Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

  • Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat izan zen.


2025eko abuztuaren 25ean - 08:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1943an Donostian jaioa, gazte murgildu zen antzerkian, Conchita Montes konpainiaren eskutik. 1966an egin zuen debuta zineman, Pedro Lazagaren Posición avanzada filmean. Pedro Olearen Días de viejo color filmarekin (1968) lortu zuen ospe gehiago, eta beste hainbat lanetan parte hartu zuen hurrengo urte eta hamarkadetan.

Hala ere, kameraren atzean egindako lanarengatik nabarmendu zen, bereziki, Gorospe. Hainbat obra eta erakundetan ekoizpen eta bestelako lanetan aritu zen urte luzez, baita ardura postuetan aritu ere, Euskal Herrian zein Espainian. Horrela, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat izan zen 1978an, Peio Aldazabal, Juan Jose Almueda, Jose Luis Basoco eta Nestor Basterretxearekin batera, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskadiko Filmategia
2021-10-05 | ARGIA
Euskal Herriko emakume zinemagileen zikloak abiatuko du Euskadiko Filmategiaren programazioa

Euskal emakume zinemagileak zikloa gutxienez hiru urtetan egingo da eta lehenengo honetan bederatzi zinemagileren lan bana ikusi ahal izango da, Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Donostiako Tabakaleran.


2020-03-10 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko film eta bideo ez profesionalak berreskuratu nahi dituen proiektua aurkeztu dute

“Gure irudi galduak” proiektua aurkeztu dute Baionan astelehen honetan, XX. mendean Ipar Euskal Herrian filmatutako pelikulak berreskuratu nahi dituen egitasmoa. Manuel Ynchaustik grabatutako pelikulen funtsa berreskuratuz abiatu da.


Yannick Bellon: aldarrikatzeko moduko zinegile biarriztar bat

Yannick Bellon Hego Euskal Herrian jaio izan balitz, segur aski gutako askorentzat izen ezagunagoa izango zen. Baina Biarritzen jaio zen eta ibilbide zinematografiko osoa Frantziako Estatuan egin zuen 2019an hil zen arte.


Gizonen pelikulak bakarrik Euskadiko Filmategiaren urteurrenean: zinema-munduko emakumeek emanaldi alternatiboa prestatu dute

Euskadiko Filmategiak 40 urte beteko ditu aurten; Kimuak katalogoak berriz, 20. Eta bi efemeride horiekin lotuta antolatu dituzten emanaldietan, ez dute emakumeek zuzendutako lan bat bera ere programatu. Horren aurrean, zinema-munduko hainbat emakumek emanaldi alternatiboa... [+]


Eguneraketa berriak daude