Duela aste batzuk, Ipar Euskal Herriko euskalgintzako herri mugimenduak biltzen dituen Euskal Konfederazioak agerraldia egin zuen. Euskararen Erakunde Publikoak abiatutako hizkuntza politikak goia jo duela azaldu zuen.
Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) egiten ari den hizkuntza politikak bereak eman dituela esan duzue.
Lehenik oroitarazi behar da zer den EEP. Botere publikoek 2005ean erabaki zuten EEP sortzea, hizkuntza politika publikoa eramateko Iparraldean; egitura publikoa da, ez da ez instituzioa ezta administrazioa ere. Hamarkada luzeetan aldarrikatu zuen euskalgintzak egitura publikoa. Ordura arte egin zen abantzu guztia euskalgintzak eraman zuen.
Sortu eta urtebetera, 2006an, hizkuntza politika proiektua eratu zuen EEPk eta euskalgintzako sektoreek esan zioten EEPri haien ustez kontuan hartu beharreko asmoak zein ziren. Guk hastapenetik ikusi ditugu gabeziak.
Zein dira gabezia horiek?
Aurrekontua lehena. 2006ko hizkuntza politika proiektua ikusten badugu biziki ausarta da, baina hastapenetik genekien aurrekontu harekin egitasmo guztiak garatzea ezinezkoa izango zela. Proiektua eta aurrekontua ez datoz bat.
Aurtengorako zein aurrekontu dauka EEPk?
Oraindik ez dakigu. Dena dela, EEPk ez du erabakitzen zenbat diru esleitu; botere publikoen esku dago hori.
Bestelako gabeziak?
Frantses Estatuan lurralde hizkuntzek ez dute existentziarik. Beraz, hizkuntza politika ez da bakarrik eramaten diru-laguntza batzuk ematen eskuin eta ezker euskalgintzako eragileei. Zergatik erraten dugu borondate onean oinarritutako hizkuntza politikak muga jo duela? 2005ean ez ginen zerotik abiatu, baina ez ginen biziki gora. Beraz, behetik abiatzen zarelarik erraza da euskararen aldeko urratsak ematea, baina momentu batetik goiti ez bazaitu legeak behartzen zaila da aitzinatzea. Hori da bigarren gabezia, lege babesik ez izatea. Adibidez, administrazioek ez dute inolako betebeharrik euskara garatzeko. Guk Iparraldean euskara ofiziala izatea aldarrikatzen dugu.
EEP mugatuta dago beraz...
Pariseko Legebiltzarrean finkatzen dituzte legeak eta EEPk eraman behar du bere hizkuntza politika Frantzian indarrean dagoen legediaren arabera, eta badakigu ez dela abantzu fitsik lurralde hizkuntzen alde frantses legedian. Lurralde hizkuntzak ez dira ofizialak.
EEPko langile kopuruak ere kezkatzen zaituzte.
2010ean 8,5 lanpostu ziren. Kontuan hartu gabe zenbait herriko etxe eta herri elkargotan dituen euskara teknikariak. Erran zuten 2011-2014ko hipotesia zela hamabi lanpostu finkoko lantaldea izatea. 2010eko urritik [Jokabide esparrua txostena onartu zenetik] lanpostu kopurua ez da emendatu.
EEPren eta euskalgintzaren arteko harreman ahulaz kexu zarete.
EEPk Aholku Batzordea sortu zuen euskalgintzako eragileekin. Ibilmoldea kritikatzen genuen, urtean bi aldiz baino ez ginen biltzen eta anitzetan ez genuen ekarpenik egiteko paradarik. 2010ean onartutako Jokabide esparrua txostenean EEPk euskalgintzaren eta EEPren arteko etengabeko kontzertazioa aipatzen zuen; Aholku Batzordea bederen urtean bi aldiz biltzea eta lantalde tematikoak sortzea. 2011n 2006tik lehen aldiz Aholku Batzordea ez zen batere bildu. Bi lantalde tematiko sortu dira, motibazio eta sentsibilizazioarena, eta euskararen presentzia bizi sozialean, administrazioan. Lehen lantaldea bi aldiz bildu zen iaz eta bigarrena behin. Beraz, hitz emandako kontzertazioa ez da bete.
Galdetu duzue zergatik?
Ez dugu informaziorik. Edozein egituratan gertatzen da arazoak izatea, lan batzuk gibelatu behar izatea, baina bederen ukan dezagun informazioa. Ez dugu baitezpada beti azalpenik.
Euskararen erabilera emendatzeko lanean, EEPren esku-hartzea ez dela nabaritu diozue.
Erabileran ez da batere sentitu EEPren lana.
Inkoherentziak ere salatu dituzue.
EEPko administrazio kontseiluan badira hainbat partaide eta horiek denek ontzat eman zuten 2006an EEPko hizkuntza politika proiektua, irakaskuntza atala barne. Alabaina, gero ez dituzte medioak ematen. Adibidez, Estatuak ontzat ematen du EEPk irakaskuntzarako definitutako egitasmoa, baina gero irakasle postuak nork ematen ditu? Ez EEPk, Estatuak. Estatuak eman beharko lituzke postuak, gero ez ditu ematen. Urtero, eskola publiko eta pribatuetan ez da aski irakasle euskara irakasteko. EEPren politika ontzat ematen du Estatuak, baina medioak eman behar direlarik Estatuak ez du hala egiten. Hizkuntza lege batek hori finkatzen ahalko luke irakaskuntzan.
Nola?
Gaur egun Frantses Estatuan Hezkunde Ministerioak gurasoen eskaerari erantzuten dio eta guk lortu nahi duguna da eskaeratik eskaintzara pasatzea. Adibidez, duela zenbait urte Korsikako lurralde elkargoak erabaki bat hartu zuen. Ordura arte, zure haurrak eskolan korsikeraz ikastea nahi bazenuen zuk egin behar zenuen desmartxa, hau da, joan eta erran haurrak korsikera ikastea nahi zenuela. Elkargoan bozkatutako lege bati esker orain alderantziz da, zure haurrak korsikeraz ikasterik ez baduzu nahi orduan egin behar duzu desmartxa. Badira orain ikasle gehiago korsikera ikasten. Guk nahiko genuke Frantses Estatu osoan lurralde hizkuntzekin halako lege bat izatea.
Hasierara itzuliz eta kontuan hartuz aldarrikatutakoa, alegia, lege babesik ez duela euskarak, bitartean zer egin dezake EEPk?
EEP iritsi da bere mugetara.
Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak Deiadar kanpaina antolatu dute. Hainbat ekimen izango dira otsailean eta martxoan. Ekitaldi nagusia martxoaren 31n Baionan egingo den manifestaldia izango da. Egun berean, besteak beste, Okzitanian, Ipar Katalunian, Alsazian eta Korsikan manifestaldiak edo agerraldiak egingo dituzte lurralde hizkuntzen aldarria egiteko.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]