Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri-ekimen legegilea abiatzea onartu du Eusko Legebiltzarrak

  • Eusko Legebiltzarreko mahaiak oniritzia eman dio Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri-ekimen legegileari. Hala, laster 10.000 sinadura lortzeko kanpainari ekingo dio ekimena sustatzeko batzordeak.


2021eko martxoaren 4an - 17:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoaren 2an Eusko Legebiltzarreko mahaiak Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta izateko herri-ekimen legegileari ateak ireki dizkio eta, honen bidez, EAEko Hauteskunde Batzordeak paperezko sinadurak eta sinadura digitalak lortzeko eredu eta formularioak onartu ditzake. Ekimena sustatzen duen batzordeak azaldu duenez, prozedura horren ondoren, "herri eta auzoetan mugitzeko unea izango da".

Helburua, herri-ekimen legegilea aurrera atera eta Eusko Legebiltzarrean aurkezteko beharrezkoak diren 10.000 sinadurak lortzea izango da, "herritarren gehiengoak babestu eta legebiltzarrean gehiengo batek entzun dezan".

Jendarteko eragile eta erakundeak, baita ekimen horrekin bat egiten duten herritarrak ere, animatu dituzte mobilizazio eta sinadura bilketa hori egiteko sortzen ari diren batzarretan parte hartu dezaten, "hasitako prozesuari laguntzeko eta indarrak batzeko, eta legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak neurri hori babestera behartzeko, herritar guztientzako oinarrizko eskubide gisa".


Ekonomia soziala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.