Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

  • Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.

Migratzaileen txalupa bat kanariar Uharteetan. Rtve.es

2025eko abuztuaren 25ean - 09:47
Azken eguneraketa: 17:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu igande goizaldean, Kanaria Handitik 429 kilometrora jitoan zebilen txalupa batetik. Itsas Salbamenduak esandakoaren arabera, erreskatatutako pertsona guztiak, haien artean gizonak, emakumeak eta adin txikikoak, Sahara hegoaldekoak dira. Lehorreratzen direnean ezagutuko dute zein den haien egoera.

Larunbat goizean, merkataritza arloko Teos itsasontziak noraezean ikusi zuen txalupa bat, motorrik gabe eta egoera prekarioan, jende askorekin. Soka bat lotu zion, eta gehiagorik egitea arriskutsua izan zitekeela ikusita, Itsas Salbamentuko zentralera deitu zuen egoera kontatzeko. Kanaria Handitik 429 kilometrotara zeuden.

Espainiako eta Marokoko Estatuen bilaketa eta erreskate eremuan zegoen ontzia. Marokok esan zuen ez zela bere bila joango, eta azkenean Espainiako Las Palmaseko itsasontzi bat joan zen 236 pertsonaren erreskatera.

Abuztuaren 12an izan zen pertsona migratzaileen azkenengo erreskatea, Lanzarote eta Kanaria Handian 67 pertsona erreskatatu baitzituzten egun horretan.


Migrazioa kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Teranga

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...