Zuberoako ikastolak laguntzeko gabonetako saski salmenta abiatuko dute

  • Azaroaren 1ean hasiko dute kanpaina, ikastolen finantziazioan laguntzeko eta bertako ekoizle txikien produktuak ezagutarazteko. Gogorarazi dute euskararen transmisioa bermatzeko ezinbestekoak direla ikastolak.


2021eko urriaren 28an - 10:03
Azken eguneraketa: 12:11
Zuberoako ikastolak finantzatzeko egiten dute saskien kanpaina. / Argazkia: Ikaskoli.

2003az geroztik gabonetako otarren kanpaina egiten dute Zuberoan dauden bi ikastolek –Alozeko ikastolak eta Eperra ikastolak–. Aurten ere azaroaren 1etik 28ra aukera egongo da hiru saski desberdin erosteko (Ahüzki, Irati eta Orhi). Guztiek dituzte ikastoletako guraso eta guraso ohiek ekoitzitako bertako produktuak.

Antolatzaileen esanetan, urtez urte eskaria handitzen ari da. Iaz 2.200 otar saldu zituzten, aurrekoan baino 500 bat gehiago. Pandemiak eragindako egoera dela-eta diru iturriak murriztu zaizkie Zuberoako ikastolei, eta jakinarazi dute saskien salmentak lagundu diela arazo ekonomikoei aurre egiten.

Euskararen transmisiorako bermea

Ipar Euskal Herrian euskara ez da ofiziala, eta Frantziako Estatuak traba ugari ezartzen dizkio hizkuntza gutxituari. Besteak beste, aurten Parisek erabaki du murgiltze eredua “konstituzioaren aurkakoa” dela. Egoera ikusita, Zuberoako ikastolek nabarmendu dute saskien funtsetako bat dela euren esku dauden dinamikak martxan jartzea: “Bihar eta etorkizunean autonomia handiago batekin bizitzeko gisan”. Halaber, ikastolak lagunduz euskara sustatzeko deia egin dute. “Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen”.

Gabonetako otarrak Ikaskoliren webgunean eskuratu daitezke, eta proiektua “lurralde guztietara” zabaltzen lagundu nahi duen oro haiekin harremanetan jartzera bultzatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-10 | Euskal Irratiak
Hur Gorostiaga
"Behotegik berak adierazi du euskara ez dela lehentasuna"

Aitzinkontua ez emendatzea bozkatu du Euskararen Erakunde Publikoak. Iazko bera izanen da, lau milioi t'erdi inguru. Horrek Euskalgintzako hainbat sektoreren kexua piztu du, eta EEPren izatea zalantzan jarri dute, gaur egun, tresna baliagarria ez delakoan. Hur Gorostiaga... [+]


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-02-04 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude