Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Breizh kooperatiba 1957an sortu zen Bretainiako kultura sustatzeko kooperatiba gisa. Spézet (Speied, bretoieraz) herrian zuen egoitza nagusia, eta urteotan guztiotan Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da. Arazo ekonomikoak tarteko, kooperatibak bere jarduera eten du ekainaren 17an, Bresteko epaitegiek likidazio judizialean deklaratu ostean.
Kultur paisaia globalizatu batean bretainiar kultura lau haizetara zabaltzen saiatu den proiektua izan da Breizh. Lurraldeko argitaletxe eta artista bretainiarren erreferentzia nagusia izan da urte luzez. Kooperatibak Lorient hirian zuen liburu-denda, eta huraxe zen bretoieraz produzitzen den literatura zein musika topatzeko leku bakanetakoa. Hori ere itxi egin dute agindu judizialaren ostean. Kooperatibaren itxiera berri txarra da jadanik oso ahul den bretoieraren sustatzaile zein bretoieraz sortzen duten egileentzat.
Zenbakietara joko bagenu, Bretainiako Le Poher agerkariak argitaratu duenez, galerak 200.000 eurora heltzen omen dira gutxienez. Likidazio judizialak, orain arte kooperatibarekin lanean ari ziren zenbait sortzaile zein argitaletxeren lanak kolokan jarri ditu, baita lan guzti horiengatik jaso behar zituzten mozkinak ere. Kooperatibaren itxierak baldintzaturiko zenbait egile antolatzen hasi dira beraien egile eskubideak zein ordainketak bermatu daitezen eskatzeko.
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.
Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.
ELEN Europako hizkuntzen berdintasunerako sareak eta Kevre Breizh Bertainieraren aldeko erakundeen kontseiluak Etnozidioa: Frantziako Tabua izenburuko jardunaldia antolatu zuten pasa den martxoaren 19an, Bretainiako Gwened herrian. Bertan izan zen Haizpea Abrisketa... [+]
Bi urtez jarraian ez egitea “eutsiezina” zela iritzita, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa kalera ateratzea erabaki dute, osasun neurri zorrotzak betez. Euskal Herriko Korrikan oinarritua, 2008an hasi zuten ekimena Bretainian.
Familia liburua bretoieraz eta frantsesez izatea lortu du bikote batek Nantes hirian.
Marc’harid Bouffaut-Merdy zuzendari da Bretainiako Kemperle-ko Diwan ikastetxean. Bretoiera bizirik mantentzeko ahaleginean dihardu. Ez da erraza. Etena izugarria da. Zaharrenek dakite bretoiera, eta haur batzuek; tarteko belaunaldiek galdua dute. Bouffaut-Merdyk kontatu... [+]
Diwan lizeoetako 15 ikaslek erabaki zuten baxoaren matematika proba bretoieraz egitea, nota apalena ukateko arriskua harturik.
Maiatzaren 13an iritsi zen bere helmugara bosgarrenez bretainiar korrika. Kemperretik (Penn-ar-Bed) maiatzaren 4an aterata, 10 egunetan bete zituen bere 1.800 kilometroak. Aurtengo gaia: "Bretoieraren mila koloreak". Izan ere, denetariko formak hartzen ditu hizkuntza... [+]
Abian da Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika. Maiatzaren 4an hasi zen Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. Hemen lasterketak orain arte utzitako bideo eta argazkien bilduma.
Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika maiatzaren 4an hasiko da Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. 2008an sortu zen Bretainiako korrika; aurten, beraz, hamargarren urteurrena ospatuko dute.
Uda honetan Bretainian ibili ginen. Bereiziki, famatu bilakatzen ari den Notre-Dame-des-Landes-eko ZAD-an(1). Han, mundu osoko lagun anitz topatu ahal izan genituen. Gainera, proiektu zehatz batentzat Euskal Herriko hainbat jenderekin ZAD-an elkartu ginen : leku intergalaktiko... [+]