ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 22a
Daniel Raventós

"Oinarrizko errenta baldintzatua eta denboran laburra bada, tirita bat jartzea da aorta ebaki dizutenean"

  • Espainiako Gobernuak martxoaren 31n hainbat neurri onartu ditu, tartean diru-laguntza bat, lana galdu duten aldi baterako langileentzat. Neurri hori hartzekoak zirenean, Oinarrizko Errentaren Sareko Espainiako Estatuko lehendakari den Daniel Raventósek kritika zorrotza egin zion, errenta hori oso epe motzerako eta baldintza bereziak betetzen zituzten herritarrei bakarrik aplikatuko zaielako. Estatuak bermatutako diru-sarrera hori gutxienez abenduaren 31ra arte aplikatzea eskatzen du elkarrizketa honetan eta nahi duen herritar orori ematea. 530 euroko errenta da eskatzen duena, Gobernuak 430 eurokoa onartu duenean eta ekonomikoki bideragarria dela defendatzen du.

ARGIA @argia
2020ko apirilaren 01a

Publico hedabidean elkarrizketa egin diote martxoaren 27an Daniel Raventós, Kataluniako ekonomialari eta Oinarrizko Errentaren Sareko Espainiako Estatuko lehendakariari. Oinarrizko errentari buruz esandakoak itzuli ditugu elkarrizketa laburtu honetan:

Nola baloratzen duzu Gobernua lantzen ari den ideia, batetik, oinarrizko errenta denbora baterako ezartzea, eta bestetik, diru-sarrerarik gabeko pertsonek, edo onartutako laguntzak jaso ezin dituzten eta diru-sarrera baxuak dituzten herritarrek kobratzea?

"Dagoeneko premian den jendeak errenta jasotzeko baldintzak betetzen dituela kontrolatzeko tramiteak pasa behar baditu, neurriak eraginkortasuna galtzen du"

Gobernuak zehaztuko du nork jasoko duen, eta beraz baldintzatutako errenta izango da, teorian gehien behar duten pertsonek jasoko dute. Sinetsezina da era honetako proposamena egitea, zeren jendeak frogatu beharko du oso egoera izorratuan dagoela. Eta baita ere garrantzitsua da neurriaren abiadura. Dagoeneko horren premian den jendeak baldintza horiek betetzen dituela kontrolatzeko tramite gutxi-gehiago luzeak pasatu behar baditu, neurriak eraginkortasun osoa galtzen du. Horregatik, guk proposatzen dugu behar duela uste duen jende orok eskatu dezala, eta asko jota astebeteko epean egin ditzala Gobernuak konprobazio txikiak, eta guztiek jaso dezatela kontu korrontean errenta. Eta baldin badago jendea eskatu duena eta pentsatzen bada ez zuela merezi, bada 2021eko errenta aitorpenean kentzen zaio eta kito. Honek ez du inolako arazo teknikorik.

Zenbat dirukoa beharko luke izan errentak?

OCDE (Kooperaziorako eta Garapen Ekonomikorako Erakundea, gaztelerazko hitz elkarketan) erakundearen irizpidearen arabera, 530 eurokoa izatea proposatzen dugu, etxeko pertsona bakarrarentzat eta horren erdia etxean bizi diren gainerako kide bakoitzeko. Etxe batean bost pertsona bizitzea garestiagoa da bakarra bizitzea baino, baina ez da bost bider garestiagoa, badirelako hainbat kostu finko. OCDE-ek neurgailu hau ezarri du, eta guk ere antzekoa egiten dugu, eta inguratzen da etxeetako pobreziaren indizera. Oraingoa bezalako baldintza berezietan jendeak behar duenera inguratzen den kantitatea zehaztu dugu, eta behar hori egunetik egunera azeleratuz doa.

Oinarrizko Errentaren Sarean neurri egonkor bat eskatzen baduzue ere, une honetan eskatzen duzue gutxienez urte bukaerara arte iraun dezala.

