HIZKUNTZA OSATZEKO BE(L)HARRA

  • Euskarari orain 30-45 urte eman zitzaion norabidea zuzentzen hasteko garaia heldu delakoan dago Koldo Zuazo euskaltzaina. Kezka horrekin idatzi du "Euskararen sendabelarrak", euskararen baitan euskalkiei dagokien protagonismoa eman nahi dien liburua.

2001eko urtarrilaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskararen aro bat bukatutzat ematen du Zuazok, 1960 inguruan hasi zen aro hura. Ikastola, gau eskolak, euskara batua, euskaldun berriak... eman ditu 60ko iraultza horrek. "Argi dago sekulakoa izan dela -dio Zuazok-. Baina orain dela hiru urte Ibon Sarasolaren liburu bat atera zen esanez euskara batuak ajeak zituela, eta harrezkero beste batzuek esan dute euskararen kalitatea ez dela nahi bezain ona. Eta 'Euskararen sendabelarrak' egiterakoan ni neu ere hortik abiatu naiz".
Zuazok onartzen du, gaur egun, euskara erabiltzeko sekula izan ez ditugun bitartekorik hoberenak ditugula: irakaskuntza, hedabideak (irratia, telebista, aldizkariak, egunkaria...), metodoak (gramatika, hiztegiak, entziklopediak...). Zergatik, galdetzen du, ordea, ez dauka euskarak, hala eta guztiz ere, espero genuen kalitatea? Eta zergatik dauzkagu eskolako lanak-eta euskara zuzenean egiten dituzten gazteak, eta gero kalera atera eta euren arteko jarduna erdaraz egiten dutenak? Horiexek izan dira liburu hau idaztera bultzatu duten galdera nagusiak.
Zuazoren iritziz, horren guztiaren sakonean sena kontua dago. Sena, gogoratzen digu, hizkuntza sortzeko gaitasuna da; hizkuntza bat biziko baldin bada, hiztunok etengabe sortzen egon behar dugu. Baina Zuazok libururako egin dituen test moduko batzuk erakusten omen dute, gaur egun, euskal hiztunak sena ez daukala, sena telebistak daukala baizik. Sena, hau polita da, hau ez da polita, hau egokia da, ez da egokia... esateko, hiztunok daukagun irizpidea da. Eta bere ustetan, gaur egungo euskaldunok sena hori galdu egin dugu. "Beti gaude zain Euskaltzaindiak arauak noiz aterako; ez dakigu 'betirako' ala 'betiko', nola esan behar den... Loro batzuk gara: ikasten ditugu hitzak eta gero errepikatzeko gauza besterik ez gara. Ez daukagu senarik esateko ikasi dugun hori zuzena den edo ez den", esan digu hizkuntzalariak.


SEME-ALABAK GURASOEI ZUZENTZEN.

Halere, gaur egungo egoera kontuan izanda, Zuazorentzat normala da gure sena gaizki ibiltzea. Berak dioenez, haurrak eskolatik etxera etortzen dira eta gurasoek egiten duten euskara zuzendu egiten dute: "ez da esan behar amama, esan behar da amona" eta horrelako asko. Eta guraso horiek, askotan, pentsatzen dute euren euskara ez dela ona. Lotsatu egiten dira, akonplejatu. Seme-alabek edozein trakeskeria esan dezakete euskaraz, eta gurasoak ez dira hura zuzentzera ausartuko. Zuazoren hitzetan: "Beraz, 60ko iraultzaren mito bat desegin egin zaigu. Orduan esaten zen euskara eskoletan eta telebistan sartuz gero, salbatuta egongo zela. Baina hizkuntza batentzat transmisioa oinarrizko osagarri bat da. Hizkuntzak, lehenengo eta behin, etxean ikasten dira, eta lagun artean, jolasean. Eta zelan transmitituko dute gurasoek hizkuntza bat, euren euskara ona ez dela pentsatzen badute?".
Hau guztia aldatzearren, benetako iraultza bat egin behar dela dio Zuazok. Eskoletan euskara batua irakatsi behar da. Baina haurrak hiru urtetik hemezortzira bitartean daude han, eta tarte luze horretan euskara estandarra eta euskalkia lantzeko aukera dago. Haurrak eskolara doazenean ezin da euskara batutik abiatu, haurrak bizi duen giroan hitz egiten den hizkuntzatik baizik; gero, pixkanaka, izango da euskara estandarra lantzeko aukera.
Hedabideetan, beste hainbeste egitea proposatzen du. "Garbi dago ETBn, 'Gara'n, 'Euskaldunon Egunkaria'n... euskara estandarra erabili behar dela, baina beharbada Bizkaiko herri irrati batean edo Nafarroako eskualdeko aldizkari batean, neurri batean behintzat, bertako euskara erabili behar da".


"MARTEKO EUSKARA".

Zuazok "Euskararen sendabelarrak" izenburua ipini badio bere liburuari, gaur egungo euskarari nolabaiteko gaixotasunak ikusi dizkiolako izan da.
Gaitzetako bat, "Marteko euskara" da. "Ibon Sarasolari entzun nion definizio hori. Berak esan zuen, badirela pertsona batzuek euskaraz jarduten dutenean ez dutela egiten ez Bizkaiko euskara, ez Zuberoakoa, ez inongoa".
"Marteko euskara" horri aurka egiteko, "Euskara lurtarrari", hau da, bakoitzaren lurreko euskarari jaramon handiagoa egitea proposatzen du. Ez dira hor bukatzen sendabelarren beharra duten hizkera motak, ordea. Hor daude "Euskara sasiletratua" -erregistro jantziak beharrezko ez diren lekuetan jartzen dituztenen hizkera-, eta "Orotariko euskara" -hango eta hemengo hitzak eta hango eta hemengo esapideak erabiltzen ahalegintzen direnena-. "Berdin dio Zuberoakoak edo Bizkaikoak izan, XVI. mendekoak edo XX. mendekoak. Eta horrekin ez goaz inora. Naturaltasun handiagoarekin hitz egin beharko genuke" .


Azkenak
2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Netanyahuk Gaza osoa okupatzea erabaki du, armada aurka agertu arren

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin bilduko da asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei "atseden hartzeko tartea" ematea... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude