Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar eta Abendañoko irakasle eta familiekin, eta bi familientzako "alternatiba duinak" exijitu dizkiote Gasteizko Udalari.
Ostegun arratsaldean eginiko agerraldian, Gasteizko Auzoan Bizi etxebizitza sareak salatu du adin txikikoak dituzten bi familia kale gorrian geratzeko arriskuan daudela. Etxebizitza sarearekin batera, agerraldian izan dira familia horietako kideak, Txagoko Komunitate Sarea eta Abendaño eta Federico Baraibar ikastetxetako hainbat irakasle eta familia –bertan ikasten dute kale egoeran geratzeko arriskuan dauden hiru adin txikoek–. Besteak beste, "interes ekonomikoak pertsonen bizitzei gainjarri" zaizkiola salatu dute.
Agerraldian azaldu dutenez, familietako bat duela urtebete sartu zen bizitzera La Bilbaina ostatura, CEAR Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak duen aldi baterako harrera proiektu baten bidez. Familia horretako gurasoetako bat den Azizen arabera, harrera proiektutik "kanporatu" zituzten inolako alternatibarik eskaini gabe, eta La Bilbainak haiek etxegabetzeko prozesua abiatu du "konponbide bat negoziatzeko borondaterik" gabe. Azizek adierazi du ostatuari zenbait proposamen egin dizkiotela egoera konpontzeko asmoz –alokairu sozial bat ezartzea, esaterako–, baina erantzuna beti ezezkoa izan dela.
Gainera, gurasoak salatu du ostatuaren bizigarritasun baldintzek "prekarietate handia" dutela: "Urtebetez, baldintza okerretan dagoen ingurune batean bizi izan gara, egoera txarrean dauden altzariekin eta egiturazko arazoekin". Baldintza horiek "zuzenean" familiako kideen osasunean eragin dutela azaldu dute, batez ere gazteenean, asma bezalako arnasteko arazoen edota alergien agerpenarekin.
"Ez genuen abisurik jaso: Ez idatziz, ez ahoz"
Bigarren familiak, berriz, hilabeteak zeramatzan Txagorritxu auzoko etxebizitza batean bizitzen, aurreko astean, ekainaren 18an, inolako jakinarazpenik jaso gabe etxegabetu zuten arte. "Aurretik abisatu gabe, Polizia gure etxe aurrean agertu zen, eta atea bota zuten", azaldu du Akreemek, familia horretako semeetako batek. Kaleratzea gauzatu aurretik inolako jakinarazpenik ez jasotzea "guztiz irregularra" dela salatu dute, eta familiak etxegabetzeari aurre egiteko duen gaitasunari guztiz eragiten diola: "Juridikoki eta politikoki defendatzeko eta alternatiba bat bilatzeko eskubidea ukatzen zaigu".
Behin kale gorrian zeudela, gizarte zerbitzuek ostatu batean bost gau igarotzea eskaini ziotela adierazi du Akreemek. Gela bakarra zuten lau pertsonentzako, ordea, "intimitaterik gabe", eta ez familiako kide guztientzat: "Niri [Akreemeri] eta guraso bati eskaini ziguten gelan bost gau gehiago igarotzea, eta, horrela, ostatuan zeinek jarraitzen zuen eta zeinek ez aukeratzea behartu ziguten".
Interes ekonomikoak, pertsonen bizitzen gainetik
Txagoko Komunitate Sareak "etxebizitza merkantzia gisa ulertzen dutenei" leporatu die bi familien egoeraren erantzule izatea, erakunde publikoen konplizitatearekin: "Beste behin ere, interes ekonomikoak pertsonen bizitzei gainjarri zaizkio". Gainera, erakunde horiei arazoa konpontzea eskatzen zaienean, "umiliaziotzat" har daitezkeen alternatibak eskaintzen dituztela adierazi du Txagoko Komunitate Sareak: "Ez ditugu zuen ogi apurrak nahi. Irtenbide integralak nahi ditugu. Auzoko bizilagunentzat bizi baldintza duinak nahi ditugu, putre ekonomikoen interesetatik salbu".
Federico Baraibar ikastetxeko hainbat irakaslek ere hitza hartu dute agerraldian, eta kezka adierazi dute etxebizitzaren arazoak euren ikasleengan duen eraginaren inguruan: "Udako oporrak hasi berritan, gure hiru ikasle kale gorrian geratzeko arriskuan daude, eta horrek eragin zuzena du haien osasunean eta ikasketa prozesuan". Salatu dute "ezinezkoa" dela ikasketetan zentratzea kale gorrian geratzeko arriskuak sortzen duen "bortizkeriarekin, ezegonkortasunarekin eta estresarekin".
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]