Bizkaiko metaleko grebalariak epaitegietan deklaratzen hasi dira

  • Hitzarmena berritzeko negoziazioetan zegoen blokeoagatik deitu zuten grebara, eta istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta manifestarien artean.  22 grebalariren aurkako prozesu judizialak abiatu dituzte, desordena publikoak eta agintarien aurkako erasoak leporatuta.


2023ko maiatzaren 11n - 11:24
Azken eguneraketa: 13:18
Argazkia: LAB
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizkaiko metalgintzako hamar grebalari deklaratzen hasi dira asteazkenean Barakaldoko epaitegietan. Guztira 22 grebalariren aurkako prozesu judizialak abiatu dituzte, eta maiatzaren 15ean, beste bi langilek deklaratuko dute. 

Deklaratzen hasi aurretik, sindikatu guztiek (ELA izan ezik) elkarretaratzea eta prentsaurrekoa egin dute Barakaldoko epaitegian. Babesa eman diete sindikatuek eta lankideek grebalariei, eta adierazi dute "langile klasearen eskubideak defendatzea" ez dela delitua, Berriak jaso duenez.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.