Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

  • Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


2025eko abuztuaren 05ean - 09:19
Azken eguneraketa: 11:59
Pablo Gonzalez kazetaria. Orain.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pablo Gonzalez 2022ko otsailean atxilotu zuen Poloniako zerbitzu sekretuak, espioitza leporatuta. 2024an aske utzi zuten preso trukaketa batean. Aurtengo udazkenean epaitu asmoa dute, ordea, Varsoviako auzitegiak bere kasua berriz ireki baitu. Bere kasua berriz irekitzeko arrazoia ez dute publikoki azaldu, Anna Ptsazek epaileak adierazi baitu "informazio sailkatua" dela. Askatu zutenetik Errusian bizi da Gonzalez; zitazioa jaso eta agertzen ez bada ere aurrera egin dezake prozesuak, baina nazioarteko atxiloketa agindua egoteko arriskua izan dezake. Ebidentziarik gabe Errusiako inteligentzia militarraren alde jardutea leporatzen diote Gonzalezi NAIZen arabera, horrek hiru eta hamabost urte arteko espetxe zigorra suposatuko luke. 

Espetxeko baldintza txarrak, eta preso trukaketa

Segurtasun handiko Radomgo espetxean egon zen bi urte pasa epaitua izan gabe. Kazetariak berak espetxeko baldintza gogorrak salatu zituen: lehenengo hilabetetan 20 kilo inguru galdu zituen, espetxeko menua ez zen nahikoa bizirauteko eta kanpoko senide edo lagunen laguntza ezinbestekoa zen bestelako elikagaiak erosteko. Arreta psikologikoaren egoera ere salatu zuen Gonzalezek: "Nire buruaz beste egitera animatu ninduen psikologoak, bere hitzetan ez baita dirudien besteko erraza". Horri gehitu behar zaio eskuineko birikaren edukiera %40 murriztu zaiola espetxea dela eta, besteren artean, NAIZi martxoan kontatu zion moduan.

2024ko abuztuan, preso trukaketa batean, aske utzi zuten, baina beste presoen prozesuak itxi zituztela, eta berea irekia geratu zen bakarra dela salatu zuen. AEBetako presidente ohiak, Joe Bidenek amnistiak sinatu zituen, eta Europako hainbat herrialdek antzeko mekanismoak erabili zituzten, Gonzalezekin izan ezik. Ptaszek adierazi du uztailaren 11an auzitegiak prozesua berrabiarazteko erabakia igorri zuela, Rzeczpospolita egunkari poloniarrak kontatu duen moduan. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-01-23 | Julene Flamarique
2024an 361 kazetari atxilotu zituzten munduan

Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


2024-12-04 | Leire Artola Arin
Kapitalismo berdearen izenean, lurraren defendatzaileak kriminalizatuta

2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Pablo Gonzalezek salatu du torturatua, mehatxatua eta presionatua izan dela Poloniako espetxean

Kazetariak adierazi du ez diotela argi azaldu zergatik espetxeratu zuten, eta espetxean zegoela “bere buruaz beste egitea” iradoki ziotela, Russia Today-n izandako elkarrizketa batean. Esan du laguntza “gutxien espero zen tokitik” etorri dela.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


Aske geratu da Julian Assange, AEBekin akordiora iritsita

Erruduntzat joko du bere burua Euskal Herrian gauerdia denean egingo den epaiketan. Erresuma Batuan espetxean egon den denborako –bost urte eta bi hilabete– espetxe zigorra ezarriko diote. Horrela, aske geratuko da.


Nazio Batuen Erakundeko 193 kide hil ditu Israelek urritik, inoizko gehien

Palestinar errefuxiatuei laguntzeko UNRW agentziako kideak dira hildakoak. NBEko langileen heriotza tasa altuena dela jakinarazi du agentziak. Israelek momentu oro jakin du non zeuden laguntzaile humanitarioak, eta “berariaz” egin die eraso, salatu duenez. 122... [+]


Eguneraketa berriak daude