Europako hizkuntzak ikasteko ahaleginak arindu nahi dituen irakasbide berritzailea da EuroCom. Ez da, alabaina, hizkuntza jakin bat irakasteko metodo bat gehiago, familia bereko hizkuntzak batera ikastekoa baizik.
EuroComen premisa nagusia ondoko hau da: hizkuntza berriak ikasi nahi dituen ikaslea ez da hutsetik abiatzen, baldin eta familia bereko beste hizkuntza bat ezagutzen badu.
Izan ere, hizkuntzak banaka irakatsi beharrean, beste mota bateko hurbilketa eskaintzen du EuroComek, hizkuntzen senidetasun harremanak baliatuz eta hizkuntza batetik bestera dauden urratsak sistematikoki erakutsiz. Intelligent guessing (asmatze azkarra) delakoaren bidez, gai izaten da ikaslea hizkuntza batean dituen ahalmenak familia horretako beste hizkuntzetara eramateko.
EuroComek transferentzian oinarrituriko ikaste-ekonomia zehatz bat garatu du, batez ere irakurmenari eta ahozko ulermenari begira. Europako hainbat unibertsitatetako estudianteekin egindako ikerketen bitartez ebaluatu dute.
Hizkuntza erromanikoek osatzen duten familiako adibide erraz-erraz bat ekarriko dugu hona: frantsesezko nuit, italieraz notte eta gaztelaniaz noche denez, frantsesezko lait, italieraz latte eta gaztelaniaz leche izatea espero dezakegu, arrazoi osoz.
Baina beste kontu bat dugu ardatz EuroComen: estatu zentralistek eta merkatu handien legeek dakarten hizkuntza minorizatuen bazterketari aurre egiteko ere sortu zela. Horrexegatik, hiztunen aldetik “txikiak” diren hizkuntzak hizkuntza “handien” parean ageri zaizkigu bertan.
Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Tilbert Stegmann irakaslea izan zen 1980ko hamarkadan EuroComen sortzailea. Handik aurrera, beste unibertsitate eta lankideekin elkarlanean burutu zen proiektua. Hizkuntza erromanikoen familiarekin hasi eta familia eslaviar nahiz germaniarretara zabaldu da metodoa dagoeneko.
1941ean, Bartzelonan (Herrialde Katalanak) jaioa, Erromanistika Saileko katedraduna da Stegmann. Frankfurteko euskara irakurletzaren sustatzaileetako bat, eta batik bat katalana biziki maite duen katalanista ospetsua. Kataluniaren independentziaren aldeko sutsua da eta Aleman Katalanisten Elkartearen, Katalan Kultur Bulegoaren eta Katalanistikako Aldizkariaren fundatzailea. Catalunya vista per un alemany (La Campana, 1988) liburuak 13 argitalaldi izan ditu.
EuroComprehension irakats metodoa sortu zuen katalan-alemaniarrak EuskoCom lantzeko proposamena egin digu euskaldunoi.
Hizkuntza “nagusiagoak” beti saiatzen dira besteak ezkutuan gordetzen, esan zenuen behin.
Zoritxarrez, zuzena da esaldi horrek dioena. Guk berriz, ahal den guztia egiten dugu Erromanistikako gure estudianteek ez dezaten bakarrik espainieraren eta frantsesaren berri izan, baizik eta lurralde erromanikoetako hizkuntza eta kultura guztiena. EuroCom ikastaroetan, bi hizkuntza ikusi ordez, hamaika ezagutzeko parada izaten dute. Horrela ohartzen dira beste hizkuntza “txikiagoak” frantsesetik eta espainieratik hurbil daudela, eta hizkuntza horiek guztiak bereganatzea erraza izan daitekeela, EuroCom metodoari esker.
Ez dirudi euskarak, europar hizkuntza bada ere, halako proiektu batean tokirik izan dezakeenik, seniderik gabea da-eta. Bestalde, euskara euskalkiek eta batuak osatzen dute.
Ildo horretatik doa nire proposamena. Euskaraz dakiten guztiei zuzentzen zaie, berdin zein “euskara” egiten duten. Helburua ez da erdaldunak euskalduntzea, euskara barruko elkar ulertzea baizik. Euskaldunei euskararen “aldagai” guztiak ikasteko baliabide azkarrak eskaini nahi genizkieke, EuroComen hizkuntza familiak ikasteko landu dugun metodoa euskarara moldatuz, hain zuzen.
EuroCom eredu hartuta, EuskoCom bat eratzea proposatzen duzu hortaz, batua bai, baina euskalki guztiak ere aintzat hartzeko.
Esan gabe doa euskaldunek batuaren beharra dutela. Halere, euskaldun bakoitza bere euskalkiak bizirik jarraitzeko duen eskubideaz jabetu behar da. Hots, batuak eta beste euskaldunen euskalkiek duten eskubide berbera. EuskoCom ikastegietan eta eskoletan eskuragarri balego, batuaren eta euskalkien elkarbizitza emankorra bultzatuko genuke, baita hizkuntzan funtsatutako euskaldun guzti-guztien autoestima sendotu ere. Beste euskalkiekiko begirunea suspertuko genuke beraz, eta euskalkia erabiltzen duten euskaldunei batuari beldurra galtzen lagunduko genieke bide batez.
Euskararen ezagutza maila hobetzeko metodoa al litzateke?
Batua nahiz euskalkiak, euskara maila orokorraren osagaiak dira. Gure mezua zera da: euskalkiak ez dira elkar ulertzeko oztopo; aitzitik, aberastasunaren adierazgarri dira. Euskara hizkuntza garrantzitsua da eta “aldagaiak” ditu, hizkuntza guztiek bezalaxe. Euskalkia erabiltzea batua erabiltzea bezain ondo ikusia egon beharko litzateke. Merezi du, batuaz gain, gutxienez beste euskalki bat jakitea; edo euskalkiaz gain, batua ere jakitea. Ulertze maila lortzea bederen, ez da zaila. Horretarako, lexikoaren eta sintaxiaren arloko desberdintasun eta korrespondentzien zerrendak, aldaketa fonetikoenak, eta abar prestatuko genituzke hizkuntzalariok, EuroCom-en metodologiari jarraituz. Gakoa gure Zazpi galbaheak izeneko liburuan dago.
Iñaki Gaminde eta Urtza Garay EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako irakasle eta Ahodikerreko kideek interesgarri iritzi diote proposamenari. Tilbert Stegmannen egitasmoak aurrera egingo balu, Frankfurteko Unibertsitatearen eta EHUren artean gauzatutako proiektua litzateke EuskoCom. Orain, euskara-alemana hiztegia digitalizatu eta sarerako egokitzen ari dira bi unibertsitateak elkarlanean.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]
Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]