LIZARRA-GARAZI ADIERAZPENA ZABALKUNDEAREN BILA


1999ko irailaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Il honetan urte bat bete du Lizarra-Garaziko Adierazpenak. Ajuria Eneko Itunaren akabera ekarri zuen akordioa une garrantzitsuan bizi da. ETAren azken agiria bere heriotzaren sinaduratzat jo dute bere aurkakoek. Bere sustatzaileentzat interferentzia bat besterik ez da izan, ordea.

Iazko udara arte Euskal Herrian ez zen giro. Hamaika urteetan zehar Ajuria Eneko Itunak markatu zuen zeregin politikoa EAEn. PP gobernura iritsi ostean, ETAk areago gogortu zuen bere jarduera. Gatazka euskaldunen arteko arazoa bilakatzeraino une batez. Ajuria Eneak ondorio latzak ekarri zituen: ezker abertzalearen isolamendu politikoa eta nazionalalismoaren errefusatzea. Ajuria Eneko Itunaren zaintzapean galdera bat jalgi zen:

«Nor ari da gailentzen gatazka honen erdian, EAJ edo PP?».
Boterearen gaiak leku egin zuen gatazkaren erdian. Estatu espainarraren hegemonia mahai gainean zegoen berriz ere. Ajuria Eneko bideak PP garaipenera zeraman.


IPAR IRLANDA EREDU.

EAJ ezezik ETA ere jabetu zen egoeraz. EAJk bere estrategia aldatu zuen, baita ETAk berea ere. Lizarrako itunak ETAren su-etenaren bermea izan zuen. Hamaika urte eta gero, egoera latzaren kontzientzia hartze berri bat eman zen alderdia eta erakundearen baitan. ELA-LABen artean jorraturiko bidea eta Elkarri gizarte mugimeduaren rola garrantzitsuak izan ziren eszenatoki berri bat bidera ahal izateko. Ipar Irlandako bake-akordioa bideratu zuten faktoreak hartu ziren kontuan, eta Euskal Herrirako ezaugarri nagusi hauekin idatzi zen Lizarrako Adierazpena: gaztakaren identifikazioa, metodoa, prozesuaren hasierako fasea eta erabaki fasea, negoziazioaren izaera, konponbidearen giltzarriak eta ondoriozko eszenatokia. Akordioak gatazka gainditzeko lanabes behar zuen. Hots, jatorri eta izaera politiko duen gatazka historikoari, elkarrizketa bidez soilik eman dakioke konponketa politiko bat. Euskal Herriak izan eta erabakia izan behar ditu zeregin horretan.


INTERPRETAZIOAK GERO.

Ajuria Eneko Itunaren garapenean botere gaia azaldu zen –EAJ eta PPren arteko lehia alegia– eta Lizarra-Garaziren garapenean gerta liteke beste hainbeste. Kasuon, HB eta EAJren artean. Izan ere, batzuren iritziz, bakerako ez zen Lizarrako akordiorik behar. Bakea euskal alderdi nazionalisten eta alderdi espainolisten arteko akordio baten ondotik etor daiteke. Lizarrako akordioa abertzaleek EAEn nagusigoa hartzeko egin omen zen. Berriz ere, botere gaia azaldu zen mahai gainean. Lizarra-Garaziko Adierazpena bakea lortzeko ala boterea lortzeko al da? Hortxe liteke koska. Artean bi hauteskunde jokatu dira. Lehendabizikoan, Lizarra-Garazi osatzen duten alderdiak garaitu ziren, eta Eusko Legebiltzarreko ordezkotzaren nagusigoa bihurtu ere. Aitzitik, azken hauteskudeetan Lizarra-Garazi osatzen duten alderdiek tarte txikiagoa dute bere hegemonian eta, hedabide faktikoen eraginaren medio, nagusigorik ez dagoela nagusitu nahi da euskal gizartean. Boterearen gaia azaldu zen berriz ere. EAJ –eta EA– izan ziren kaltetuenak, edo hala jokatu behar izan dute beraiek gerora. EAJ-EA bikotea ez da Lizarra-Garazikoen artean galtzaile antzera atera den alderdi bakarra, Ezker Batuak ere hegemonia arazo hau larrutik pagatu du. Lizarra-Garazi ez omen da irtenbide abertzale bat. Azken hauen ustez baina –baita hauteskunde interesetik at Lizarran diharduten erakundeen ustez–, subirotasun prozesuak aurrea hartu dio bake prozesuari. Hots, eraikuntza nazionala abian jarri da Lizarra-Garazi akordioaren bidez, eta hori ez da akordioan agertzen. Esate baterako, alderdi abertzaleek bultzatu duten Hautetsien Biltzarra tren berean doan ekimena legez ulertu izan du gizarteak. Lizarra-Garaziri –gatazkaren ebazpenerako akordioa– abertzaleen nagusigoa subirotasunareko lanabesa bihurtu izana leporatzen zaio bere baitatik ere.


BAKEA ETA SUBIROTASUNA.

