Multimedia kanalaren azpiatal gisa, Solasaldiak gunea ireki du Argiak webgunean. Bertan hitzaldiak, mahai-inguruak eta eztabaidak aurkituko ditu erabiltzaileak. Gai zehatzen inguruan gogoetarako euskarazko materiala biltzea da asmoa. Dagoeneko 100 jarri ditugu eskura.
Gero eta ikus entzunezko material gehiago dago sarean sakabanatuta, eta horregatik, biltegi baten falta ikusita, bilaketa eta hautaketa lana egitea erabaki dugu, gogoetarako ikus-entzunezko materiala eskuragarri jarri asmoz. Gai zehatzei buruzko monografikoak jasoko ditugu, denak euskaraz ala euskarazko azpidatziekin. Dagoeneko, kanal horretan 100 bat bideo daude ikusgai, besteak beste, Euskararen kontrako diskurtsoa neutralizatzeaz, Emakumea eta kartzela, Norvegiako Atzerri ministroa elkarrizketaren defentsan, EAJ vs. EH Bildu, Haizea nola ustiatu nuen, Nafarroa post-UPN. Noiz, nola, norekin?, Bikoizketa vs. Azpitituluak edo Bilboko Aste Nagusiaren historiaz batzuk aipatzearren eta gaiak zein anitzan diren ikus dezazuen.
Erabiltzaileak solasaldien kanalean aurkituko duen material asko orain arte Argiako multimedia kanalean zegoen, Ekitaldiak azpiatalean. Hemen, kontzertuak, poesia errezitaldiak eta bestelako ekitaldiak ere biltzen ditugu, eta gogoetarako materiala beste askoren artean nahastuta geratzen zen orain arte. Hori dela-eta, erabiltzaileak kanal batera edo bestera jotzeko helburuak ezberdinak izan daitezkeela ulertuta, bereizketa egitea erabaki dugu.
Gainera, material berria ere bada solasaldien kanalean, elkarlanean aritzea adostu baitugu Kontra eztabaida saioarekin. Euskaraz egiten dituzten debateak biltzen joango gara, beste bide batzuetatik bildutakoarekin batera.
Kontra orain urtebete sortu zen, “egungo komunikabideetan eta hezkuntzan dagoen hutsunea betetzeko beharrari erantzuna emateko”. Euskal gizartean pil-pilean dauden gaiekin hilero eztabaidak antolatu eta Internet bidez emititzen dituzte. Zai Zoi Bele ekoiztetxe independenteak ekoizten du eta azken urteotan publikoki eztabaidatu ez duten alderdien ordezkariak aurrez aurre jartzea lortu dutelako nabarmendu da, besteak beste. Nerea Alias aritzen da moderatzaile lanetan.
Duela bi urtetik Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatzen dituen euskarazko hitzaldiak ere sareratzen ditu Argiak. Baita nazioarteko adituekin hitzaldiak antolatzen dituen TED.com webguneko edukiak ere, sarean erabiltzaileek euskaratutakoak. Horrez guztiaz gain, sarean bestelako eragileek jarritako hitzaldi eta mahai-inguruak biltzen joango gara, euskal komunitatearentzat interesgarriak direla iruditzen bazaigu.
Gaurkotasuneko gaiekin eztabaidak antolatu eta sarean jartzen dituen saioa da Kontra. Solasaldien kanalerako elkarlana abiatu dugula-eta, elkarrizketa egin diegu Nerea Alias eztabaiden moderatzaile eta Ane Fernandez produkzio arduradunari.
Zergatik sortu zenuten Kontra?
Zai Zoi Bele ekoiztetxe independenteak sortu zuen 2011n. Euskal Herriko komunikabideetan eztabaidarako gune kritiko baten hutsunea zegoela ikusi genuen, eta hori betetzeko asmoz ekin genion.
Nola definituko zenukete saioa?
Euskal gizartearen intereseko gaiei hausnarketarako bidea ematen dien eztabaida saioa da. Gai politiko, ekonomiko, historiko eta sozialak jorratzen dira batik bat. Gai konkretuei zukua ateratzea da helburua, alde batetik zein bestetik, ikuspuntu guztiak ordezkatuz eta ahots guztiei leku emanez. Autoformaziorako gune gisa ere ikusten dugu.
Partaideen aniztasuna nabarmentzekoa da.
Gonbidatuak dira tratatzen ditugun gaien bizkarrezurra. Nestor Basterretxeak behin aipatu zuen euskaldunok azpizatituta bizitzeko gaitasun berezia dugula. “Zati” horiek mahai beraren inguruan eztabaidan jartzea da bilatzen duguna. Euskal Herria anitza da, eta beraz, mahai hori osatzeko lau hankak ahalik eta ezberdinenak izaten saiatzen gara, iritzi guztiak ordezkatuak izan daitezen.
Zer iruditzen zaizue euskarri gisa Internet?
Uste dugu informazioa gero eta gehiago Internet bidezko formatuetara bideratu behar dugula. Momentu honetan hainbat euskarrirentzako tokia dago, baina kontsumo ohiturak abiadura handian aldatzen ari dira, eta tren horretan ezin gara atzean geratu. Nahi gisa kontsumitzeko formatua da gurea. Gainera ikus-entzuleekin harreman zuzena izateko aukera ematen digu, bozkaketa, iruzkin eta proposamenen bitartez.
Hedabide batzuekin elkarlana hasi duzue, hala nola HamaikaTB, Info7 eta orain Argiarekin. Zer bilatzen duzue elkarlan hauekin?
Gure sareak zabaldu eta euskal gizartearen ahalik eta esparru handienera iristea. Jende askoren interesekoa izan daitekeela uste dugu.
Zer asmo duzue aurrera begira?
Batetik, datozen hilabeteetan webgunea berrituko dugu, erabiltzailearentzat erabilerrazagoa egiteko. Bestetik, euskaldunoi bete-betean eragiten diguten gaiei heltzen jarraituko dugu, eta programa etengabe hobetzen. Orain arte izan dugun harrera oso positiboa izan da, eta horrek erakusten digu badagoela eskaera.
Aurreratzerik bai etorkizun hurbilean zer eztabaida egiteko asmoa duzuen?
Euskal preso eta iheslariei buruzko saioa prestatzen ari gara, pertsonaia historikoei buruzkoak (hala nola, Sabino Arana eta Lopez de Aro familiari buruzkoak). Gure herrian dugun ehizarako ohitura ere mahaian jartzeko asmoa dugu. Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen gaineko subjektu politikoa nor den ere eztabaidatu nahiko genuke.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]