Inoizko bost dolar etekintsuenak

Ben Cohen eta Jerry Greenfield izozkigileak.
Ben Cohen eta Jerry Greenfield izozkigileak.

Vermont, Long Island (AEB), 1966. Ben Cohen eta Jerry Greenfield nerabeek elkar ezagutu zuten eskolan. Hamaika urte geroago, 1977an, lagunen etorkizuna ez zegoen batere garbi: Ben lanean ari zen presazko janari enpresatik bota zuten; Jerryk medikuntza fakultatean sartzeko asmoa zeukan, baina unibertsitateak bigarrenez atzera bota zuen haren eskaera.

Beste zereginik gabe, izozkiak egiteko posta bidezko ikastaroa egin zuten Pennsylvaniako Estatuko Unibertsitatean, garaiko bost dolarren truke. Sorterrian, Vertmonen, gasolindegi zahar bat hartu eta izozki denda abiarazi zuten 1978an. Negozioari izena jartzerakoan, bikoteak ez zuen ahalegin berezirik egin: Ben & Jerry’s. Berehala, tokiko merkatuan zirrikitua zabaldu zuten. Txokolate, intxaur edo fruta zati handiak zituzten izozki haiek arrakasta zuten.

Izozkiak egiten onak ziren, baina kontuak egiten ez zeukaten esperientziarik. Negozioa zabaldu eta bi hilabetera, behin-behinean, izozki denda itxi zuten; eta kartel bat ipini zuten atean: “Itxita gaude, dirua irabazten ari garen ala ez egiaztatu bitartean”. Zoritxarrez, dirua galtzen ari ziren. Bost dolarreko ikastaroa ez bezala, hasierako inbertsioa –12.000 dolar– garesti atera zitzaien.
Buelta eman nahi bazioten, salmentek gora egin behar zuten. Orduan, Benen Volkswagen furgoneta zaharra hartuta, izozkiak banatzen hasi ziren. Gainera, egun bereziak antolatu zituzten, karitatezko ekintzekin bat egin zuten irudia hobetzeko eta, pixkana-pixkana, enpresa hazten hasi zen.

2000. urtetik Unilever kontsumo ondasunen multinazionalaren parte da Ben & Jerry’s. 38 herrialdetan hedatu da, 180.000 langile baino gehiago ditu eta 2006an ia 40.000 milioi euro fakturatu zituen bost dolarreko ikastaro batekin abiatu zen erraldoiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Eguneraketa berriak daude