Bakearen gaia eta subirotasuna nahasi egin dira. Ordea, Euskal Herrian zabalduriko bake prozesuan fitxarik mugitu ez duen bakarra Gobernu espainiarra izan da, eta hori Lizarra-Garaziren izpirituarekin bat egin gabe etorri beharra zegoen.

«Euskal Herriak hitza eta erabakia izan behar ditu»
delakoak presoen gaia ebatzi beharra zeukan. Gai honi buruz euskal gizarteak eman badu ere bere iritzia, euskal preso politikoen egoera ez da funtsean aldatu urte honetan. Gai bat gailentzen da berriz ere: zein da erabakiaren sujetua?

«Konstituzioa alda daiteke, espainiarren borondatea hala bada»
delakoak garbi uzten du zein den subirotasunaren gaian erabakiaren sujetua. Helburu demokratiko bat –subirotasuna– lortzea xede duen ezker abertzaleak Lizarraren ondorengo joko arauak zalantzan ikusten ditu oraindik. Horren lekuko ETAren azken agiria. Adierazpenaren aurkakoek berehala azpimarratu dituzte sinatzaileen arteko ezadostasunak. Akordioaren ordezkariek bere heldutasunaren froga erakutsiko omen dute laster ordea.
Bi dira Lizarra-Garaziri leporatzen zaizkion akatsak: bat, ahots propio batekin eta maiztasun gehiagoz hitz egin ez izana. Bi, gatazkaren ebazpena eta eraikitze nazionala nahastu izana. PP, PSOE nahiz estatuko hedabideei ondo etorri zaizkie akatsok. Hala ere, haien iritziz euren arteko kontsentsua ez da hautsi, ezta hurrik. Areago, urtemuga kari, deklarazio politiko helduago eta erabakiorra gizarteratuko dute adierazpenaren baliaren froga gisa

Lizarra-Garaziko adierazpena kanpotik eta barnetik ikusia
Pernando Barrena (EH)
Lizarra-Garaziko Adierazpenak Euskal Herriaren historian aro berri bat ireki du. Urte honetako lanak perspektiba berriak zabaldu ditu herri honen burujabetzari begira. Gure lana oso mediatizatua egondu da, eta Adierazpenak markatu zituen xede guztiak ez dira bete. Adierazpena, kasu, berau sinatu zuten indarrekin identifikatarazi dute soilik. Irudi hori okerra da. Adierazpena ez baita irtenbide abertzale bat

Frantxua Maitia (PS frantsesa)
Iparraldeko sozialistentzat Lizarra-Garazi nazionalisten arteko akordio bat da, eta bake prozesu batean sektore guztiak bilduko dituen mahai bat behar dela pentsatzen dugu. Urte honetan horren xerka aritu da naski, eta orain impasse batean bide dago. Lizarra-Garazik Iparraldean ez du eraginik izan, guk geure problematika baitugu. Hots, Departamendua. Biak ez dira josten ahal, ordea

Victor Maeztu (CDN)
Adierazpena aurrerapauso bat izan zen bake prozesua hasteko. Hasieran onuragarria izan zen euskal nazionalistentzat, orain adierazpen ideologiko bat baino ez da. Bake prozesuari dagokioenez, bere garaian eman zezakeen guztia eman zuen. Orain beste bide batzuk bilatu beharko lituzke. Ibarretxek proposaturiko mahaia onuragarria litzateke. Bake prozesua estualdi batean dago, baina gaindituko dugu

Rafael Larreina (EA)
Adierazpenaren arian orain urte bat uste genuena baino gehiago aurreratu da. Ebatzi gabeko gatazka politikoa areago azaleratu da, hau da, gatazka politikoa zibilizatu da. Honek Estatu espainoleko indar politikoak urduri jarri ditu, beren estrategia inmobilista indartu eta gatazkaren ebazpena atzerarazi. Uneon adimen politikoaren ordua da, hau da, konfrontazio demokratikoaren bidea indartu behar da

Fernando Buesa (PSE-EE)
Lizarrako akordioa oraingo marko juridiko-politikoa aldatzeko estrategia bat da. Bakea helburu eratu zuten sinatzaileek, baina bere zereginean subirotasuna eta bake prozesua nahastu dute. Lizarra bakean garatu ote daiteke ordea? Lehen urtean ez du hori lortu. Bere barne kontradikzioek harrapatua dago. EHk estrategia demokratiko eta biolentziarena ez du ebatzi. EAk EAJrekiko aliantza mota ez du erabaki. EAJn eredu autonomista edo subiranoa debatitzen ari dira

Joseba Egibar (EAJ)
Adierazpena izaera politiko duen gatazka bati irteera aurkitu nahian dagoen alternatiba bakarra da. Definizio eta metodo politiko baten bidez, gatazka politikoaren irtenbide bat aurkitu nahi du. EAJtik ez dugu inondik inora une kritikorik sentitu. Beste gauza da kontra dauden alderdiak, akordioa satanizatu nahian dabiltzanak, gu bereizi nahi izatea. EAJ barnean bada gaizki haientzat, kanpoan bada ondo. Onen eta txarren pelikula amaitu da ordea

