Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa jasan dutenei babesa erakusteko dinamika abiatu dute eta 'Sinisten zütüegü' lelopean eginen dute elkartasun gaualdia ostegun honetan Ozazen (Zuberoa).
Mauleko Chaumes gasnategiko langile eta CGT sindikatuko ordezkari batek 2016 eta 2023 urteen artean buruturiko sexu eraso eta jazarpenen harira salaketa jarri dute lau emakumek. Auzia iraganen da uztailaren 3an, eta azken egun hauetan jakin denez, bosgarren salaketa bat gehitu zaie. Barne mailako ikerketa bideratu eta Chaumes gasnategitik kanporatu zuten gizona, eta laster Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lortu zuen lana. Bertan lan egindako batena da bosgarren salaketa.
Hautsak harrotu ditu auziak, baina batez ere sexu erasoen testuinguruan gertatu ohi den dinamika begi-bistan utzi du: salaketa jarri duten emakumeak baztertuak eta mespretxatuak izan dira eta sexu erasoez akusaturiko gizonak, berriz, inguruaren babesa errezibitu du. "Biktimak mintzatzera ausartu direlarik, sostengu handiena tipoaren aldekoa izan da. Zuberotarra baita. Fama ona baitu. Emazte gazteak, berriz, baztertuak, geroz eta haboro. Haboroxeek lana utzi behar izan dute. Prekaritate tzar batean sartzeko, gainera", dio Xiberoko Feministak taldeak. Gaur egungo errealitateari begiratu eta kolektiboak argi du: "Bortizkeria onargarriagoa da salaketa baino. Mekanika sozialak ordena atxikitzen du isiltasuna inposatuz. Erasotzailea lasaiki jazartzen ahal zaio biktimari, baitaki eskandaluaren lotsak denak isilaraziko gaituela".
Egoeraren larritasuna ikusirik, kolektiboki zabalduriko irakurketa politikoa eta sustengua egituratu nahi izan dituzte. Lehen hitzordu publikoa ukanen dute ostegun gau honetan Ozazen (Zuberoa). 'Sinisten zütüegü' lelopean, kantua, musika, antzerkia zein bertsoa nagusi izanen dituen gaualdia antolatu dute. Hastapen batean gaualdi ttipia izan behar zuena, azkenean, handi bilakatu zaie, artista andanak bertaratu nahi izan duelako.
Antolaketan dabilen Joanes Etxebarriarekin hitz egin du ARGIAk. Borroka feministan dabiltzan emakumeei lehen lerroa uzteko gisan, itzaleko lanean aritu arren, tarte bat eskaini digu, batetik, elkarrizketa eskaera beraiei luzaturik ez duelako erantzunik jaso, eta finean, "guztia bakar batzuen bizkar gainean" ez gelditzeko. Horrez gain, erasoa jasan dutenen inguruan osaturiko babes zabalaz hitz egiteko ere balio digu, hain justu, mugimendu feministaz gain, inguruko jende militantea ere juntatu zaielako. Salaketa jarri duten emakumeei babesa erakusteaz gain, mezu argia luzatu nahi dute: "Neskei babesa erakustea dugu lehentasun, baina horrez gain, sexu erasoen harira hitza hartuko duen oro sinetsiko dugula argi utzi nahi dugu; inguruan sostengu bloke bat izango duela argi utzi nahi dugu", Etxebarriaren erranetan.
Ipar Euskal Herri mailako Sutan kolektibo transfeministak eta Itaia antolakunde sozialistak ere beraien sostengua adierazi diete erasoa jasan dutenei.
Martxoaren 8aren kari afixak jarri zituen ezker eskuin Zuberoko sare feministak, eta guztiak ziren berehala kenduak edota urratuak izan, baita mezu faxistez estaliak ere. Karrikan zein sare sozialetan izandako "tentsio handia" ikusita, borroka feministak daukan babes zabalagoa argira ekarri nahian dabil sarea.
Zuberoan, eta oro har baserri munduan, lurraldearen araberako borroka feminista dago: giro urbanoari alderaturik, dinamika eta tamaina apalagoan egituratutakoa. Hala ere, azken urteetan loratuz dabiltza ekimen feministak eta horri begira, berriz, erasoak. Martxoaren 8aren biharamuna dugu horren adibide.
Testuinguru horretan dute "ezinbestekotzat" jo sexu erasoak salatu dituzten emakumeekilako babesa. Ondokoa diote antolatzaileek: "Zenbat gara, isil-isilean, jazarpenak jasan ditugunak? Lanean edo etxean pairatzen diren bortizkeriak ez dira aise aipatzen. Baserrian bizi izanez, denek elkar ezagututa, orain gogorrago da mintzatzea. Erasotzailea denetarik hurbil da: lagun baten etxekoa, kusi baten lagun ona, auzo bati lotua... halako leialtasun sentimendu baten isilarazten gaitu".
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.