"Oinarrizko errenta horrek zenbat eta gutxiago iraun, okerrago izango da"

Oinarrizko errenta horrek zenbat eta gutxiago iraun, okerrago izango da. Horregatik defendatzen dut sinbolikoki abenduaren 31ko data, beste hainbat gauzaren artean orduan ixten delako fiskalki urtea eta errenta hau eskatu eta merezi ez dutenek, bada itzuliko dutelako errenta aitorpenarekin. Neurri hau oso baldintzatua baldin badago eta denboran oso motza bada, tirita bat jartzen ari gara aorta ebaki dizutenean. Egoera oso berezian gaude. Europako Banku Zentrala ere konturatu da eta iragarri dituen neurriak exkaxak badira ere, alderatzen baditugu 2008, 2009 eta 2010ekoekin, beste era batekoak dira.

Konfinamenduak izango duen eragin ekonomikoa itzela da. Nolakoa beharko luke irteerak? Egungo eredua birplanteatzeko aukera bat al da?

"Gehiengoaren zerbitzura dagoen politika ekonomikoa egin behar da. Adibidez, jabetza egon dadila erabilera publikoaren zerbitzura"

Egon liteke birplanteamendurik, baina  zehazten ez diren bitartean hitzak baino ez dira. Gogoratu 2008-2009ko krisia etorri zenean Sarkozy bezalako pertsonaiek kapitalismoa birfundatu behar zela esan zutela. Horrek iraun zuen estatuek bankua laguntzen behar izan zuten denboran soilik, gero diskurtsoa aldatu zen eta esan zen gure ahalmenen gainetik bizi izan ginela. Herritarren gehiengoaren zerbitzura dagoen politika ekonomikoa egin behar da. Gauza zehatzak, adibidez, jabetza egon dadila erabilera publikoaren zerbitzura, konstituzio errepublikar askok esan duten moduan XX. mendean zehar. Jabetza pribatua ia ukiezina den ideia azken 30 urteetan sinetsarazi digute, iraultza neoliberalaz geroztik, baina erabat ideia irrazionala da. Neurri errepublikar bat, espero dudana orain gehiago hitz egingo dela horretaz, gehienezko errenta da, hau da, kantitate zehatz batetik gora egon dadila tasa marginal positibo bat %100ekoa. Zergatik? Bada pertsona horren aberastasuna herritarren gehiengoaren askatasunaren kontrakoa delako. Zeren agerikoa da fortuna handia duen pertsonak eragin politiko izugarria duela, ez soilik ekonomikoa. Irizpide orokor hau ezarri ostean politika ekonomiko zehatzak egiten joatea posible da.

Funtsean, borondate politiko kontua da.

"Ez dago politika ekonomikoko neurririk herritar guztien mesedetan denik"

Noski! Hori da duela hamarkada batzuk edozein ekonomialarik, baita eskuindarrak ere, argi zuena: politika ekonomikoa lehenik politika dela eta gero ekonomia. Eta politikak esan nahi du herritarren zein zatiren mesedetan egiten dugun eta zeinenean ez, eta ondoren aplikatzen dugu hori posible egiten duen teknika ekonomikoa. Zeren eta ez dago politika ekonomikoko neurririk herritar guztien mesedetan denik, ezta guztientzako kaltetan denik ere.

 


Covid-19 shockean adi kanaletik interesatuko zaizu...
2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Zenbait inmunologok hirugarren dosia hartu beharra zalantzan jarri du

Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]


2022-01-16 | Sonia González
Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu

Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.

Denok... [+]


2022-01-11 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko ikasleek auto-testak egingo dituzte aurrerantzean, etxean

Jean Castex frantziar lehen ministroak urtarrilaren 10ean telebistan jakitera eman duenez, kasu positibo baten kontaktu diren ikasleek gaurtik aurrera ez dute PCR edo antigeno proba farmazietan egin beharko. Horren ordez, etxean hiru auto-test egingo dizkiete gurasoek, eta... [+]


2022-01-11 | Émilie Massemin
François Ruffin
"Teknologia digitalekin herri hau domestikatzeko aukera aurkitu dute, gaur osasunaren eta bihar ekologiaren izenean"

“Ospitale publikoa krisian dago? Emmanuel Macronen errua da, ez txertoa hartu ez dutenena”, dio François Ruffinek. Diputatu errebeldea kezkatuta dago demokrazia mespretxatuarekin eta digitalarekin, gobernuak Covid-ari begira aldarrikatzen duen guztiarekin... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude