EHEk martxoaren 17an Euskaraz Bizi Eguna egingo du Donostian. Herri mugimendua bide berriak urratzen hasia da, salatzeari eta aldarrikatzeari uko egin gabe, norberak egunerokoan euskaraz bizitzeko egin dezakeenaz hausnartzen ari dira.
Zer esan nahi du EHEk Euskaraz Bizi leloa aireratzen duenean?
Orain dela bizpahiru urtetik dator hau dena, gure diskurtsoa analizatzen hasi ginenetik. Garai batean, hizkuntza eskubideak aldarrikatzea, defendatzea, zen kontua. Ordea, konturatzen hasi ginen defentsarako, salaketarako, borrokarako diskurtsoa, edukiak eta tresnak genituen bezala, jendearen hizkuntza ohituretan eragiteko garaian hutsuneak zeudela. Zer transmititzen genion guregandik gertu zebilen euskaldunari, euskaraz bizitzeko izugarrizko grina zuenari, eguneroko bizitzarako? Aktibo egon behar ginela bai, baina aktibo besteekiko, eskatzeko, aldarrikatzeko… Konturatu ginen defentsa mekanismoak kendu gabe, eraikuntza mekanismoak martxan jartzeko garaian geundela. Hizkuntza Eskubideen Eguna egitetik Euskaraz Bizi Egunera pasa gara.
Nola hartu du aldaketa EHEren inguruko jendeak?
Batzarretan-eta, jendeak oso ondo hartu du. Dena dela, beste kontu bat aipatu nahi nuke: asimilazio kulturala, hizkuntzari lotutakoa. Asimilazio politikoa baino lehenagokoa da kulturala. Adibidez, iazko leloan Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe, irakurketa hortik hasten da. Gu zerk egiten gaitu herri? Gure hizkuntzak. Horri begira, zer dator Frantziatik eta Espainiatik eta guk nola ematen diogu buelta asimilazio prozesu horri? Beraz, ondo dago besteei eskatzea, baina lehenengo eta behin kontziente izan behar dugu zein egoeratan gauden eta asimilazio kulturalaren aurrean beste era batera jokatzen, aldatzen, berrasmatzen ikasi behar dugu.
“Euskalduna naiz eta harro nago”, “%100 euskaldun”... tankera horretako esaldiak darabiltzazue.
Eguneroko bizitzan menpekotasunak sortzen dizkigu asimilazioak eta horiei aurre egiteko aldaketak egin behar ditugu, eta aldaketok ez dira horrelako hausnarketak: “Ni oso euskalduna naiz, oso kontziente naiz…”, trankil, Odriozolak esaten duen bezala, gure frantsesito edo espaiñolitoa denok daukagu barruan. Jakin egin behar dugu frantsesitoa/espaiñolitoa dagoela barruan eta gero euskalduntasuna lehentasun izan dadin asmatu behar dugu. Konturatu behar dugu gure buruarekiko errespetuz egiten dugula ariketa hori, harrotasunez, eta beraz ona dela denentzat, guretzat, gure ingurukoentzat, erdaraz bizi nahi duenarentzat. Horrela, asimilazio prozesua eteten dugu, hortik irteten ari gara. Baina irteteak ez du esan nahi konfliktoa bilatzea edo besteari eskatzea ez dakit zer, baizik eta gugan dagoen horretatik zerbait berria eraikitzea.
Euskaldunak kikilduta bizi izan garela eta garela esan ohi da.
Eta erdaldunekiko errespetuz gure buruari kristoren egurra eman izan diogu eta ematen diogu. Zazpi euskaldun gehi erdaldun bat, zortzi euskaldun izan beharko luke ekuazioak, eta ez zortzi erdaldun. Ez dugu gatazkarik sortu nahi inorekin, beraz amore ematen dugu segituan eta asimilazio prozesua ari gara elikatzen horrelako jokabideak ditugun bakoitzean. Beharbada super-euskaldunak sentitzen gara, oso ondo ari garela uste dugu, Euskal Herri euskalduna nahi dugu… baina horrelako egoeren aurrean ez gaude armatuta, ez daukagu mekanismorik egoerari buelta emateko.
Jokaerak aldatzea gure esku dago, ez dago inongo konstituziotan idatzita, kalekoa da eta kalekoa askotan gogorragoa izaten da.
Horrek guztiak ariketa pertsonala, eta era berean, kolektiboa eskatzen du. Gu horretan gabiltza eta beste eragile batzuk ere bai; denak elkartzen ari gara.
Esan duzu asimilazioari aurre egiteko bidea probatzeak ez daukala zertan gatazka eragin.
Interesgarria da besteek ere ulertzea zergatik egiten dugun planteamendu hori, askok ez du imajinatzen menpeko egoeran gaudela, egunerokoan zein ezinegon sortzen zaizkigun. Euskaldun euskaltzalea ez bada jabetzen nola asimilatzen gaituzten, jende hori [erdaldunak] are gutxiago. Beharbada ez dugu lortuko haiek euskaraz bizitzea, baina txip aldaketa eragin diezaiekegu. Ez goaz inoren aurka, gurearen alde egingo dugu, harrotasunez, autodeterminazioz, burujabetzaz, jokabide sumisoak gaindituz... hitz egokia zehazten ere joan beharko dugu.
Burujabetza, asimilazioa... erabakiak hartzeko eskubideaz hitz egin nahiko nuke...
Aurrera.
Jendeak etengabe galdetzen digu, “independentzia aldarrikatzen ari zarete?” Ez, ez dugu independentzia aipatzen, guk dioguna da euskal komunitateak bere lurrean bere politikak, bere legeak, mahai gainean ipintzeko eskubidea beharko lukeela izan. Gaur egun, politika batzuk aplikatuz gu menpeko bihurtzen ari dira eta horrekin apurtzeko diogu gurea egin nahi dugula. Baina herri mugimendu bezala estatua aldarrikatu behar al dugu euskararen alorretik? Gure lana da ala politikariena?
Horrekin lotuta dago orain esango dudana. Abertzale munduari orain arte ez diogu ezer esan. Euskal Herria askatzeko lanean dabilen jende guztia zer askatu nahian dabil? Herria? Lur eremua? Abertzaleak zer defendatzen du gaur egun? Eztabaida zabaldu beharra dago eta hor eragin. Parametroak aldatu behar ditugu. Guk diogu herria askatu behar dela eta hau zerbait baldin bada euskararen herria da, euskaraz bizi zen herria, orain asimilatua, gutxiagotua.
Beraz, jar dezagun herri euskalduna erdigunean, eta era berean, jar dezagun norbanakoaren euskalduntasuna gutxienez abertzaletasunaren parean. Eta euskalduntasuna abertzaletasuna baino lehenago jartzen baldin badugu, hobeto. Aldaketa hori ematen dugunean asko irabaziko dugu. Konkista politikoaren aurretik konkista kulturala dago. Hori ulertzen hasi behar dugu.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]