Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei "atseden hartzeko tartea" ematea erabaki du eta soldadu horien zerbitzuak lau hilabetez gehiagoz luzatzea baztertu.
Asteartean zen biltzekoa Israelgo Segurtasun Kontseilua, "Gaza osorik okupatzeko" planaz eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko. Benjamin Netanyahu lehen ministroak eman zuen bileraren berri; herrialdeko ministerio nagusietako kargudunekin zen biltzekoa, eta plana martxan jartzeko asmoa zuen. Bilera hori, ordea, atzeratu egin da, Israelgo zenbait hedabidek jakinarazi dutenaren arabera, eta momentuz armadako buruarekin egingo dute kontsulta: Eyal Zamir martxoaren hasieran izendatutako armadako buru berria erabaki horren aurka agertu da.
Igandean Itamar Ben Gvir Israelgo Defentsa ministroak egin zituen adierazpenen ostean, astearte goizaldean Benjamin Netanyahu lehen ministroaren txanda izan zen: Israelgo Gobernuaren iturriek hango zenbait hedabideri jakinarazi zioten Netanyahuk Segurtasun Kabinetea biltzera deitu zuela asteartean –herrialdeko ministerio nagusietako kargudunek osatzen dute–, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko.
Jerusalemgo Hiri Zaharreko Meskiten Zelaigunera igandean eginiko bisita batean, Ben Gvirrek adierazi zuen soilik Gaza osoa okupatzearekin lortu zitekeela bahitu israeldar guztiak askatzea. Bada, badirudi Netanyahu harekin ados agertu dela, Hamas eta Jihad Islamikoa erakunde palestinarrek larunbatean kaleratutako Evyatar David y Rom Braslavski bahitu israeldarren bideoen ondoren. Bideo horien harira, Israelgo lehen ministroak salatu zuen Hamasek Gazako palestinarrei eta bahituei laguntza humanitarioa jasotzea oztopatzen diela.
Israelgo Ynet hedabidearen arabera, AEBetako presidente Donald Trumpek astelehenean oiniritzia eman dio Netanyahuri "Gazaren aurkako oldarraldi gogorrago bati" ekiteko, eta hala egin nahi du lehen ministroak: hedabide berari Israelgo Gobernuko iturri batek adierazi dioenez, armadaren lurreko eta aireko erasoak zerrenda osora hedatzea nahi dituzte, baita bahitu israeldarrak dauden eremuetara ere.
Desadostasunak armadan
Armadaren esku dago, beraz, Netanyahuren plana bideragarri egitea. Dena den, Zamirrek dagoeneko adierazi du plana baztertuko duela. Izan ere, astelehenean argitaratutako ohar batean, armadak jakinarazi du Gazan diharduten lurreko tropen zerbitzua lau hilabete gehiagoz luzatzea baztertu duela, soldaduei "atseden hartzeko tartea" emateko. Oharraren arabera, erabaki hori Zamirrek berak hartu du, "soldaduen zerbitzuatzaren kalitateaz" kezkatuta.
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]
Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]
The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]
Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.
Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]
"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.
"Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan,... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]