ARGIA.eus

2020ko uztailaren 06a

Bizitzeko gutxieneko diru sarrera onartu du Espainiako Gobernuak

  • Espainiako Gobernuak onartu duen bizitzeko gutxieneko diru-sarrera 460-1.000 euro artekoa izango da familia bakoitzarentzat. Hego Euskal Herrian, gutxieneko errenta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta.

ARGIA @argia
2020ko maiatzaren 30a
DSBEaren murrizketen aurkako protesta bat Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritzaren ateetan (Argazkia: Ecuador Etxea)

Espainiako Ministroen Kontseiluak ostiralean onartu du muturreko pobrezian dauden herritarrentzat gutxieneko errenta. 850.000 familiari lagunduko die, gutxieneko 461 euroko diru sari bat bermatuz. Helburutzat du muturreko pobrezian dauden familien %80ri eta guraso bakarra duten eta egoera zaurgarrian dauden %90ari laguntzea.

Hego Euskal Herrian, gutxieneko errenta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dituzte laguntzak, Gizarte Segurantza bitartez.

Hego Euskal Herriko errentekin bateragarria

Espainiatik datorren diru sarrera bateragarria izango da EAEn eta Nafarroan lehendik existitzen diren gutxieneko errentekin. Gizarte Segurantza bidez jasotako gutxieneko errenta izango da aurrerantzean oinarri, eta horren osagarri izatera pasako dira Nafarroako errenta bermatua eta DSBEa. Osagarriak, Espainiako Gobernuak onartu duen gutxieneko errenta baxuagoa delako, Espainian bizitzaren kostua ez baita Euskal Herrian bezain altua.

Espainiako Gobernuak bizitzeko gutxieneko diru-sarrera onetsi izanak ez du eraginik izango gaur egun Euskadin diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenengan, ez eta etorkizunean errenta horretara jo dezaketenengan ere, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez. DSBE errenta ez duten eta gutxieneko diru-sarrera jasotzeko baldintzak betetzen dituzten herritarrek Lanbidera jo beharko dute ekainaren 15etik aurrera laguntza eskatzeko.

Artolazabalek asteazkenean azaldu zuenez, laguntzak bestelako moduz uztartzeko asmoa zegoen hasieran, Espainiako Gobernuak errenta autonomikoak osatzea aurreikusten baitzuen. Planteamenduaren aldaketaren ondotik, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren oinarrizko errenten zati handia Espainiako Gobernuak ordainduko du aurrerantzean.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Oinarrizko errenta unibertsala kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude