Zortzi sindikatu eta hainbat eragile sozial metalgintzako aldarrikapenei eusten

  • Irailaren 21ean milaka lagun bildu ziren Bilbon Bizkaiko Metal sektorean hitzarmen duina eskatzeko.


2019ko irailaren 23an - 12:15
Irailaren 21ean Bilboko kaleetan. Argazkia: LAB sindikatua.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ELA sindikatuaren arabera 8.000 bat lagun elkartu ziren Bilboko kaleetan. Hitzarmena sinatzeko negoziazio mahaian ELA, CCOO, LAB eta UGT daude, eta irailaren 21eko manifestazioa babestu zuten ESK, USO, CNT eta CGT sindikatuek.

Sindikatuez gain hainbat eragile sozialek hartu zuten parte, besteak beste, mugimendu feministak, pentsiodunek, ikasleek, Eragin gazte prekarioen plataformak eta Harro LGBT plataformak. Azken honek arratsaldean egin zuen manifestazioa EuroPriden aurka eta elkarretaratze hartan Metalgintzako ordezkariak izan ziren.

Gaur, irailak 23, dute bilera lau sindikatuek FVEM patronalarekin. Eskaera nagusiak ondokoak dira: soldata igotzea; sektoreko azpikontrata guztietan subrogazio eskubidea izatea; neurri zehatzak hartzea behin behinekotasuna eta ETTen erabilera mugatzeko; eta aurrerapausoak ematea genero berdintasunean eta lan osasunean.

Maiatzean eta ekainean bost greba egun egin zituzten eta negoziazio mahaiak nahi besteko emaitzarik ez badu ematen irailaren 30etik urriaren 4ra beste bost greba egun egingo dituzte.


Metalgintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.