"EUSKAL TXOTXONGILO KONPAINIEN TOPAKETA FALTA DA"

  • Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiko zuzendari eta UNIMAko (Nazioarteko Marioneta Elkartea) idazkari nagusi da. Azken kargu hori pasa den udatik. Tolosako XVIII. Jaialdia hastear dela, txotxongiloen magiaz eta hau sortzeko eta antolatzeko trukuez aritu gara.

2000ko azaroaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Zer da zehazki Nazioarteko Marioneta Elkartea? Nola sortu zen eta zein da bere xedea?
Munduko antzerki elkarterik zaharrena da, 1929an sortu baitzen Pragan. Marionetista elkartea bezala sortu zen arren, berehala marionetaren elkarte bihurtu zen, zabalagoa izan zedin. Marionetaren mundua zabaltzea, ezagutzera ematea du helburu. II. Mundu Gerran 10-12 urteko etena izan zuen. 1988 urte ingurua arte Ekialdeko herrialdeen estiloa edo egitura zuen.

Nola aukeratu zintuzten
Magdeburg-en (Alemania) ekainean izan zen batzarrean hauteskundeak egin eta ni aukeratu ninduten. Batzorde Ejekutiboko 18 pertsona aukeratzeko mundu osoko 34 hautagai zeuden. Boto gehienak jaso nituen eta gero batzorde barruko karguen aukeraketa egin zen, baina, nire abantaila ikusita, idazkaritzarako beste hautagairik ez zen izan.

Noiztik duzu harremana UNIMArekin?
Tolosan 1983an sortu genuen jaialdia eta handik gutxira egin ginen UNIMAko bazkide. Mundu osoan, 70 herrialdetako 10.000 bazkide inguru izango gara. Espainiako erakundeari dagokionez, 1985ean birsortu zen eta 270 kide dira guztira. Euskal Herrian asko gara, 48 kide. Orain arte batzordean ez nintzen inoiz izan, beste lan batzuk egin izan ditut UNIMAn, kontseilari bezala.

Nola funtzionatzen du erakundeak kide horiek guztiak koordinatzeko?
Arazo txikiak eta proiektu serioak daude: formazio proiektuak, herrialde batzuetan elkarteak sortzea... Batzorde Ejekutiboa urtean behin elkartzen da. Lehendakaria eta egoitza Charlevillen (Frantzia) daude. Interneten bidez funtzionatzen dugu asko. Bi urtez behin Kontseilua biltzen da, herrialde guztietako ordezkariak; eta lau urtez behin Batzarra. Gainontzekoa bulego funtzionamendua da: boletinak egin, gune nazionalekin harremanak, motibazioa, animazioa... Batzordeak ere badaude: Amerika Latina, Europa, Asia Pazifiko, Afrika, jaialdiak, ikerketa zientifikoa, formazio profesionala, zaletuak eta argitalpenak.

Idazkari nagusi zara orain. Arazo horientzako zein proiektu duzu?
Horrelako antolakuntza zabalean komunikazioa hobetu behar du UNIMAk, web orrialdea eginez adibidez. Baina desberdintasun sozial asko biltzen dituen erakundea dela ahaztu gabe. Oso aberatsak eta oso behartsuak diren bazkideak daude. UNESCOra hurbilpena hasita dago, aholku organoa da, baina jauzi bat gehiago eman eta kide osoa izatea da helburua. Jaialdiak bultzatzea da bestea. Solidarioagoa izan behar du UNIMAk, kotizazio sistema birplanteatu behar du, jaialdiek diru gehiago ematea lortuz, adibidez. Bestalde, marionetaren entziklopedia egiten ari da katedratiko poloniar bat, UNESCOren laguntza berezi batez.

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia 1983an sortu zenuten. Nola izan zen hastapen hura?
Behin Tolosako Abesbatza Lehiaketa sendotuta zegoela, antzerki munduan zerbait egitea proposatu zidaten, mundu horretan aritua nintzelako. Lehen urtetik dudan oroimena zera da: denok negarrez agurtu ginela. Zazpi konpainia besterik ez ziren. Zortea izan genuen: jende jatorra topatzea, Sevilla El Globok "Sinfonia para un juguete roto" obra ikusgarria estreinatzea... Jendearen itxaropena piztu zen hurrengo urterako.

