Babes ekonomikoa baino zerbait gehiago

  • Bizitza duin bat izateko baldintzarik gabeko errenta herritar orori ematea posible dela frogatu du Jordi Arcarons Bartzelonako Unibertsitateko ekonomia aplikatuko katedradunak Katalunian eta Gipuzkoan egin dituen ikerketa banatan. Halako diru-sarrerak, herritarrentzako berme ekonomikoa izateaz gain, jendarteko desoreka ugari arintzeko balioko luke.

Oinarrizko errenta unibertsala herritar ororentzako gutxieneko diru-sarrera da, eta egungo prestazio baldintzatuen kontrara, 
lana egitearekin bateragarria. PFEZ zergaren erreforma eginez, populazio osoaren existentzia materiala bermatuko litzateke.
Oinarrizko errenta unibertsala herritar ororentzako gutxieneko diru-sarrera da, eta egungo prestazio baldintzatuen kontrara, lana egitearekin bateragarria. PFEZ zergaren erreforma eginez, populazio osoaren existentzia materiala bermatuko litzateke.Gertraud Magdalena
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gipuzkoako Foru Aldundiak otsailean oinarrizko errentaz egindako simposiumean eman zuten argitara Jordi Arcarons katedradunaren ikerketa, foru erakundearen enkarguz egina. Gipuzkoako 450.000 errenta aitorpen aztertuta, ondorioztatu dute adineko herritar orok –lan egin hala ez– hilean 658,5 euro jasotzea bideragarria dela. Adingabekoek 131,7 euro jasoko lituzkete.

Arcaronsen kalkuluak PFEZ zergan %40,52ko tasa bakarra ezarrita daude eginak. Desberdintasun ekonomikoak gaur egungo PFEZ progesiboarenak baino 2,5 bider gutxiago lirateke eta gipuzkoarren %75ak bere egoera ekonomikoa hobetuta ikusiko luke.

Gipuzkoan oinarrizko errenta unibertsala finantzatzeko 4.857 milioi euro behar dira: 1.518 milioi egun herritarrek jasotzen dituzten prestazioetatik etorriko lirateke eta gainerakoa zerga erreformarekin. Aitzitik, Ander Rodriguez Gizarte Politikarako diputatuak onartu du zaila izango dela errenta ezartzeko kontsentsu politikoak lortzea.

Jardunaldietan, azterketa ekonomikoa egiteaz gain, generoaren eta osasun publikoaren inguruko mahai-inguru bana izan ziren. Ondorengo orrietan, bertan parte hartu zuten adituen iritzia jaso dugu; errenta unibertsalaren onura soziala noraino irits litekeen erakusten dute adibideok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oinarrizko errenta unibertsala
2022ko ekainaren 23
Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta
Duin bizitzeko eskubidea

2021eko uztailaren 19
Oinarrizko Errenta Unibertsala
Lana ez litzateke beharra izango

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!