Manzanas-Lesmes konexioa argitu digu Marcelo Usabiagak

  • Hernaniko Orbegozo burdindegiko lankideez informazioa helarazten zion. Melitón Manzanasi Demetrio Lesmes langileak. Mende erdia igarota, bien arteko harremanaz mintzo da lehen aldiz Marcelo Usabiaga 96 urteko komunista. Manzanas eta Lesmes ETAk hil zituen frankismo garaian.

Marcelo Usabiagak Manzanasen eta Lesmesen arteko harremana kontatzeko erreparoa izan du beti. Biak ETAk hil zituen.
Marcelo Usabiagak Manzanasen eta Lesmesen arteko harremana kontatzeko erreparoa izan du beti. Biak ETAk hil zituen.Aitor Azurki
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“‘Zer gertatzen zaizu zuri?’. ‘Ez dut ezer sinatu behar’. ‘Gobernuaren dekretuaren arabera, soldata jaso ahal izateko, adin militarrean den orok sinatu behar du dokumentua. Zuk ere bai’. ‘Bada ez jauna! Nik ez dut sinatu behar! Zuk ez dakizu nor naizen ni!’. Aurpegira begiratu eta ez nuen ezagutu: ‘Begira, pentsa ezazu lasai. Sinatu eta dirua emango zaizu’.  ‘Bada ez, jauna! Ez dut egingo! Eta nik zu oso ondo ezagutzen zaitut!’; hau esanez zuzenean begira geratu zitzaidan. Hernanitik ezagutzen ninduela uste nuen. ‘Oso ondo ezagutzen zaitut! Eta zure bizitza osoa dakit! Zu preso egon zara urte askoan! Egunero hitz egiten dut Manzanasekin eta egiten duzun gauza guztiez informatzen dut!’. Orduan izutu nintzen...”.

Hernaniko Orbegozo burdindegiko Pertsonal Saileko buru zela, Marcelo Usabiagak (Ordizia, 1916) Demetrio Lesmes (Sotoserrano, 1920 - Hernani, 1975) langilearekin izandako elkarrizketa honetatik ia mende erdia igaro da. 1965. urte ingurua zen eta orduantxe argitu ziren gure protagonistarentzat azken urteetan buruan jira eta bira izandako zenbait galdera, hainbat zalantza. Denboran atzera egingo dugu, misterioaren giltza bila.

Melitón Manzanas (Donostia, 1909-Irun, 1968) Irunen polizia inspektore izan zen, Gipuzkoako Gizarte Politikako Brigadako buru egin zuten arte. Ospetsu egin zen oso bere gogortasun eta torturatzaile gupidagabe fama zela eta. Sindikalistak, PSOEko eta PCEko kideak, euskal nazionalistak... Hamaika izan ziren Donostia eta Irungo komisaldegietan bere galdeketetatik igaro ziren herritarrak. Gobernadore zibil frankistaren kolaboratzaile estua zen, baita antifrankismoaren aurkako errepresioaren burua ere.

1944. urte amaieran gerrillari talde bat ontzi batean Bidasoa igarota Hegoaldean sartzen ari zela jakin zuen Manzanasek, soldadu batek mendian metrailadore kargadore bat atzemanda. Handik egun gutxira, Manzanasek berak Usabiaga atxilotu zuen Donostiako pisu batean. Hamar gizon eta emakume batez osatu maki-taldeko kidea zen gure protagonista; orduantxe jakin zuten poliziek 30 urtera kondenaturiko eta Iparraldera ihes egindako preso errepublikarra zela.

Torturak Manzanasen eskuetan

Usabiaga Irungo komisaldegira eraman zuten: “Gela batean sartu ninduen Manzanasek: ‘Aurrera joan, kabroi alena!’; eta mehatxuka: ‘Beno, zuk denak ordaindu beharko dituzu!’”. Esan eta egin. Ukabilkadak jaso zituen sabelean, eta zapatak erantzi eta paretean zutik jartzera behartu ostean, Usabiagaren oinen gainean salto egin zuen Manzanasek makina bat bider. “Gorriak ikusi nituen. Nire bizitzan pasa dudan beldur handiena gau hartan izan zen...”.

Izan ere, bere eskuetatik igaro ondoren, goizeko ordu bietan, eskuak loturik, alde banatan polizia bat zuela, kalera eramanarazi zuen Manzanasek Marcelo: “Hau badakizue nora! Eta mugituz gero, egurra eta kito, e? Beldurrik gabe”. “Esaldi hori ez zait ahaztuko, fusilatu behar nindutela pentsatu nuen. Nola ihes egin pentsatzeari ekin nion”. Baina, azkenean, zorionez, Usabiagak ezagutzen ez zuen beste polizia-etxe batera eraman zuten. Atxiloketen ondorioa latza izan zen: Pedro Barroso gerrillari komandanteak heriotza zigorra jaso zuen eta Gasteizen exekutatu zuten. Gainerakoek, 20 urteko espetxe-zigorra.

Ordiziarrak bere zigorra gogotik ordaindu zuen; zegokiona baino gehiago: 21 urte eman zituen Espainiako Estatuko zenbait espetxetan, eta azkenean, 1960. urteko ekainean askatasuna erdietsi zuen.

Espetxetik igaro ondoren, Orbegozo fabrikan hasi zen lanean. Dena dela, bi hamarkada igarota ere, Manzanasek ez zuen Usabiaga bakean utzi: igandero Donostiako Gobernu Zibilera joatera behartu zuen, Polizia Armatuaren eraikinera. Bertan goizeko hamar eta erdietatik ordubietara aulki batean eserita izaten zuen Marcelo. “Jo ez, baina denetarik esaten zidaten handik pasatzen ziren poliziek: putasemea, ‘gorria’... Nireak eta bi pasarazi zidan honek”.

Manzanas-Lesmes konexioa

Gezurra badirudi ere, azken gertakizun horrek harreman estua du Demetrio Lesmesen kasuarekin, izan ere, igandetan, komisaldegian, Melitón Manzanas Usabiagaren ondoan geratzen baitzen sarri denbora luzez berarekin hizketan: “Orduan konturatu nintzen asko zekiela nitaz, aste osoan lantegian egiten nituen gauza asko zehatz-mehatz esaten zizkidan eta, esaterako, zuzendari edo abokatuarekin izaten nituen bilerak, lan-magistraturan izandako epaiketak... ‘Nola demontre jakingo ote du honek?’. Jakin-min izugarria eragiten zidan, baina ez nion garrantzia gehiagorik eman, egiten nuena jakitea legala baitzen”. Azkenean, enpresako abokatuarekin kontsultatuta, igandeetan polizia-etxera gehiago ez joatea erabaki zuen: “Tontoarena egiten ari naiz, ea zer gertatzen den!”. Hala, Manzanasen aginduari aurre eginez, legez ez baitzuten derrigorrezkoa igande oro preso ohiek komisaldegira bertaratzea. Hala ere, Marcelok jazarpen latza espero zuen Manzanasen aldetik.

Baina, bere harridurarako, bakean utzi zuen. Polizia-buruaren berririk gehiago ez zuen izan urte batzuetan, harik eta Demetrio Lesmes bere bizitzan azaldu zen arte. Berarekin izandako elkarrizketa tirabiratsua Lesmesek berak hasi zuela gogoan du 96 urteko komunistak. “Nik ez nuen ezagutzen. Bostehun langileren artean beste bat zelako. Besterik ez. Gainera, berak esan zidan, nik galdetu gabe: ‘Egunero hitz egiten dut Manzanasekin’. Eta paper bat atera zidan: ‘Francoren guardiaren parte naiz ni!’. Imajina ezazu nola geratu nintzen... Harri eta zur”. 

Gertakaria Usabiagaren memorian iltzaturik mantendu da hamarkada luzez, orain gutxi kazetari honi kontatu dion arte. “Harrezkero ez nuen gaiaz gehiago jakin nahi izan. Eta publiko ere ez nuen egin; ez nion inori ezer galdetu, ez nion gaiari kasu gehiagorik egin. Jakinda nor zen bera! Bizitza izorratuko zidala pentsatzen bainuen. Pentsa, urte gutxi batzuk neramatzan kartzelatik kanpo”, azpimarratu du Usabiagak. Nolanahi ere, ez zuten bakean utzi eta frankismo osoan kontrolatu eta espiatu zuten. Eguneroko lanetan zebilela, bere bizitza egiten, bat-batean galdeketa susmagarriak pairatzera komisaldegira joan beharra ongi aski gogoratzen du Marcelok: “‘Zertarako itzuli zara Iruñetik autoan? Zer egin duzu bertan?’”, hainbat aldiz itaundu zidaten. Nik banekien nire atzetik zebiltzala”.

Lesmesekin izandako elkarrizketatik hiru urtera, 1968ko abuztuaren 2an, ETAk Melitón Manzanas hil zuen Irunen; bere historian prestatu eta antolaturiko lehen hilketa politikoa izan zen hura. Zazpi urteren buruan, berriz, 1975eko abuztuaren 8an, Demetrio Lesmes hil zuen ETAk Hernanin, aipatu lantegitik etxera bidean zihoala tirokatuta.

Egiazko xehetasunak aireratzen

Gertatutakotik mende erdia igaro ondoren, gure herriaren historiaren xehetasunok azaleratu dizkigu Usabiagak. Dena den, bere nahia ez da hautsak harrotzea, ezta jazoerek berarekin zerikusia dutela pentsatzea ere: “ETAk egindakoarekin inork ni lotzerik ez nuke nahi inondik inora. Argi jar ezazu hori, horregatik kontatzeko erreparoa izan baitut beti”, adierazi du tinko.

Memoriaren aldeko borrokalari sutsua izaki, gizarteak berari gertatutakoaren berri izatea du xede, historiaren zirrikitu ilunak eta egia osoa ezagutaraztea da bere bizitzako erronka nagusia. Izan ere, Fred Berence idazleak esan zuen lez, “historia txikiari hainbat teoria modernok trufa egiten badiote ere, honek historia handian esku hartzen du etengabe, eta, maiz, baita hura zehaztu ere”.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Analisia
Zentsura vs. memoria

Bi egun baino ez ditu iraun zabalik LAB sindikatuaren historia barnebiltzen duen 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak, Tuterako Rua zentro zibikoan. Erakusketa paratu dute Erriberan 40 urte egin dituela ospatzeko sindikatu abertzaleak antolatutako egitarau barruan. [+]


Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko
MULTIMEDIA - dokumentala

50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.

«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]


2025-09-29 | Jon Torner Zabala
Txiki eta Otaegi kriminalizatzea egungo faxismoari “alfonbra gorria jartzea da”, Sorturen hitzetan

Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]


Javier Buces
"Frankismoa zuritzen duen errebisionismo historikoaren aurrean, beharrezkoa da historia osoa kontatzea"

Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.


2025-09-26 | Gedar
Mañuetako oroigarri frankista seinalatu dute hainbat gaztek

"Frankismoaren adierazpen zehatzen" eta "faxismoaren berrindartzearen kontra mobilizatzera eta antolatzera" deitu dute.


Erorien monumentuaren eraisketa eskatuko dute berriz ere elkarte memorialistek

Azaroaren 15ean kalera irtetera dei egin dute, PSN, EH Bildu eta Geroa Baik “ezarritako arrabolari erantzuteko”. Frankismoaren biktimak gutxietsiak sentitzen dira Iruñeko Udal Gobernuaren partetik.


2025-09-25 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren fusilatzeen urteurrenean Guardia Zibilak Bilbon erakustaldi militarra egingo du

Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]


2025-09-18 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren omenezko pankartak eskegi ditu Sortuk "Erorien Haranean"

"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]


Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketa areto publikoan jartzea debekatu du Zarauzko Udalak

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean. 


Txiki eta Otaegi, 50 urte
Irailak 27 zituen, frankismoak hamaika bala besterik ez

Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]


Magda Oranich i Solagran
"Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura"

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Eguneraketa berriak daude