Antton Karrera (IU-EB)
Adierazpenak paper inportante bat jokatu du. Gaurko egoera duela urte batekoa baino hobea da. Horretan du zentzua Lizarra-Garazi akordioak. Baina bere helburuak ez dira lortu. Bakea lortzeko lanabesa zen eta batzuek fronte subiranoa bilakatu nahi izan dute. Herria erabakitzaile izatearen ideia subirotasunaren ideiarekin nahasi dute. Udalerrien asmoa ez da Lizarran sekula eztabaidatu, baina akordioren sinatzaile batzuk nahaspila sortu dute

Zuloa baino hobea zapla

Orain berrikitan gure amari entzun nion esaldia, gure amona zenak –jostuna bera– gizasemeren baten galtzetan zuloa agerian zuela ikusten zuenean erabiltzen omen zuen. Eta egoki deritzot Lizarra-Garazi akordioari buruz idatz nezan galdetu eta bertsolari legez bukaeratik hastea otu zaidalarik. Baina bota dezadan atzerago bideoa eta has nadin iazko udatik berrikusten. ETAk su-etena iragarri eta ondoko astetan bizi izandakotik bederen.
Suetenak jokoz kanpo harrapatu ninduenetako bat nauzue. Lapurdiko kostaldeko herri batean kokaturik, ez nuen inondik espero ETAren erabaki hori. Eta gure inguru hontan ez nintzen batere berezia sentitu, ondokoen harridurek horretarako beta eman baitzidaten. Ondorengo egunak espekulatzen eman ondoan, Lizarrakoa etorri zen. Eta bertako argazkia ikusirik, nere buruan neukan zuloa eta ezina txukun estaltzeko aukera ezin hobea neukala iruditu zitzaidan. Azkenik, aspalditik sakabanatu gure indarrak biltzeko parada ikusi nuen. Lizarrakoaz animoso, Garazikoa etorri zen. Eta hemengo ABko militantea izanik, ezustean harrapatze horrek epel utzi ninduen. Eta kezkati. Berriz ere, prentsa genuen informazio iturri bakarra. Hain arbuiagarri jotzen dugun prentsa barne. Eta animoak epeltze horretan ez nintzela bakarrenetakoa ere, inguruak garbi erakutsi zidan. Hala ere, herri hontako multzo puteatu eta zapalduenak diren preso, exiliatu eta konfinatuen onurako izan zitekeelakoan edo, horren esperantzan eman ditugu orainartekoak. Momentuz, errealitate hurbilak ezer gutxi aurreratu dugula adierazten dit. Estatuaren jarrera autistak, aurreikusten genuena bestalde, ez du bere parean Lizarra-Garazi adostasunaren indar jazarlerik izan, politika, gurean ere publizitatearen logikak zuzenduko bailuen. Eta urtetan elkarri mokoka bizitzen haziek, argazki eta hitz potolotik landa elkarbizitza eraikitzeko gai izango badira, elkarri aditu behar diote eta euren harremanak sendotuko dituen pedagogia aurkitu eta erabili. Herrietara eraman behar omen genuen akordioa, hala ulertu nuen nik behintzat, eta ni, hortan –aurkezpen suelto batzuk salbu– ezer gutxi egin dugulakoan nago, izan ere, publizitatearen logikak famosoek egitera behartzen baitu. Eta famosoek aski lan izanen baitute ofizio berriak sortzen dizkienak txukun betetzen. Berrikitan, bi gertakari izan dira ni erabat hotz utzi nautenak. Uztailaren azken egunetan Gasteizen EHk besteekin batera adostu eta sinatutako dokumentoaren karira hain zuzen, sinatze bera lehenik eta errematerako EHko ordezkariek eman prentsa agerpena sinatzaileak sinatutakoaz beren damuaren berri emateko. Eta ondorioz, ofizioan eskarmentu askidunen dimisiorik ez ikusteak, guztiz kongelatu. Eta Bilboko jaietan, banderen ezartzea zela eta bertako alkate berriak erakutsi zuen nausitzarkeria, kezkagarria zait oso. Agian, bi gertakari horietan, egiazko arrazoinak ezkutuan behar dute eta publikoari, guri prentsaren bidez igortzen dizkigutenak taktikoak dira eta ezinbestekoak. Etxeko bertsio ofizialak jaten ohituak ez genuke arazorik izan behar tamainakoak irensteko, baina ziur aski adina kausa, geroz eta nekezagoak egiten zaizkigu eiotzen, gure hortz xehatuek guritxagoak behar bailituzkete. Agian, kongelatuak nahi gaituzte etxean ere hauteskundetan ezik. Eta gainean ditugunez, igor iezaguzue bero piskat egun handian deskongelatu gaitezen


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Tamainak garrantzia duenean

Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Plastikoaren birziklapenaren iruzurra:
Industria petrokimikoaren ‘gerrillariak’ Genevan

Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Eguneraketa berriak daude