Aste osoko grebari ekin dio Bizkaiko metalgintzak, babes handiarekin

  • Patronalak egindako azken proposamenari eskas iritzirik, Bizkaiko metalgintza sektorean aurtengo hirugarren greba deialdia egin dute sindikatuek; astelehenetik ostiralera iraungo dute lanuzteek. Lehen egunean grebak izandako babesa zabala izan dela adierazi dute.

ELA sindikatuak astelehen goizean Bilbon egindako manifestazioa (Argazkia: ELA sindikatua)

2022ko azaroaren 28an - 12:12
Azken eguneraketa: 13:12

Aurten, hirugarren aldiz egin du grebarako deia Bizkaiko metalgintzak. Azaroaren 25eko ostiralez, Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bildu ziren FVEM Bizkaiko metalgintzako patronala eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak, baina ez ziren adostasunera heldu, eta sindikatuek bost greba egun deitu zituzten azaroaren 28tik abenduaren 2ra. Ostirala bitartean, beraz, greban egongo da sektorea.

Orotara, 56.000 langile daude deituak lanuztera, eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek emandako datuen arabera, lehen greba egunak %85eko jarraipena izan du. Hiru sindikatu horiek taldea osatzen dute lan hitzarmenaren negoziazioan, ordezkarien %59ekin, eta ELA sindikatuak osatzen du beste taldea, ordezkarien %40ekin. Bakoitzak bere deialdia egin du grebari begira.

Grebak lehen egunean izan duen babes zabalaren adibide dira, adibidez, Durangaldean erabatekoa izatea lanuztea, edota Ezkerraldean gaur egindako piketeetan, inor ez sartu izana lehen geralekua zen Productos Tubulares lantegira (Trapagaran).

Patronalaren proposamena, nahikoa ez

Patronalak egin zuen pasa den ostiralean biltzeko hitzordua, sindikatuei adieraziz negoziazio proposamena zeukala. ELA sindikatuak adierazitakoaren arabera, baina, proposamen hori "itxia eta eskasa" zen; eta ildo berean, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek ere, nahikoa ez zela adierazi zuten. FVEMek ez zien eman bide bere azken proposamenaz harago hitz egiteko, eta sindikatuak ez ziren ados agertu horrekin.

Sindikatuei arduragabeak izatea egotzi die patronalak, deitu dutena "justifikaziorik gabeko" greba dela iritzirik. Haren arabera, aurkeztutako azken proposamenak hobetu egiten du berriki Araban LAB, CCOO eta UGTk SEA patronalarekin sinatu duten metalgintzako hitzarmena, eta hortaz, "ezin da ulertu nola esaten duten Bizkaiko proposamena ez dela nahikoa".

Hiru sindikatu horiek aitortu dute aurrerapenak badaudela azken proposamenean, baina oraindik motz gelditzen dela deritzote. Adibidez, adierazi dute "KPIaren berehalako igoerarik bermatu gabe eta aplikatzeko bermerik eskaini gabe" jarraitzen duela. Protestetan ikusten dute lorpen gehiago egiteko aukera: "Gehiengo sindikalak argi dauka patronalaren azken egunetako mugimenduak orain arte egindako mobilizazioen eta greba egun arrakastatsuen emaitza direla. Horrek erakusten du bide onetik goazela, eta deitutako bost egunetako greban tinko jarraitzeko unea dela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Metalgintza
Gipuzkoako metalgintzan ELAk eta UGTk akordioa lortu dute Adegirekin

Negoziazio mahaiaren zortzigarren bileran etorri da akordioa ostegun honetan eta 30.000 bat langileri erangingo die. ELAk (ordezkaritzaren %47,8) eta UGTk (%4,3) sinatu dute, eta LABek (%35,8) eta CCOOk (%12.2) ez. Akordioak lau urteko iraupena izango du.


Bizkaiko metaleko grebalariak epaitegietan deklaratzen hasi dira

Hitzarmena berritzeko negoziazioetan zegoen blokeoagatik deitu zuten grebara, eta istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta manifestarien artean.  22 grebalariren aurkako prozesu judizialak abiatu dituzte, desordena publikoak eta agintarien aurkako erasoak leporatuta.


Bizkaiko metalgintzako langileek gehiengo sindikalaren eta patronalaren arteko ituna berretsi dute

CCOO, LAB eta UGT sindikatuek beren afiliatuen artean egindako batzarretan langileek baiezkoa eman diote FVEM patronalarekin negoziaturiko lan hitzarmenari baiezkoa ematea. Hamaika eguneko greba eta hainbat mobilizazioren ostean dator akordioa. ELAk oraindik ez du erabakirik... [+]


Bizkaiko metalgintzako enpresa batzuek FVEMetik irtetea erabaki dutela dio LABek

Bizkaiko metalgintzako patronala lan hitzarmenaren negoziazioan egiten ari den kudeaketa ikusita, enpresa batzuek FVEM elkartetik irtetea erabaki dute, sindikatu abertzalearen arabera. Laugarren egunean Ertzaintza ez da grebalarien kontra oldartu, eta pikete eta protesta... [+]


Ertzaintza metalgintzako grebalarien kontra oldartu da eta hainbat zauritu eragin ditu

Bizkaiko metalgintzako hirugarren greba egunak tentsio une ugari ekarri ditu, ertzaintzak langileen kontra egin ondoren. Gutxienez lau pertsona ospitalean artatu behar izan dituzte asteazkenean. Sindikatuek, lantegien eta FVEM patronalaren egoitzaren aurrean egin dituzte... [+]


Eguneraketa berriak daude