BERDEAREN GOZOA


1999ko irailaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Uztaren eromenaren hilabetea izan ohi da iraila. Neguan, sutondoan, buruan bueltaka erabili, udaberrian lurra prantatu eta erein, udan kontu egin eta eguna mozten eta mamuen gaua luza eta luza hasten den garai honetan uzta bildu eta bildu. Pagotxa eta gozamenaren sasoia da bai hauxe.
Indaba-leka, sagar, artaburu, madari eta abar heltzen edo umatzen ari dira eta ontzeko bidean, ondu artean, sare gainean, mandioan... non edo han jarriko ditugu. Heldua ez baizik eta erabat usteldua dagoenean aho-gozagarriena den mizpira ez bezala badira heldu gabe, berde antzera daudenean gozoagotzat jotzen diren fruitu eta haziak. Erabat umatu gabeko indaba bezalakorik ez dela esaten dutenak ezagutzen ditut, adibidez. Behin urdaila pirrilaka jartzen omen duten hur berdeak janez bezala gutxitan gozatzen duen bat topatu eta, ahoa urtuz gustura asko arituak gara hur hezearen ezaugarri organoleptiko paregabeetaz hitz egiten. Ez baita azaren azpiko orria, intxaur gero eta pattalagoen aldean, berdea edo lehorra, hurra alde ederrekoa. Sagar barietate batzuk ere erabat helduz gero zakartu eta makaldu egiten dira. Pelestrina adibidez. Berde punttuak aho-sabaiari eransten dion gazi-mikatza paradisuaren ataria baino sotoetako bat da.
Zaharren artean entzuna dut noizbait: «agorra... agorra ederra! baina lehorretik heltzen badio, kontuz!». Aurtengoa lehorretik dihoa ba eta uzta elkortu dezakeenez sutondoari itxaron gabe berdetan, heze eta bixi, dasta ezazu. Denetatik probatu behar omen da mundu honetan eta Donostian


Azpiegitura kulturalak kanalean gehiago
2026ko uztailaren 6
KRONIKA | Joxemi Zumalabaren agur ekitaldia Zesar Martinezi
Agurrik ez Zesar, garaipenera arte lagun!

2026ko apirilaren 1
Lurraldea eta arkitektura
estadio Shakira

2026ko urtarrilaren 13
Ospatu

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...