Ertzaintza metalgintzako grebalarien kontra oldartu da eta hainbat zauritu eragin ditu

  • Bizkaiko metalgintzako hirugarren greba egunak tentsio une ugari ekarri ditu, ertzaintzak langileen kontra egin ondoren. Gutxienez lau pertsona ospitalean artatu behar izan dituzte asteazkenean. Sindikatuek, lantegien eta FVEM patronalaren egoitzaren aurrean egin dituzte elkarretaratzeak goizean goizetik.

Ertzaintzaren jazarpena goizean goizetik hasi da asteazkenean (argazkia: CCOO)

2022ko azaroaren 30ean - 16:35
Azken eguneraketa: 17:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lau langile artatu behar izan dituzte ospitalean Ertzaintzak greban dauden Bizkaiko metalgintzako langileen aurka goizean egindako oldarraldiaren ondoren. Egunero bezala, lantegien aurrean elkarretaratu dira langileak sindikatuek deituta, baina oraingoan pikete baten kontra borraka hasi dira poliziak, Arteako Bildosola industrialdean Pekos Fabricación lantegiaren aurrean zeudela.

Sarean zabaldutako irudietan ikus daitekeenez gutxienez pertsona bat lurrera bota dute eta beste hainbat gogor kolpatu:

LABek jakinarazi du artatu behar izan dituzten pertsonen artean sindikatu horretako bi arduradun daudela.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, bere aldetik, oharra zabaldu du berri agentzien bidez, eta oldarraldia arrazoitzeko bere bertsioren arabera grebalari bat identifikatzera joan direnean polizietako bat kolpatua izan da, Naiz.eus-ek nabarmendu duen bezala irudietan halakorik ikusten ez den arren. CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek Bilboko Sabin etxearen aurrean elkarretaratzea egin dute arratsaldean oldarraldia salatzeko.

Hirugarren greba egunean tentsioak gora egin du eta goizean goizetik izan dira tira-birak Ertzaintzak piketeen kontra jarrera bortitza hartu duelako, lekukoen arabera. Igorren, esaterako, petsona bat atzeman dute poliziek.

Hamaika Telebistak azaldu duenez Ormazabal fabrikaren aurrean mobilizatu dira langileak, hain justu FVEM patronalaren buruetako baita enpresa horren jabea. Poliziek lantegiko greba batzordeko bi kideri baino ez die utzi barrura sartzen, mobilizazioen berri emateko.

ELAk elkarretaratzea egin du FVEMen egoitza aurrean eta nabarmendu du grebaren eragina oso zabala ari dela izaten. CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek mobilizazio oso jendetsua egin dute Basaurin eta horien arabera %85ekoa da oraingoz  grebaren jarraipena. Ostegunean eta ostiralean beste bi lanuzte espero dira.

Mercedes-Benzeko produkzioa gelditzeko arriskuan berriz ere grebagatik

Aurreko greba zikloan bezalaxe, Gasteizko Mercedes-Benz auto lantegiko produkzioa eten dezake Bizkaiko metalgintzako grebak. Diario de Noticias de Alavak jakitera eman duenez Gasteizko planta hornitzen duen Gestampek ezin du ziurtatu bere stockean duen materialarekin eskaria ase dezakeenik.

"Egoera oso larria da, saihestezina izango baita gure bezero nagusiaren jarduera geldiaraztera eramango gaituelako", azaldu dio Gestampek Mercedes-Benzi, egunkari horren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


Eguneraketa berriak daude