Eta zein izan da jaialdiak izan duen bilakaera? Nola joan da hazten orduan zazpi taldeekin jaio zen hura?
Ez dagokit niri horrela hitz egitea, baina Tolosako Ekinbide Etxeko antolakuntza kalitatea azpimarratuko nuke. Kanpora joandakoan konturatzen gara. Hasieran, gaiari buruz genuen ezagutza falta gure antolakuntza esperientziarekin estali genuen. Jaialdiak berehala bikoiztu egin zuen konpainia kopurua, bi areto erabiltzera pasa ginen, gero Leidor areto handia, helduen saila... Beti saiatu gara jaialdia herriko jendearentzat egiten, ez antzerki munduko jendearentzat, beste lekutan egin ohi den bezala. Orain arte 304 konpainia pasa dira Tolosatik. Horietatik azken urtean 120 emanaldi eta 27.216 ikusle izan ziren guztira, Tolosakoak eta kanpokoak kontuan hartuta.

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 3an amaituko da XVIII. ekitaldia. Zer du berezi aurtengoak?
Aurten Bulgaria da herrialde gonbidatua. Inaugurazioa eta amaiera ekitaldiak ikuskizun musikalekin egingo dira: bat paperezko antzerkia, Belgikako Gante hiritik datorren Teatro Taptoeren "Genoveva,... tan casta, tan pura" lanean; eta bestea Pergolesiren "La serva padrona" opera bufoa, Granadako Títeres Etcetera taldearen eskutik. Inoiz Espainian izan ez diren Uruguay eta Kolonbia egongo dira ordezkatuta. Mexikoko konpainia bat ere izango da. Eta hamar urtez saiatu ondoren, itzalen ikuskizun klasiko harrigarriena ekarriko dugu, Australiatik datorren Richard Bradshawek-ekin. Euskal Herriko Taupada, Gorakada eta Behi bi's ere izango dira.

Makina bat txotxongilo talde eta jaialdi dago Euskal Herrian. Zein da orokorki beste herri batzuekin alderatuz gure egoera?
Azken urteotan garapen handia nabaritu da jaialdien eraginez (Bilbo, Bergara eta Tolosa). Bergarakoa bi urtez behin izaten da helduentzat, txiki da, baina meritu handia du. Eta Bilbok jaialdi garrantzitsuagoa behar du nire iritziz. Orain zazpi-zortzi konpainia oso onak daude, kanpoko jaialdietan arrakasta izateko modukoak. Txotxongilo taldeak arrakasta handia lortu zuen iaz Mexikon, Taun taun oso maila altuan dago, Taupada ere gora doa, Bihar eta Kukubiltxo edozein tokitara ateratzeko moduan daude, Gorakada ere profesionala da. Lanbide honetan ordea, intrusismo gehiegi dago eta programatzailearen irizpideak (ikastola, udala) zorrotzagoak izan beharko lukete, haurren onerako eta lanbide beraren onerako.

Giro baikor horren baitan, hutsunerik sumatzen al da?
Nire ustez, bi urtez behin-edo euskal konpainien topaketa bat egin beharko litzateke, hitzaldi, eztabaida eta formazio saioekin batera. Programatzaileek Tarrega edo Gijonera joan behar izaten baitute.

Txotxongilo gune bat sortzeko asmoa ere aspaldidanik duzue Tolosan. Zertan da hori?
Euskaltegia izandako etxea CIT-i emana dago, baina 400 milioi pezeta inguru behar dira martxan jartzeko. Proiektuak ahots formazioari eskainitako zati bat ere badauka, behar hori ere sumatu dugulako. Txotxongiloen alorrean, urtean 115 eguneko programazioa pentsatuta zegoen, gainontzeko egunetan 250 eserlekuko aretoa libre geldituko litzateke beste ekitaldietarako. Gainera, formazioa eskainiko luke (haurrak, irakasleak, manipulazioa, konstrukzioa, profesionalak), museoa izango luke (historia, zabalpena munduan, teknikak eta urtean bizpahiru erakusketa monografiko jaialdiarekin batera). Jaialdia bi urtez behin egingo litzateke. Dokumentazio zentroa ere izango litzateke. Penagarria da, baina denbora aurrera doa eta gure kontra.


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude