.eus ekainaren 21etik aurrera erabili ahal izango da

Duela sei urte abiatu zen .eus domeinua sustatzeko proiektua. Argazkian 
PuntuEus fundazioko kideak.
Duela sei urte abiatu zen .eus domeinua sustatzeko proiektua. Argazkian PuntuEus fundazioko kideak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hainbat urtetako kanpainaren ondoren, euskal kulturak sareko domeinua izango du, eta ekainaren 21ean abian jarriko da.

Sei urtez luzatu da puntu honetara iristeko bidea, proiektua sustatzeko garaia izan da, eta PuntuEus fundazioko kide Iratxe Esnaolak adierazi duen moduan “hemendik aurrera hasiko da proiektuaren faserik garrantzitsuena”.

Ekainaren 21etik hasita, sei hilabetez, euskararen eta euskal kulturaren inguruko erreferentzia diren webguneek erabili ahal izango dute .eus domeinua; 90 eragile inguruk, alegia. Ekarpen ekonomiko bereziak egin beharko dituzte eragileok: norbanakoek 300 euro, eragileek 500 euro, instituzio publikoek 3.000 euro eta enpresa eta hedabideek 5.000 euro.

Euskararen Egunetik aurrera (abenduak 3), PuntuEus filosofiarekin bat egiten duen edonork eskatu ahal izango du domeinua erabiltzeko baimena; beti ere euskarazko edo euskal kulturaz ari den ataria baldin badu.


Irakurri gehiago: Euskara Polonia Nazioartea Europa
Euskara kanalean gehiago
2026ko ekainaren 15
Amagoia Gordobil eta Jagoba Apaolaza (Gasteizko Udaleko oposizioak euskaraz egin dituzten euskaldunak)
"Galzorian dagoen espeziea bezala tratatzen gaituzte euskaldunok"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.