Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.
Iazko Bakearen Nobel saria Nihon Hidankyo (A eta H bonbak nozitu zituztenen antolakundeen Japoniako Konfederazioa) erakundeari eman ziotenean, esku-ahurrak elkartzeke geratu zitzaigun txaloa askori. Ez, alajaina, merezia ez zutelako baizik, begien bistakoa zelako besterik ezinean, biktima zuzenak azken-azkenetan zeudenean emandako saria zela. 1956tik zeraman jardunean elkarteak: 68 urte. Eta saria jaso eta gero ere, berean jarraitu du belaunaldi gazteagoen lankidetzarekin. Horrek iraunarazten du bizirik itxaropenaren kriseilua.
Ingurugiroa, ordea, guztiz alderantzizkoa da. Iazko sariaz geroztiko hilabete hauetan, No More Hibakusha! aldarriak elkartzen duen mugimendua hizpide izan zen Donald Trumpek Iranen aurkako bonbardaketak Hiroshima eta Nagasakikoekin konparatu zituenean. Bien ala bien egiletza harro erreklamatuz parekatu ere. Shigeru Ishiba Japoniako lehen ministroak ere bat egin zuen haserrearekin.
Baina inork ez zuen orduko erantzukizunen eta egindako kaltea aintzat hartzearen ur sakonetan murgildu nahi izan. Denborak –eta haren kumea omen den ahanzturak– onbideratuko duela bestela zuzendu ez dena iritzita edo. Agian, antzeko gogoetak eramango zuen Nagasakiko alkatea iaz oroitzapenezko ekitaldietan Israeli ezarri zion betoa aurten ez berrestera. Mendebalde osoak Israelekin bat egiten zuela ikusi zuelako.
Alde bakarreko zerbait da amore ematea gai horretan. Eta denborak, antza, ez du autokritika egiteko grina pizten. Alderantziz.
Historiako bi ekintza terroristarik handienen egiletzaren erantzukizuna aitortzeko jarrera Estatu Batuetako gizartean nahiko errotuta badago ere, haren onespena aginte-eliteetan minimo historikoetan dagoela esan liteke. Aitzitik, historialari serio guztiek ederki ezetsia duten Trumanen erabakia “beharrezkoa”, “zuhurra”, “ausarta” eta abar izan zela deritzoten korifeoak edonon agertzen zaizkizu... Berriro ere, beharrean izanez gero, arma nuklearrak erabili behar liratekeela deritzotenekin kidetuta.
Baina Japonian ere gauzak ez doaz bide onetik. Sanseito alderdi ultraeskuindarraren gorakada ikusgarria izan zen azken hauteskundeen berritasuna. Alderdiak, oraingoz, ez du oldozpen publikorik egin 1945eko abuztuko bonbardaketen inguruan. Baina ez da aztia izan behar, egiten duenean, nondik norakoa izango den asmatzeko: Sanseitorentzat, “Asia Ekialdeko Gerra Handia” da 1937-1945 bitartekoa; eta hura ez omen zen Japoniak probokatua ez sutua izan. Eta gainerako indar eskuindar japoniarrei irizpidea erakusten diela esango nuke.
80 urte geroago, beraz, gero eta urrunago daude autokritikak.
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]
Duela astebete Hagan egindako NATOren goi bilera historia handian gogoratu beharko da –batez ere egitasmoa egikaritzen bada– “BPGaren ehuneko 5aren bilkura” izan delako.
Taiwan eta Japoniaren artean dauden Diaoyu edo Senkaku irlak hizpide izan dira berriro: Txinako kostazaintzako helikopteroek japoniar hegazkin koxkor bat uxatu zuten pasa den larunbatean irlen ingurutik “legez kanpo txinatar aire-espazioan” sartzeagatik. Bost... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Badakigu lerroburuak arreta erakarri egin behar duela; eta esajerazioa dela hartarako baliabide bat. Baina... ez ote da gehiegitxo The New York Times txit ohoragarriak Japoniako hauteskunde parlamentarioen biharamunean dakarrena: “A Seismic Election Sends Asia’s Most... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.
Duela aste batzuk Sony etxeak Rise of the Rōnin bideojokoa kaleratu du, eta adituek jokoaren kokapen historikoa nabarmendu dute orduz geroztik. Jokoa XIX. mende erdialdeko Japonian kokatuta dago, Yokohama, Edo eta Kyoto inguruetan.
Edo aroaren azken urteak izan ziren... [+]
Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]
Astelehenean Japoniako mendebaldeko kosta kolpatu duen lurrikararen ondorioz dozenaka pertsona zaurituta eta etxebizitza ugari suntsituta daude. Gutxienez 48 hildako eragin ditu, baina hondakinen azpian harrapatutakoak “lehenbailehen” erreskatatzeko beharra... [+]
Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]