Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa "modu arruntean" sartzea ahalbidetzen badu. Israelgo Defentsa ministro Itamar Ben Gvir Jerusalemgo Meskiten Zelaigunean izan da, eta Gaza "guztiz okupatzea" eskatu du.
"NBEren Segurtasun Kontseiluko presidenteari hala eskatu ostean, biltzarra asteartean bilduko da Gazan bahituta jarraitzen duten israeldarren egoeraz mintzatzeko", iragarri du igandean Danny Danon Israelek NBEn duen enbaxadoreak sare sozialetan. Danonek salatu du gatibuak "gosez hiltzen" ari direla, eta azken egunetan Hamasek argitaratutako bideoek hala berresten dutela: izan ere, Hamas eta Jihad Islamikoa erakunde palestinarrek hainbat bideo kaleratu zituzten larunbatean, zeinetan Evyatar David y Rom Braslavski bahitu israeldarrak "egoera larrian" agertzen diren, Danonen arabera.
"Helburu propagandistikoekin argitaratutako gatibuen bideoak lotsagarriak dira, eta berehala aske utzi behar dituzte", exijitu zien David Lammy Erresuma Batuko Atzerri ministroak erakunde armatu palestinarrei larunbatean. Hamasen Al-Qassam Brigadetako bozeramaile Abu Obeidak adierazi du, ordea, bahituen egoera larria Israelek Gazara bidalitako laguntza humanitarioari ezarritako blokeoaren ondorio dela: "Gure borrokalariak eta gure herria jasotzen ari diren elikagai berak jasotzen ari dira [bahituak]. Gainera, Obeidak iragarri du Israelek Gazara laguntza humanitarioa "modu arruntean" sartzea ahalbidetu ezean, gatibuak ez dituztelako aske utziko.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak baztertu egin ditu Al-Qassam Brigadetako bozeramaileak egindako akusazioak, eta azaldu du Hamas dela Gazako palestinarrei eta bahituei laguntza humanitarioa jasotzea oztopatzen duena. New York Times egunkariak, Israelgo armadako hainbat jeneral iturri gisa edukita, joan den astean baieztatu zuen ez zegoela hori berresteko frogarik. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik Israelek Gazako gutxienez 60.800 palestinar hil ditu, horietatik 170 inguru gosez.
Ben Gvirrek Gaza "guztiz okupatzea" eskatu dio armadari
Jerusalemgo Hiri Zaharreko Meskiten Zelaigunera –musulmanen leku sakratuetan hirugarrena da– eginiko bisita batean, Itamar Ben Gvir Israelgo Defentsa ministroak armadari eskatu dio Gaza osoa okupatzea eta Hamaseko kide guztiak handik kanporatzea: "Soilik horrela lortu daiteke zerrendaren gaineko kontrola eta bahituak askatzea". Gainera, Ben Gvirrek adierazi du israeldarrek hara migratzea sustatu behar dutela.
PAN Palestinako Autoritate Nazionalak salatu du Israelgo Defentsa ministroak Meskiten Zelaiguneari eginiko bisita "probokatzailea" dela: "Honek berresten du palestinarrek euren eskubideak suntsitzeko estrategia kolonial arrazista bat pairatzen dutela". Horrez gain, Hamasek azaldu du bisita mundu osoko musulmanen aurkako erasoa dela: "Israelgo kolonoek behin eta berriz eginiko erasoek ez dute lortuko Meskiten Zelaigunea judutarren leku sakratu bihurtzea".
Palestinarekin Elkartasuna manifestazioak deitu ditu Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusietarako
Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Aste Nagusiak abiatzeko egun gutxi falta direla, Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestazioak deitu ditu hiru hirietan, "palestinar erresistentziari" baldintzarik gabeko babesa ematen jarraitzeko: Gasteizen egingo dute lehen mobilizazioa, abuztuaren 6an 19:30ean Aldabetik hasita; Donostian abuztuaren 10erako deitu dute, 19:00etan Bulebarretik; Bilbokoa abuztuaren 15ean izango da, 19:00etan Eliptika plazatik.
Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]
"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]
Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]
Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]
Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]
EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]