunea zen erromes eta elkarte sindikal zein politikoentzat”. Manex Erdozaintzi-Etxart ibarlarra zen frantziskotar haietako bat. Idazle eta poeta ezaguna. 50 urterekin hil zen, gazte. 1994an omenaldia egin zioten, baita Manex Gogoan taldea sortu ere.

2006an, Manex Gogoan taldeko lagunak eta Zabalik frantziskotarretatik kanporatuak izan ziren. Frantziskotarren nagusiek Herriko Etxeari egoitza saldu zioten eta elkartea lokalik gabe geratu zen: “Alegia, ez zaituztegu kanporatzen, baina kanpoan geratzen zarete. Aterperik gabe, arratoiak bezala kasatu gintuzten”. Herriko Etxeak lokal bat uzten ahal zion elkarteari, baina ez zuen lagundu: “Manex Gogoan taldearen funtzio nagusia euskara atxikitzea zen. Euskara zen gure enbrioia. Noraezean geratu ginen, lokalik gabe, baina behar horretatik gogoeta bat planteatu zen; 2008an eratzen hasi eta 2012an gorpuztu zena. Biltzar Nagusia egin genuen. Estatutu berriak onartu ziren eta Zabalik Euskara Taldea ofizialki sortu. Otsail Ostegunak kultur hilabetea da gure ekimen ezagunena. Lau astetan gai bereziez mintzatzen da euskara hutsez”. Frantziskotarren etxea aterpe berezia izan zen, Donapaleun atea irekitzen zuen etxe bakarra. Gaur egun ez dago halakorik, Zabalik elkartekoek ez dute berezko lokalik. Herriko Mediatekako gela batean biltzen dira.

Badea norbait?

Zabalik elkarteak Badea norbait? izeneko aldizkaria zabaldu zuen eskualdean 2011n. Galdera inposatzen da: “Arraposturik bai?”. Erantzuna: “Norbait bada beti, baina ez dakigu zehazki neurtzen. Badea norbait? itsasora mezu-botila botatzea bezala da, erantzuna noiz jinen den beha zaude”. Baxenabarren %52 euskaldunak dira, inkesten arabera. Baina datu horiek interpretagarriak omen dira. Solaskideen ustez aise gutxiago dira. Egoera berdintsua da Amikuzen, baina eskualde honetan euskara are zokoratuago dago: “Aitatxi-amatxiek badakite, baina 50 urteen ingurukoek, jakinik ere, ez dute erabiltzen. Adin horretan hautsi zen transmisioa, eta horien ondorengoak ez dute euskararen enbeiarik. Belaunaldi hark euskara baztertu zuen, euskara iraganeko gauza ikusten dute egun”. Euskaldun multzo berria badago: ikastolako haurrak. Gutxiengoa da, alta. 1971an zabaldu zen ikastola. Eskualdeko ikasleen %9 eskolatzen du. Puxuluk honela ebatzi du: “Euskara militanteen afera da. Herritar gehienek abertzaletasuna eta politika lotzen dituzte, ez dute euskara  politikatik landa ikusten. Hemen euskaraz egitea politika egitea da. Ez dute onartzen euskararen defentsa egin daitekeela abertzale izan gabe”.

Ikastoletako belaunaldi berria euskaraz bizitzen laguntzen du Zabalik-ek. Otsail Ostegunak zikloaren barnean, kooperatibismoa, hondakinen tratamendua, gatazka politikoaren ondorioak, globalizazioa edo altermundializazioa landu ditu elkarteak. Ihauterietan Kitzikazank taldeak Libertimendua antolatzen du, elkartea eta taldea elkarlanean ari dira. Antzerki herrikoi hori jende asko biltzen du. Otsail Ostegunak ekimenetan 60 lagun inguru biltzen dira: “Hori da gure neurria. Gaurko desafioa gazte berriak gure ingurura ekarraraztea da, festa egokia da horretarako. Libertimenduan gazteek tokiko gaiak eta gai minberak jokatzen dituzte, zirtzilen eta bestelako pertsonaien roletan. Libertimendua eta Otsail Ostegunak ekimen onak dira. Ikastola, Gau Eskola eta kultur taldeak euskararen inguruan biltzen dira”.

Elkarteak formakuntzan ezarri du indarra orain, Tallers per la Llengua-ren (TELP) ildoan. Hizkuntza gatazka gisan bizi direnen jokamoldea egokitzen ikasteko: “Nola egin lehenengo hitza euskaraz? Hori norberaren psikologiari lotua da. Maiatzean hamar lagun bildu ginen Xamarrekin [Juan Carlos Etxegoien hizkuntzalaria], Txepetxen teorien inguruan aritu ginen. Gero, talde horrek lagun multzo zabalago bati erakusten dio jendearengana euskaraz hurbiltzeko moldea, nolabait”.

“Amiñi bat amiñi bi, euskaraz bizi giten bizi” dio Amikuzeko euskaltzaleen lemak.

«Euskararen haustura are bortitzagoa izan zen hemen»

Amikuze eta Donapaleuko historia ikasi dugu amiñi bat Puxulu eta Irigoienekin: “Euskararen egoera antzekoa da Baxenabarre osoan. Alta, eskualdetik eskualdera, euskararen osasuna ez da bera. Eskualde bakoitzaren historiak eragin du horretan. Donapaleun presondegia izan zen. Nafarroako Gorteak Auzitegia zuen hemen. Funtzionarioen hiria izan zen. XX. mendean pertsona bat zinez inportantea izan zen gure historian: Martin Minvielle. Parisko antzinako Ospitaleko barneko medikua. 1935ean Amikuzera itzuli zen, eta 1939an Puerikulturari buruzko tratatua liburuxka idatzi zuen: “Elikagaiak zirela-eta haurrak usu eritzen ziren, eta aise hil ere. Minvielle medikuak familiako amei puerikulturaren funtsa esplikatu zien, garbitasunaren beharra. Eta liburuxka euskaraz izkiriatu zuen. Euskaraz idatzia izateak garrantzia ukan zuen. Minvielle pertsona ikasia zenez, euskaraz aritzea mugarri seinalatua da Amikuzen. Euskarak ez baitu inoiz atxikimendurik ukan, ez eskolan ez administrazioan.

Donapaleu 1960ko hamarraldian hiri burgesa zen. Alabaina, lurren jabe handien garaia bukatzen hasi zen. Ordura arte, etxezain laborariek –maizterrek– beren ekoizpenaren hirutarik bi edo erdia jabeei eman behar zieten. Alegia, maizterrak urte bateko lanaldiaren ondoren legez kanporatuak izan zitezkeen. 1970etik aitzina legeak aldatu ziren. Legeak lurra lantzen zuena babesten zuen jabea baino gehiago. Ekoizpena mendratu zen eta laborariak jabeari eman beharrekoa hektareen arau ematen zion. Burgesia “pobretzen” hasi zen nolabait, legeak berak lagundurik. Jauntxoak frantsesez bizi ziren eta pobreak euskaraz. Euskara klase apalen eta txiroen mintzaira izan da eta frantses hizkuntza eta hiztunak prestigioa dutenak. Garai hartan, halaber, Lur Berri kooperatiba sortu zen Amikuzen. Modernitatea ekarri zuen, baina horrek ere frantses munduan ditu erroak. Amikuzeko laboraria ez da Oztibarre, Garazi edo Baigorrikoa bezalakoa. Lehenago izan zen frantsestua, euskararen haustura are bortitzagoa izan zen hemengo euskal familietan”.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


‘Geldi euskara zapaltzea!’ lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]


ANALISIA
Lasserre edo betiko leloaren betiko leloa

Egoerak bere horretan segituz gero, Euskal Hirigune Elkargoak ez du izenpetuko EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzeko hitzarmen berria. Orain artekoa urte hondarrean bukatuko denez, baliteke 2026an ofizialtasunik gabe izateaz gain, hizkuntza politika bideratzeko egitura... [+]


2025-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Jorajuria: «Departamendua jukutrian aritu bada, Maider Behotegik berehala dimisioa eman behar du»

Euskalgintzako hainbat eragile Baionako karriketara atera dira EEPren finantzaketaren inguruko kezkak agertzeko. 2017tik izozturik den aurrekontuaren aurrean, Frantziako Estatuak iragarritako 100.000 euroko igoera "trufa" gisa salatu dute.


Euskal Konfederazioak azalpenak eskatu dizkio Behotegiri, EEPren aurrekontuaren inguruko negoziazioengatik

Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]


EEPren aurrekontuaren eztabaidan, egitura “iraunaraztea” du helburutzat Behotegi lehendakariak

"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Eguneraketa berriak daude