Nola suspertu euskara Irunen

  • 61.102 biztanle ditu Irunek (Gipuzkoa) eta horietatik 21.300ek euskaraz dakite (%34,9k). Euskararen erabilera, ordea, %5,5 ingurukoa baino ez da, azkeneko neurketen arabera. Ingurumaria horretan, euskara bultzatzeko lanean urteak daramatzate Idoia Genua Irungo AEK-ko zuzendariak eta Joxeja Zabalo Betti Gotti gazteentzako Euskara Kultur Elkarteko kideak.

Ekintza artifizialetatik harago, euskara ingurune naturaletan txertatzearen aldekoa da Idoia Genua. Pertsonarengana iritsi eta harreman horretatik jarrera, sentsibilitatea, medioak... lantzea funtsezkoa dela uste du Joxeja Zabalok.
Ekintza artifizialetatik harago, euskara ingurune naturaletan txertatzearen aldekoa da Idoia Genua. Pertsonarengana iritsi eta harreman horretatik jarrera, sentsibilitatea, medioak... lantzea funtsezkoa dela uste du Joxeja Zabalok.Mikel Garcia Idiakez
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gaztelania nagusi da Irunen eta dagoen eskaintza ere erdaraz da gehienbat. Erraztasunagatik, erosotasunagatik, ohituragatik… joera erdarara jotzea dela diote bi elkarrizketatuek eta euskararen kalitateak ere kezkatzen du Joxeja Zabalo: “Beste herri batzuekin konparatuta, hizkera ugari daude gurean eta hori galtzen ari da. Gainera, jendeak euskaraz jakin badaki, baina sarri funtsik gabe, desitxuratuta; esamolde gehienak adibidez erdaratik egindako itzulpenak dira, ez jatorriz euskarazkoak”. Izan ere, ingurune erdaldunetan bizi (izan) den jende ugari dago Irunen: “AEKn abesti herrikoiak jarri –dio Idoia Genuak– eta, oraindik ere, harrituta geratzen naiz, batez beste 45 urte dituzten ikasleen artean Bilintxen Triste bizi naiz eta ezagutzen ez dutelako, doinua ere ez zaie ezaguna egiten. Begira nolako zigorra izan dugun hemen, zein isolatu bizi izan garen”. Gazteekin ere antzeko egoerak bizi ditu Zabalok: “Udalekuetan, gazteekin, eta gazte euskaldunez ari naiz, musikaren inguruko ginkana antolatu genuen, eta Laboaren kanta bat edo Furra, furra ez zituzten ezagutzen, ez zekiten Benito Lertxundi nor zen… Egunerokoan haur batzuek gaztelania baino ez dute bizi inguruan: etxean, auzoko lagunekin, aisialdian… Jende hori euskalduna izan bada, euskaraz badakielako, baina euskaraz pentsatzea eta egitea falta zaio”.

Eta euskaraz pentsatu eta egin dezaten, ekintza artifizialetatik harago espazio naturalak irabazi behar direla uste du Genuak: “Gure errealitatea ikusita, ekintzak antolatzea beharrezkoa ikusten dut, artifizialak izan arren, Mintzalagunaren gisakoak, baina hori bera ingurune hurbilera eramango nuke, modu naturalagoan eman dadin: hasi lagunekin euskaraz, inguru hurbila lantzen eta inguruko euskaldunak aktibatzen; hor sartu behar dugu”. Esaterako, euskaltegian bisita gidatuak antolatzen dituzte, hasieran talde naturalak ez diren horiek harremana euskaraz garatu dezaten eta gerora beste testuinguru batzuetan hala aritu daitezen. Pertsonengana iristea da gakoa, Zabaloren hitzetan: “Begirale moduan esaterako, gaztearekin dudan harremanean sakontzea lortuz gero, adiskidetasuna sortzea bion arteko komunikazioa euskaraz dela ziurtatuz, eraginkorragoa izango da emaitza. Azken finean, euskaraz aritu daitezela errepikatu hutsarekin ez dugu ezer lortzen gazteen artean, baina pertsonarengana iritsi eta jarrera, sentsibilitatea, medioak… lantzen baditugu bai”. AEK-ko zuzendariaren aburuz, euskaraz egiteak eta bizitzeak bide berriak irekitzen dituela helarazi behar zaie herritarrei, gauza positibo asko eskaintzen dituela euskarak, mundu oso bat, harreman berriak egiteko aukera…

 Euskara ardatz, bertso-saio eta bertso-afariak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, irteerak, egonaldiak, gastronomiarekin edo bestelako interesekin zerikusia duten haur eta helduentzako tailerrak… antolatzen dira Irunen, nahiz eta hiri handia izanik, ekintzak herritarrei jakinaraztea zaila den batzuetan. Bitxia da, hori bai, erdal kutsuko hiri batean langa non jarri behar den hainbatetan: Euskal Kultur Taldeak Topaketa Gastronomikoak egin izan ditu, eta etorriko direnak batik bat 50 urtetik gorako emakumeak direla eta Irunen profil hori batez ere erdalduna dela jakinik, erdaraz eskaini izan dituzte, gutxienez euskara elkartera gerturatu daitezela baita helburua, elkartean egiten ari diren lana ikus dezaten eta euskarazko informazioa eraman dezaten.

Herri bazkaria mugarri

Euskara sustatzeko espresuki prestaturiko ekintzez gain, beste interes eta behar batzuetatik abiatutako ekimenetan euskara oinarrizko zutabeetako bat izatea ere eragiteko modu aproposa da. Irunen bada horrelako adibiderik: festetan ez zegoen Koadrila Egunik, harik eta –Udalarekin bost urtez izandako tirabiren ostean– 2009an Betti Gottik herri bazkaria martxan jarri zuen arte. Egun, gosaria, Olinpiadak eta bazkari herrikoia egiten dira eta arrakasta handia du irundar gazteen artean: 1.600 lagun bildu ziren azken edizioan. Bertaratzen direnak euskaraz aritzea da xede nagusietakoa, eta horretarako neurriak hartzen dituzte, goizeko ekintzetatik hasi eta bukaerara arte azalpen eta gainerakoak euskaraz emanez, jartzen den musika zainduz, kamiseta lehiaketan euskarari lehentasuna emanez –oinarrietan adierazten denez–, arduradun euskaldunak jarriz, euskarazko leloak dituzten lepo-zapiak banatuz…

Giroa, hala ere, beti ez da nahi bezain euskalduna, indar eta bitarteko guztiak jarri arren, parte hartzen duenaren esku ere baitago emaitza. Euskaraz hitz egitera derrigortu beharrean, dena den, bazkariaren arrakasta zubi lanak egiten jarraitzeko baliatu daitekeela uste du Zabalok: “Irun bezalako hiri batean, eskaintza ez dugu euskal jendera mugatzen, irekia da nahi duen ororentzat, eta erdaraz egiten duena ere euskarara erakarri dezakegu, egoerari buelta eman diezaiokegu, batez ere gazteekin”.

Euskara eragiteko berariaz antolatutako ekimenak behar dira Irunen –“bestela ez genukeen Betti Gotti sortuko”, dio Zabalok–, baina herri bazkarian bezala, euskara gainerako jardueretan txertatu beharra dagoela uste dute elkarrizketatuek, zerbait transbertsala izan behar duela. Hirian, errotuta dauden ekitaldi ugari daudela eta horietan euskara indartu behar dela adierazi du Genuak. AEKtik ahalegina egin zuten duela urte batzuk, jaiak euskaraz bizitze aldera Alardean euskara normalizatzeko; hots, jeneralaren eta gainerako agintarien aginduak euskaratu (Su! eta halakoak, oso errazak) eta euskaraz esan zitzaten proposatu zieten agintariei. Egun, konpainiaren arabera hizkuntza bat edo beste erabiltzen dute Betiko Alardean, baina gaztelaniaz dira agindu orokorrak; geroago sortu zen Alarde Parekidean, ordea, euskaraz ematen dituzte.

