Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

  • AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete "larria" pairatzen ari direla, batez ere zerrendaren iparraldean. Israelgo armadak asteburuan gutxienez 3.000 olibondo izorratu ditu Zisjordania iparraldean, Ramallah hiritik gertu.


2025eko abuztuaren 25ean - 11:00
Azken eguneraketa: 14:25
Israelek Gaza hiriaren aurka eginiko bonbardaketa bat, igandean. Dawoud Abu Alkas / Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurrerapauso nabarmenik gabe baina martxan dihardute Israel Gazako palestinarren aurka egiten ari den genozidioa eteteko negoziazioek: Egipto, Qatar eta AEBak ari dira jarduten Israelen eta Hamasen arteko bitartekari gisa, bi aldeek ontzat ikusi ditzaketen menia akordioak planteatu eta proposatuta. Joan den astean, erakunde palestinarrak iragarri zuen Kairok eta Dohak eginiko azken proposamena onartu zuela, besteak beste, 60 eguneko su-etena eta Hamasek bahituta dituen 50 israeldarrak –horietatik 20 inguru bizirik leudeke– euren etxeetara itzultzea barne hartuko lukeena. Israelek, ordea, menia proposamen horri uko egin eta Gaza hiria osorik okupatzeko asmoarekin jarraitzen du, egunak igaro ahala hiri horren aurkako erasoak gogortzearen bidez.

Egiptoko Gobernuko gertuko iturri batek EFE berri agentziari adierazi dioenez, herrialde horretan biltzekoak dira astelehenean Marco Rubio AEBetako Estatu Idazkaria eta Israel Katz Israelgo Atzerri ministroa. Bilera horretan, Gazarako su-etenerako akordio posibleez gain, zerrendaren "etorkizunerako" gakoez mintzatuko dira Rubio eta Katze. Esaterako, Egiptok eta PAN Palestinako Aginte Nazionalak osatutako "segurtasun indarren" balizko eraketaz. Bitartean, igandetik astelehenera bitarte Israelek 51 palestinar hil ditu Gazan, horietatik 27 Gaza hirian. 

Hain zuzen, NBE Nazio Batuen Erakundearen agentzia batek, IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak, ostiralean kaleratutako txosten batean ohartarazi zuen zerrenda iparraldean, Gaza hirian eta inguruan, "gosete larria" pairatzen ari direla. Agentzia horrek elikadura gabezia sailkatzeko 1etik 5erako eskala darabil, eta jakinarazi du Gaza iparraldean gosetea azken mailan dagoela. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek maiatzetik zerrendara bidalitako laguntza humanitarioari ezarritako blokeoaren ondorioz 300 palestinar hil dira gosez, horietatik 117 haurrak.

Herbehereetako Atzerri ministroak dimisioa eman du, Israeli zigorrik ezarri ezinda

Urriaren 29an egingo dituzte hauteskunde orokorrak Herbehereetan, eta egun agintean dagoen gobernua erabat hautsita helduko da bozetara. Geert Wilders eskuin muturreko buruzagiak haren alderdia –PVV Askatasunaren Aldeko Alderdia– aginteko koaliziotik irtetea erabaki zuenetik, jarduneko gobernu gisa ari da Dick Schoof lehen ministroa buru duen kabinetea, eta joan den astean lau ministrok utzi dute euren kargua: Barne, Osasun, Hezkuntza eta Atzerri ministroek –laurak NSC Kontratu Sozial Berria alderdikoak–. Azken horrek, Caspar Veldkampek, Israeli zigorrik ezarri ezin izanagatik eman du dimisioa.

Gazako genozidioaren harira, joan den astean Tel Avivi zigorrak ezarri nahi zizkiola adierazi zuen Veldkampek Ordezkarien Ganberan. Haren alderdiarekin batera herrialdeko gobernua osatzen duten eskuineko alderdietako –VVD Askatasunerako eta Demokraziarako Herriaren Alderdia eta BBB Nekazarien eta Herritarren Mugimendua– ordezkariek, ordea, ez zuten babestu proposamena, eta Atzerri ministroak kargua utzi zuela iragarri zuen ostiralean. "Ezin izan dut beharrezkoa jotzen dudan bidea hartzea lortu", adierazi zien kazetariei erabakia iragarri ostean.

Zisjordanian 3.000 olibondo izorratu ditu Israelgo armadak

Gazako palestinarren aurka soilik ez, Zisjordanian bizi direnen aurka ere oldartzen jarraitzen du Israelgo armadak: asteburuan gutxienez 3.000 olibondo izorratu dituzte Zisjordania iparraldeko Al-Mughayyir herrixkan, Ramallah hiritik gertu. Israelgo armadak argudiatu badu ere segurtasunerako "mehatxua" zirela, finean, mendeku gisa egin dute erasoa soldadu israeldarrek: izan ere, joan den astean kolono israeldar baten aurka oldartu zen herrixka horretako palestinar bat, eta Israelgo armadako buruzagietako bat den Avi Bluthek ohartarazi zuen herrixkako palestinarrek erasoa "garesti ordainduko" zutela.

Israelen okupaziopean olibondoek berebiziko garrantzia dute Zisjordaniako palestinar gehienen biziraupenean, bai ekonomikoki eta bai kulturalki: hango biztanle ugariren iturri ekonomiko nagusia da eta, horrez gain, eurentzako balio handia duen ondarea da. Horregatik, Zisjordaniaren okupazioari ekin zioenetik, Israelgo armadak nahiz eremura lekualdatu diren kolono israeldarren 11 eraso pairatu dituzte: NBEren Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoaren arabera, 2023an gutxienez 10.000 olibondo izorratu zituzten.

Zisjordania iparraldean Israelgo armadak izorratutako olibondo bat. AFP

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Eguneraketa berriak daude