Ereñotzun (Hernani, Gipuzkoa) atsolorra egin zuten apirilaren 29an, 2011n jaiotako haurrei auzoan ongi-etorria emanaz. Balio izan zuen hainbat belaunaldi batzeko, kide berriei onespena eta gurasoei babesa emateko eta jakintza eta oroitzapenak transmititzeko. Urtero egin asmo duten errito honen zentzuaz hitzaldia eskaini zuen Mari Karmen Basterretxeak.
“Gure izatearen hasieratik dator atsolorra eta 1970eko hamarkadara arte iraun du. Hor galdu da”, data zehaztu die Basterretxeak askok etxean entzunak ditugun kontuei. Galeraz gutxi kontatu izan digute, ordea; “milaka urtetan eraldatzen joan izan da errito hori, eta XVI. mendera arte arazorik gabe iraun zuen. Baina XVI. mendean gogor inposatu zen bataioa legearen bitartez eta horrek eragin zuen murrizten joatea”. Emakumea umeaz erditu eta 15 bat egunera (ama eta haurra indartzean), auzoko emakumeak haren etxean bildu eta bakoitzak eramandakoarekin festa modukoa egiten zutela jai arratsaldean, hori da heldu zaiguna.
Ez zen festa hutsa, ordea. “Jaiotzaren erritoa zen, eta erritoen bidez komunitateak onartzen du bakoitzaren egoera. Onarpen horretan pertsona ere sendotu egiten da” azaldu du Basterretxeak. Atsolorra garraioaren kontzeptuari lotuta dagoela dio: “Elkartzen gara auzoko emakumeak, familiakoak, amarekin eta haur jaioberriarekin. Harreman horretan dago indar berritze bat, laguntasuna, eta jakinduria transmisioa. XIX. mendera arte emakumeak erditzerakoan beste emakumeen laguntasuna zeukan, umea ongi ateratzeko, eta behar guztiak asetzeko (beste seme-alabak, etxeko lanak...). Familia eta emakume hori aurrera ateratzeko. Erditzeko unean laguntzera zihoazen emakumeek, esperientzia zeukaten, milaka urtetako jakinduria”. Batetik bizitza aurrera ateratzeko bultzada zen atsolorra, eta bestetik komunitatearen onarpena: “Komunitateko beste kide bat gehiago dugu, eta beste ama bat gehiago daukagu. Hori oso inportantea zen eta galdu egin dugu: bizitzaren garrantzia. Eta konpromisoa hartzea komunitate gisa, herri gisa umea zaintzekoa eta babestekoa”.
Atso hitzak duen karga elizaren lana dela azaldu du Basterretxeak: “Gure kulturan emakume heldua, atsoa, adineko emakumea jakintsua zen. Aurreko belaunaldien jakinduria jaso duelako. Elizak emakumearen kontra egin zuen, kultura hori ezabatu eta bere kultura inposatzeko. Atsoa, emakume jakintsua akabatu egin behar zen. Sorgina akabatu egin behar zen. Hortik dator gutxiespena bai sorgin eta atsoekiko, eta 500 urtetan oso sartu zaigu buruan. 500 urteotan emakumeen kontra egin den historia oso gogorra daukagu. Guk gure kultura galtzeko egin zuten, ezabatzeko”.
Atsolorraren oinarrian dauden gizarte balioak ikusirik (biziraupena, elkarlana, elkar zaintza, babesa, nortasun pertsonala eta kolektiboa...), hau gabe zer? galdetu du Basterretxeak: “Bakardadea, hutsunea, ez dago komunitatearen onarpenik... Desegituratuta geratzen gara”. Gaurko gizarterako auzolanaren balioa ikusten duten komunitate batzuek, Ereñotzu adibide, atsolorra berreskuratzeari ekin diote.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.
IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.
Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.
Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]
Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera.
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]