Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

  • Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.

Nafarroako Suhiltzaileak Nagoreko urtegian. Nafarroako Suhiltzaileak

2025eko abuztuaren 25ean - 12:59
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Iruñeko 51 urteko gizona aurkitu dute hilda Nagoreko urtegian, Nafarroan. Pertsona talde batek bainua hartzen zegoelarik ahoz behera ikusi zuen gorpua, eta abisua eman zuen.

Abisua jaso eta bertaratu zen Polizia ikerketekin hasteko. Geroago, suhiltzaileek gorpua bertatik atera zuten. 51 urteko perutar gizona dela argitu dute, baina Iruñera eraman dute heriotzaren zergatiak ezagutzeko. 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...