Herri identitatea indartzen

  • Anoetan, herritarren arteko harreman sareak sortzeko beharra ikusi zuten. Hala, herri identitatea indartzeko auzolan kulturala beharrezkoa zela ondorioztatu zuten. Ekimen bat baino gehiago, herriaren funtzionamendua ulertzeko modu bat da.

Dantza-sokak dantza tradizional ugari batzen ditu eta 50eko hamarkadan egiteari utzi bazioten ere, 2003an Anoetako gazteek berpiztu zuten.
Dantza-sokak dantza tradizional ugari batzen ditu eta 50eko hamarkadan egiteari utzi bazioten ere, 2003an Anoetako gazteek berpiztu zuten.

Joan den mendean, biztanleria laukoiztu egin zuen Tolosaldeko Anoeta herriak. Euskal Herriko beste txoko ugaritan bezala, jende asko finkatu zen bertan, industrializazioari lotuta sortutako lanpostuak direla-eta. Mikel Errazkin historialariaren arabera, prozesu horrek herritarren arteko harremanetan eragin zuzena izan zuen, “herri berria” baizen. Hala ere, azken 60 urteetan ere auzolana baliatuz hainbat ekimen egin dituzte anoetarrek. Besteak beste, Errazkinek Komunitate baten herrigintza lanean aipatzen dituen pilotaleku berria, Madril-Irun trenbideko geltokia eta Herri Ikastola.

Udalak argi ikusi zuen ez zuela nahi Anoeta “lo toki hutsa” izan zedin, batez ere gazteei begira. Gogoeta horren baitan, auzolan kulturala sustatu zuten: herritarrak herriarekin identifikatuta senti daitezen bertako kultur adierazpenetako subjektu izatea. Alegia, parte-hartzea eta auzolana oinarri dituzten ekintzak bultzatzea.

Herria abian jartzen duen errota

Auzolan kulturala azaltzeko kultur errotaren metafora erabiltzen dute. Ogi ona atera ahal izateko, fabrikazio prozesuan parte hartzen duten elementu guztiek funtzionamendurako eta behar denerako lotura egokia izan behar dute. Lehengaia, azpiegiturak eta energia sortzailea behar dira. Anoetan, elkarlanean dabiltzan kolektiboek osatzen dute errota eta Errazkinek aipatu liburuan zerrendatu ditu: Ikastola, Gazte Asanblada, Alkartasuna jubilatuen elkartea, Loatzo musika eskola, Txolarre Kultur Elkartea eta Ziripot aisialdi taldea dira, beste hainbaten artean, herri identitatearen ogia egunero osatzen duten elementuak.

Kolektibo bakoitzaren indarraz gain, kultur espazio berrien sorrera ere garrantzitsua dela pentsatu zuten. Horregatik, anoetar guztientzako ekimenak antolatzeari ekin zioten, horietako batzuk garai bateko ohiturak eguneratuz. Adibide garbiena dantza-sokaren berreskuratzea izan da: euskal dantza tradizional ugari batzen ditu eta 50eko hamarkadan egiteari utzi bazioten ere, 2003an herriko gazteek berpiztu zuten. Herriko ohitura zaharra zena eguneratu eta Inauteri aurreko larunbatean dantzatzen dute (lehen San Joan egunean egiten zuten). Izan ere, eguna herriko festetatik at izateak berezko indarra ematen dio. Bestalde, emakumeari festan espazio propioa eman nahi izan zaio.

Anoetarrenak diren sinboloak ere berreskuratzen jardun dira, kukua kasu. Tolosaldean ohitura dago herri bakoitzeko biztanleei ezizena jartzeko, eta amezketarrak euliak eta andoaindarrak hontzak diren moduan, anoetarrei kuku deitu izan zaie. Hegazti honen irudia herritarren adierazgarri gisa indartu dute azken urteotan. Festetako protagonista izateaz gain, herriko armarri berrian jartzea erabaki dute.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Eguneraketa berriak daude