Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

  • Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025eko ekainaren 27an - 14:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Gure etxearen ardatz nagusietako bat da feminismoa, eta horren oinarria ezagutu nahi genuen”, Amets Ladislao EHNE Bizkaiako zuzendaritza taldeko kidearen berbak izan dira prentsaurrekoan. Esan eta egin, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizitzak kontatzeko enkargua eman zioten Maribi Ugartebururi, eta hark gustu handiz hartu. Horren fruitua izan da Erein, Borrokatu, Bizi. Hamar emakumeren arrastoak baserritarren mugimenduan liburua. Arteako Herriko Bentan batu dira liburuko protagonista ia denak, baita sindikatuko beste zenbait kide eta lagun ere, eta mezu argia bidali dute protagonistek: liburuak transmisio helburua du, eta euren biziak kontatu dituzte; baina ez protagonista moduan, izandako eta datozen emakume baserritar guztien “ordezkari” moduan.

“Nekazal sindikalismoaren iruditeriaz hausnartuta, gizon bizardun eta politikoki jantzia datorkigu”, jarraitu du Ladislaok. “Baina guri emakume asko etortzen zitzaizkigun burura, hain ikusgai ez daudenak. Nahi genuen beraien bizitza berreskuratu, beraien bizitzetatik egin kontakizuna”. Eta horrela kontatu ditu hamar bizi horiek Ugarteburuk. Liburuaren mamia laburtu du. Esan du bi ardatz nagusi dituela: bata lurrarekiko maitasuna, eta bestea konpromiso kolektiboa. “Lurrarekiko maitasuna, baina ez maitasun naive bat”, zehaztu du idazleak: “Lurra, denon lurra, elikagaiak egiteko lurra, osasuna zaintzeko lurra, elkar zaintzeko lurra… horrela ulertutako lurra”.

Idazketa eta geroko irakurketa prozesua polita eta hunkigarria izan direla adierazi dute Ladislaok eta Ugarteburuk. “Oso hunkigarria izan da, elkarrizketa guztietan negarrez amaitu dugu”, esan du Ladislaok, eta horixe bera nabaritu da aurkezpenean ere, entzuleen artean entzun ahal izan denez. Izan ere, gai arantzatsuak ere kontatu behar izan dituzte, eta “erronka handiak” gainditu behar izan dituzte emakumeok. “Generoaren pisua” duen liburua dela esan du Ugarteburuk, betaurreko feministekin egindako liburua, “baina, batez ere, gorpuzetik egindakoa”.

Belaunaldi eta jatorri ugaritakoak, liburuak gai eta oztopo ugari jorratzen ditu: baserriak eta kontu korronteak gizonen izenean baino egon ezin zirenekoak, gizarte segurantzan izena emateko egin zuten borroka, eta beste asko.

Feminismoak ardaztu du liburua zein aurkezpena, eta behin baino gehiagotan aipatu dute elkarrizketatutako emakumeak feministak direla, horrelakorik jakin barik. “Euren jarduna feminismotik egin dute, baina askotan berba bera ere ez dute ezagutu. Euren ekintzen bidez izan dira nekazari-abeltzain feminista, gorputzetik, bizitzetatik”, azaldu du Ugarteburuk. Horixe bera errepikatu dute zenbait elkarrizketatuk ere.

Eta ez daudenek, zer?

Liburuan dagoen guztia emakume horiek kontatutakoa dela azaldu du Ugarteburuk, baina kontatutako dena ez dagoela liburuan, generoak oraindik ere pisua baitu. Hain zuzen ere, elkarrizketatuei berba ematerakoan, lehen galdera luzatu du Libe Plaza baserritar lekeitiarrak: “Gizonek zer esango dute? Eurak ere horrenbeste lan eginda, beraiei horrelakorik ez diete egin”. Eta publikotik erantzuna, Paul Nicholson EHNEko kidearen ahotik: “Neure ikuspuntua da emakumea izan dela ardatz nagusi bat baserrian eta EHNEko prozesuan, eta segurutik atzerantz begiratuta, ez dugu hartu emakumeen espazioa eta boterea behar den moduan”. Eskertuta, beraz, bertaratu diren gizonak ere.

Liburuan agertzen ez den jende gehiago ere izan dute gogoan aurkezpenean, eta aipatu dute landa eremuan bizi diren emakumeek “karga” handia daramatela soinean, eta zahartzaroan baino ez direla hasten horri buruz berba egiten. Guztiak oso eskertuta agertu dira liburuarengatik, eta argi dute beraiek esandakoa ulertzeko liburua irakurri behar dela. “Datorren astean 89 urte beteko ditut, eta zahartzaroan horrelako opari bat jasotzea ederra da. Denoi eskertzen dizuet”, biribildu du Plazak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea (herria)
2022-05-04 | ARGIA
Emakume bat eta bere seme-alabak kaleratu dituzte Artean

Arteako emakume baten eta bere seme-alaben etxe kaleratzea zegoen aurreikusita gaurko. Igorreko Kiñu Gaztetxeak kaleratzea gelditzeko erresistentzia deialdia egin du, eta hainbat pertsona hurbildu diren arren kaleratzea gelditzera, gauzatu egin da etxe kaleratzea.


2021-07-23 | ARGIA
Iraultza Txikien Akanpadak egitarau oparoa argitaratu du

Askotariko jarduerez lepo dago egitaraua. Abuztuaren 25 eta 29 bitarterako 30 mahai inguru, hamar kultur emankizun, azoka eta manifestazioa antolatu dituzte, besteak beste. Aurrez izena emateko webgunea ere martxan da.


2021-02-16 | dantzan.eus
COVID-19 erre dute Kokomarroek Arteako aratusteetan

Bariku honetan berriro ikusi ahal izan dira Kokomarroak Arratia bailarako Artea herrian. Hainbat urtez lozorroan egon ostean, herritar taldetxo batek herriko zaharrenek akorduan dituzten Kokomarroak “berpiztu” ditu.

"Arteako Kokomarroak" taldeak eman du... [+]


2020-03-22
Artea: saiakuntza soziala
Utopikoak baina inperfektuak

Artea Sarea harrera-etxeen eta enpresa sozialen sare solidarioa da, bizitzeko modu berriak entseatzen dituena desobedientzia zibilaren filosofian oinarrituta. Desobedientzia zibila, ez bakarrik ukapen gisa –lege bat desobeditzea–, baizik eta proposamen moduan:... [+]


2019-01-09 | Axier Lopez
Artea Herriko Benta
Mugalarien Artea

Erroldak dio 750 lagun bizi direla Bizkaiko Artean, Arratiako paisaia berdez eta erro zaharreko baserri eta dorretxez inguratua. Plaza txikia bezain bizia du. Txoko batean, Mauriziaren irudiaren aurrean, kontu kontari ari dira herriko zaharrenak. Alboko dendan, Xsaqarik diotso... [+]


2018-11-16 | Ainhoa Bretos
European migration policy has been criticised by a “People's Embrace”

The event will take place on May 5th, and the intention is to show solidarity which is often hidden from view. A symbolic gesture will be used to that end: the embrace.


2018-11-12 | Ainhoa Bretos
Europako migrazio politikak salatzeko “Herrien besarkada” ekimena aurkeztu dute Artean

Maiatzaren 5ean egingo dute ekimena, sarri “ezkutuan” geratzen den elkartasuna ikusarazteko asmoz. Horretarako elementu sinboliko bat erabiliko dute: besarkada


Eguneraketa berriak daude