FERMIN LEIZAOLAREKIN


1975eko ekainaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joxe Miel Barandiaren Sariketa Irabazi Duen Fermin Leizaolarekin
FERMIN LEIZAOLAREKIN
Donostian eta orain bizi den etxe berean jaioa dugu Fermin Leizaola Calvo, 1943garren azaroaren 13an. Lau senide dira, bi anaia eta bi arreba. Gazteena dugu Fermin.
Karmelgo mojetan hasi zen eskolan, Zabaleta kalean. Ategorrietako jesuiten kolejiora joan zen gero. Peñaflorida Institutoan amaitu zuen batxillerra "Peritos"etan bi urtez ihardun ondoren aitaren ondoan injeneru lanetan hasi zen.
Baina Aranzadiko laetatik ezagutzen dugu batez ere. Mendiz mendi, leizez leize eta artzai txabolaz artzai txabola ezagutu dugu.
Lehen Joxe Miel Barandiaran Ikerketa Saria irabazi du.
Noiz eta nola heldu zinen Aranzadira?
Gai zabala da gai hau bene benetan! Denbora asko beharko litzateke hitzez hitz dena kontatzeko. Halere, lasterka bederen, gain begiratu bat emango diogu.
Mendian ibiltzea asko maite nuen, zazpi bat urte nituelarik. San Ignacio Kolejioan ostegun arratsaldero oporketa egiten genuen, eta ni mendira joan ohi nintzen ostegunero, eta igandero ere bai. Zer egitera? Mineralogia gustatzen bait zitzaidan, ni, ahal nituen mota guztietako harri eta bestelako lur puskak biltzera igotzen nintzen Uliara. Kolejioan aita jesuita Isidro Odriozolak laguntza handia eskeintzen zigun niri eta nirekin batean zebiltzan haur guztiai: zer bildu eta bildutakoa nola eta non klasifikatu erakutsiaz, eta abar.
Bestaldetik, nire aitak asko lagundu zidan. Berak erosten zizkidan liburuak, eta etxean esperientziratatu genuen laboratoriorako behar nuen material guztia eta maisutza bi kaina oparo emanaten zidan. Horrela, hamairuren bat urte nituela lehen analisi kualitiboak aurrera eraman nituen.
Baina, noiz helduko ote nintzen nire amets guztien gailurrera, hots Arauzadi Taldeko Espeleologi sailean lana egiten zutenekin harremanetan jartzera? San Telmo Museoa ederki baino ederkiago ezagutzen nuen, tipi tipitatik hasita, zeren ia igandero museora joaten nintzen hango gauza harrigarrink ikustera.
Hamasei urte nituen. Arauzadiko idazkaritzara presentatzea erabaki nuen. Orduko idazkaria Arratibel zen, eta berari nire asmoa zein zen agertzera eman nion. Arratibelek pozik entzun zuen nire proposamendua, ez ordea nik haren erantzuna, hots, espeleologi saila geldirik zegoela, lanik egiten ez zuela. Halere, Arratibelek, Arkeologi sailekoek handik egun batzuetara beren biltzarrea edukiko zutenez, bertara presentatzeko esan zidan, baldin konforme banintz. Bai horixe!, nion nik erantzun.
Beraz, asmo batekin joan zinen Aranzadi Taldeko idazkariarengana eta honek beste bat ezarri zizun hala beharrez. Zure poza, ordea, handia zen. Gogoratzen ahal zara Arratibelek apuntatuko biltzarre hartara iritxi zinenean bildurik nor zeuden?
Bai, ongi! Gure maisu eta jakintsu galanta den Joxe Miel Barandiaran zegoen mahiburuan eta beraren bi aldamenetan beste lagun gehiago. Denen izenak ez zaizkit gogoratzen: Manuel Laborde, Anjel Laburu, Francisco Fernandez Garcia Diego, Anjel Loubili, Tomas Atauri Mantxola, eta abar.
Joxe Miel Barandiarani agertu nion nire asmoa, hots, espeleologi sailean parte hartzea, bainan sail hori nola geldirik zegoen, sinpati modura, arkeologi sailean parte hartuko nuela hortarako heurek baimena ematen baldin bazidaten. Interes eta gogo handiz baietz esan zitzaidan. Eta biltzarre hartan beste mundu berri batetan sartu nintzela konturatu nintzen. Mundu hura ere, oso interesgarria zela pentsatu nuen.
Zenbat denboran lan egin zenuen arkeologi sailean? Eta noiz hasi zinen espeleologi sailean?
Arkeologi sailean urte batean lan egin nuen. Arratsaldero, sei t'erdietan akademitik irtenda, Aranzadira itzultzen nintzen eta lanean jardun ohi nuen bederatzi t'erdiak edo hamarrak arte. Zein zen nire lana? Arkeologi aztarnategietan bildutako gauzak garbitzea, esmaltez margotzea eta paper batean aurrez, idatzitako datuak lumaz eta beltzean jartzea (silatu). Horrela, bada, Lezetxikiko, Urtiagako eta Aizpitarte IV-ko hamaika lanabes eta beste motatako lehen gizonen gauzak lumaz eta beltzean markatu nituen!
Aldi berean, espeleologiazko eta arkeologiazko liburuak irakurtzen nituen. Arkenlogiaz eta espeleologiaz antolatzen ziren hitzaldietara joaten nintzen. Eta ni baino zaharragoak eta esperientzi eta jakitez gehiago beterik zeuden anitz jenderekin hitzegiten nuen. Adibidez: Jesus Elosegi eta Jesus Altunarekin beste batzuen artean. Urte hartan zientziako gauzak, eta batez ere arkeolojizako gauzak nola izaten diren ikasteko bide harrigarria eduki nuen.
Aranzadi Taldean gizon jakintsu eta on ugari topatu dat hainbeste urtetan zehar. Dudarik ez! Horietako bat Joxe Miel dela aitortu dut orain baino lehen. Baita Jesus Elosegiren izena ere eman behar dut Espeleologian lanean honi esker hasi bait nintzen.
Esan iezaguzu zer egin zenuen espeolologia sailean eta bertan lanean noiz arte jardun zinen
-Elosegi, garai hartarako, edadekua zen. Espeleologiaz asko zekien eta Gigazkoan lan asko egina zegoen haizuloak aztertzen, espeleologi metoduaz baliaturik. Elosegi bezalako gizon baten beharra nuen nik espeleologi ikerketak egiteko.
Egun batez, nire asmoa agertu nion, hots, espeleologiako taldea birberritzea edo bergiztea. Laster erantzun zidan baietz, eta laguntza haundia eta baliotsua eman ere bai.
Gipuzkoako mendizale guztiei idatzi nien, espeleologiako saila osatzen parte hartzea nahi zuten ala ez galde eginaz. Hogeiren bat lagun bildu ginen. Hauetatik sei bat edo besterik ez ginen azken alderako. Elosegirekin batera Tolosako beste espeleologo handi bat ere gure artan zen, hots, Felix Ruiz Arkaute.
Hamasei urtetatik hogei eta bi arte espeleologi sailean egon nintzen. Gipuzkoako 250 haizulo eta leize, gutienez, bisitatu nituen. Zergatik Gipuzkoan bakarrik? Zeren hemen lan asko, areago, gehiegi genuen Euskal Herriko beste lekuetara abiatzeko. 150 insekto jaso nituen; hauetarik bi ezin klasifikatu genituen. Bi hauk Kataluniako Francisco Espanol Col naturalista jakintsuari bidali genizkion. Honek zionez espazio berri bat bilatu nuen eta izen hau jarri zion: Aranzadiella Leizaolai. Elosegik berak ere insekto espezi berri bat baino gehiago bilatu du eta beraren izena daramate insekto hoiek. Azkenik, beste lan garrantzitsu bat egin nuen espeleologi sailean: artxibua nahasturik zegoen eta behar bezala klasifikatu genuen. Lan guzti honi eta nire beste lagun gaztienei esker, Bordeleko Congres Internationnal d'Espeologie-ra bidali nuen Gipuzkoako espeleologi azterketen dokumentazio bat.
Hemen amaitu zen nire espeleologi saileko lana. Hurrengo pausua, etnografia sailean sartzea izan zen.
Espeleologi sailean talde on bat bazela ikusirik, bertatik alde egitea erabaki nuen. Orduan, espeleologi sailean, han ziren Pedro Sitiaga, Joan Cruz Vicuna (Altxerriko marrazkiak aurkitu zituena bera), Joan Manuel Ormazabal, Jaime Villota, eta abar.
Orain, Etnologo
Harritzeko gauza zera da zuk hainhat eta hainbat lan espeleologi sailean egin ondoren beste sail batetara pasatzea Arrazoin bat esan diguzu bainan bat baino gehiago ere izanen da, ez da hala?
Bai! Horietako bat hauxe da: haitzuloetan ibiltzen nintzenean, anitz artzain ezagutu nuen. Hoien bizimodua eta ohiturak, gero eta gehiago, galtzen ari ziren; hori dena galdu baino lehen, jasotzeko gogoa sortu zitzaidan. Hau honela esanda, ez da erraza, egoera hau zein tamalgarria den adieraztea. Egia da, bestalde, gauzak aldatzen ari direla, kanpoan bezala hemen ere. Bainan nongo eta zein aldaketak justifikatu lezake gure eta beste herri batzutako bizimodu eta ohitura zaharrak erabat ahaztea, ezerezko ilunean amildu arte? Nire ustez hau pasatzea, eta dolu zait esatea, baina horrelako zerbait, asko ez bada ere, geure Herrian gertatzen ari zaigu, ezin erremediatu eta harkatu halakoxe gauza bat izanen litzateke. Arrazoin gehiago, oraindik? Zertarako? Arrazoin askoren baitan dagoen gauza balitz! Bai! Arrazainak arrazain direla, eta nork uka lezake hori? Konportamendu arazo bat da neretzat egoera hau. Hortaz, luze eta zabal hitzegingo nizuke. Denborarik ez eta beste batean mintzatzeko prest nengoke, baldin eta nire hitzek delako konportamendu horri ziria moduan ikutu ahal baliezaio.
Berriki egun batzuk besterik ez, jaso duzun Lehen Joxe Miel Barandiaran Sari horretarako prestatu duzun liburuaz, esan iezaguzu puntu nagusienak zein diren?
Lehen Joxe Miel Barandiaran Sariarako prestatu dudan liburu hori baino lehen etnografiko beste lan batzuk aipatu nahi nituzke.
Soldaduskan nengoela, Hondarribian hain zuzen, nire adiskide Luis Pedro Peña Santiago eta Joan San Martinekin lan bat egitekotan nintzen. Horretarako, I5 bat egun eskatu nituen soldaduskan. Ez alferrik, ordea! Horrela, delako lan hori Peña Santiagok eta San Martinek egin zuten bakarrik. Zein lan zen hori? 1966an Muniben (1-4) "Estudio etnografico del Valle de Urraul Alto (Navarra)" izenaz argitaratutakoa. Beste bi lanetan ere hirurok parte hartu genuen. Nik gure Gipuzkoako herrietan agertzen diren atetako gurutze eta horrelako beste elementu protektzaileaz lan bat prestatu nuen. Horretarako, Gipuzkoako herritxo guzti guztiak bisitatu nituen bizikletaz. Garai hartan, 81 bat herri zituen Gipuzkoak; eta 200en bat hauzo. Denera, ia 300 bat bizi talde hauk; ikusi eta aztertu nituen. Lan hori argitara gabe dago, nire beste adiskideek heurena gertatzeko erarik izan ez zutelako. Baina, laster argitara emanen dut, bakarrik. Beste bat ere hiruron artean egin genuen. Horrek Urraul Alto lanaren antzekoa izan behar zuen, hots, Romanzado haranekoa. Hori ere ez da argitara. Nik, ordea, nire lana orain argitara eman nahi nuke.
Azkenik, hamar edo hamabi urtetan Euskal Herriko artzantzaz jardun dut. Fitxa asko ditut, benetan dizut, asko ditudala fitxak! Argazkiak ere bai! Beraz, dokumentu handi bat bildu ahal izan dat hainbeste urtetan. Nola? Pazientzia handi batez eta metodo zorrotz baten bitartez. Metodoari dagokiola esango dizut, Joxe Miel Barandiaran izan dela nire metodo zorrotzaren euskarririk hoberena.
Eta Joxe Miel Barandiaran Sariarako prestatutako lana edo liburua urte pilo hoietan bildutakoaren parte tipi bat besterik ez da. Piskanaka piskanaka, datu gehiago bilduaz eta gauza gehiago ere han-hemen ikasiaz, lan galanta hori sitematizatzen eta argitara emanaz joango naiz. Hau dena, ordea, urtetako lana izanen da. Ez da esan baharrik ere!
Bai! Bainan esanen ahal diguzu zein den zure liburu irabazlearen izenburua?
Bai! Liburuaren izenburua honelaxe da: "Artzaingoa Euskal Herrian Gaur Egun" (Laburpena).
Nor izan dituzu bereziki gogoan, liburu hau egiterakoan?
Gure Herriko artzain guztiak. Batipat urte guzti hauetan zehar nik hainbat eta hainbat galdera, egin dizkiedan artzain harrigarri hoik. Hauk baitira gure Herriaren lehen ohitura eta pentsamendu aberats eta berezi oro gordetzen dituztenetako batzuk, zenbait baserritar aldamenean jartzen ditugularik.
Eta, nola ez nituen bada gogoan izanen, Aranzadi Taldeko jende guztiak? Banan bana denen izena esatea oso luze izanen litzateke, bainan niregan eta nire liburu horretan denak, banan bana, hor dira eta iraungo dute beti-betirako.
Izan ere lan handi guztiak, zurea bezalakoak, nahiz batek zuzendu, lagun askoren zerbitzuari esker moldatu edo egin ohi dira
Orain esanen ahal diguzu, zein egitarau edo estruktura duen zure liburuak?
Atal batzuek osatzen dute, hots hamar atalek. Hauk honelaxe dira sarrera bat aurretik dutelarik:
1.-LURRALDE ETA GEOGRAFIKO ZEAZTASUNAK.
2.-ARTZAINGOAREN ANTOLAKETA.
3.-TXABOLAK ETA BERE INGURUAK.
4.-ARTZAIA ETA BERE BIZIMODUA.
5.-ARTALDEAK ETA BESTE ABERE TALDEAK.
6.-BASA ABERE ETA PIZTIAK.
7.-ARTZAINGOAREN EMAITZAK.
8.-ESKU LANGINTZAK.
9.-SINISTE ETA OITURA ZAARRAK.
I0.-MERKATU ETA AZOKAK.
URZOLA
Rezola Margolariak Fermin Leizaolari egindako erretratua
7

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazLEIZAOLA2

Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude