Pablo Gonzálezen epaiketarako data ezarri du Poloniako Justiziak

  • Bi urte baino gehiago egon zen kazetaria Polonian preso, 2024ko abuztura arte. Astearte honetan jarri du Poloniako Justiziak epaiketa data: otsailak 25. Gonzálezek sare sozialetan jakinarazi duenez, ez du inolako jakinarazpenik jaso. 


2025eko azaroaren 26an - 13:07
Azken eguneraketa: 15:35
Pablo Gonzalezek salatu zuen torturatua izan zela gatibu zegoen bitartean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herriko kazetari Pablo González epairik gabe eta egoera lazgarrian gatibu eduki zuten ia 900 egunez Polonian, ustez“Errusiaren alde espioitza” egiteagatik. Asteartean Varsoviako Barrutiko Epaimahaiak ateak itxita aurretiko entzunaldia egin zuen. Poloniako albiste agentzia batek jakinarazi duenez, Anna Ptaszek epaileak otsailaren 25erako jarri du haren aurkako epaiketa. 

Poloniatik atxiloketa aginduren bat eginez gero eta ez lioke eragingo Gonzálezi, egun Mosku hirian bizi baita. Kazetariak esan duenez, ez du epaiketaz jakinarazpenik jaso. Presio politikoengatik ez balitz bere kasua jadanik itxita egongo litzatekela salatu du. “Niri bost axola, baina Poloniako legea eskuan, kale itsu batean daude”.

 


Kazetaritza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 6
Albistea

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...