Egunerokoari lotuago dagoen adibidea jarri digu Zabalok: Irunen 36 elkarte gastronomiko daude, gehien-gehienak euskaltzaleak, baina oraindik etiketa eta oharrak euskaratzeke daude horietako askotan, “eta jende euskalduna badago, baina jarrera kontua da, ez hainbeste pasibotasuna, baizik eta vasos, cuchillos… idatzita ikusi eta atentzioa ez ematea, normala hori dela asimilatuta bagenu bezala”. Jabetzea horrek ez duela zertan normala izan, irundar euskaltzaleek aurrean duten erronka.

Elkarlanean aurrerapauso garrantzitsua

Urrats esanguratsua eman berri dute Irungo euskara elkarteek: Euskararen Egunaren harira hilabete lehenagotik egin diren ekintzetan (AEKerobika, ibilaldi neurtu bereziak, kantu bazkariak, marrazki eta argazki lehiaketak…), egitarau bateratua osatu dute guztiek elkarlanean. Areago, elkarte euskaltzaleak ere (auzo elkarteak, gastronomikoak, kirol elkarteak, Irungo argazki elkartea…) inguratu dituzte eta funtsezkoa izan da hori, jende gehiagorengana iristeko eta jende berria inplikatzeko, bai ekitaldien antolakuntzan, bai parte-hartzean. “Elkarte askok ez dakite nora jo, baina jarrera ona dute eta prest daude laguntzeko”, dio Genuak, eta interesgarria da bide hori urratzea.

Indarrak batuta euskara eragileen arteko hartu-emana lantzeko atea ere zabaldu du Euskararen Egunak: “Hemen etxe barnean gauzak egiten ari ginen batzuk eta ez genuen elkar hartzen. Euskararen Egunaren aitzakian, besteak egiten ari direna ikustea baliagarria izan da. Bakoitzak bere jardunarekin jarraituko du, baina aldi berean gehiago elkartu beharko genuke, besteak egiten duena ezagutu, elkarlana bultzatu…”, adierazi du Zabalok. Hartu-eman horrek ahalbidetu du, adibidez, Irunabar bertso bilguneko kideak AEKra hurbiltzea, kaleratu duten Gure berts(i)oa diskoa aurkeztera. “Eguneroko dinamika erotik atera, eta ondokoak zertan ari diren aintzat hartuta, elkarrekin urte osoko plangintza egin beharko genuke, pixkanaka ari gara bide horretan”, berretsi du Genuak.

Haatik, Udalak euskara elkarteen lana ez duela behar bezainbeste aintzat hartzen ez aitortzen kritikatu du Joxeja Zabalok.

Herritarrak zer egin dezake?

Norbanakoak ere asko egin dezakeela azpimarratu dute euskara eragileek. “Jendeak ez du lehenengo hitza euskaraz egiten –diosku euskaltegiko zuzendariak–, beti zain egoten gara, besteak nola egingo duen, denda batean sartzen garenean adibidez; zalantzan jartzen dugu besteak ere euskaraz jakingo ote duen, eta zalantzati joaten gara tokietara, jarrera deserosoak baztertu nahian-edo. Aitzitik, norberaren mekanismoa martxan jartzea da onena, inoren zain geratu gabe, norbera delako irakaslerik onena. Euskaraz dakien asko dago inguruan, eta jakin ez arren ere poliki hitz eginda, autobuseko txoferrari ‘Hondarribira bi’ edo tabernariari ‘bi zurito’ esanda berdin-berdin ulertuko digute”. Betti Gottiko kideak ere formula egokia iritzi dio, euskararen erabilera zabaltzen baitu, komunikazioari kalterik egin gabe: “Guregan dago, geuk ez badugu gure hizkuntza bermatzen, ez du beste inork egingo”. Azken beltzean, gainera, Genuak dioen legez “Euskal Herriaren bihotza da Irun!”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-05-15 | ARGIA
Ilusioa berreskuratu nahi du abiatu berri den Euskaraldiak

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Eguneraketa berriak daude