Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. ARGIAk bat egin du Palestinaren aldeko greba eta lanuzteekin. Hemen aurkituko dituzue egunaren jarraipena eta Palestinako azken berriak.
Grebak eta lanuzteek jarraipen zabala izan dute industrian eta hezkuntzan, eta zenbait enpresatan produkzioa eten behar izan da. Hiriburuetako manifestazioetara dozenaka mila pertsona elkartu dira, aldarri argiekin: "Israeli boikot, Palestina askatu".
Israel Palestinan egiten ari den "kolonizazioaren kontrako borroka" ez dela amaitu adierazi du Palestinarekin Elkartasunak bere irakurketan. Argi kritikatu dute zenbait agintarik "irtenbidetzat" jotzen duten bi estaturen aukera: "Genozidioa gelditzeko eta Palestinaren askatasuna erdiesteko, lurralde osoaren deskolonizazioa, preso palestinarren askapena eta errefuxiatuen itzulera bermatu behar dira. Ez dago Israelgo entitate kolonialarekin elkarbizitza posiblerik". Era berean, Palestinarekin Elkartasunak egin ohi duen moduan, palestinar erresistentziari babesa adierazi diote.
Azkenik, asteazken honetako lanuzte partzialean atarikoan iragarri moduan, nazioarte mailan greba orokorra antolatzeko premia nabarmendu du Palestinarekin Elkartasunak. "Euskal sindikatu gehienek, Palestinaren aldeko mugimenduak Euskal Herrian greba orokorra antolatzeko egindako deiari erantzun beharrean, CCOOk eta UGTk deitutako estatu mailako lanuzte partzialera batzeko deia egin dute, Ipar Euskal Herrian deialdirik egin gabe".
"Ezer ez duenak, begi onez ikusten du nolabaiteko akordioa egon izana". Hori esanez abiatu du irakurketa Gernika-Palestinak, eta Palestinak libre izan behar duela aldarrikatu. "Jarrai dezagun Palestinaz hitz egiten bigarren plano batean geratzeko arriskua errotik uxatzeko".
Horrez gain, ekinbide politikoan, Israel "isolatu beharra" azpimarratu dute, birritan esanda. Maila diplomatikoan isolatu, komertzial eta kulturalean, kirol mailan, instituzioetan, unibertso akademikoan... Orain, "urgentziazko neurriak" aplikatu behar direla nabarmendu dute, hala nola laguntza humanitarioa biderkatzea, presio militarra desagerraraztea, sektore zaurgarrienen zaintza lantzea eta oinarrizko zerbitzuen hornidura berreraikitzea. "Babestu hitzak gakoa izan behar du", adierazi dute, eta letra larriz, "Euskal Konpromisoa" osatzeko konpromisoa agertu dute.
Gasteizen lehenik, Lovaina inguruan errepidea itxi dute manifestariek.
Iruñean gero, hiriaren bihotzean trafikoa eten dute manifestariek.
Espainiako Poliziak manifestazio desegin du, eta gomazko pilotak jaurti ditu; hala salatu du Palestinarekin Elkartasunak 19:25ean.
Donostian, Jose Antonio Agirre zubia moztu dute manifestariek. Duela hamar minutu jakinarazi dutenez, Ertzaintzak bi manifestari atxiki ditu taberna batean.
Bilbon, uneotan, bi estatuen irtenbidearen "iruzurra" ari dira salatzen, eta erresistentzia palestinarraren alde ari dira oihu egiten.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan deitu dituzte. Eserialdiak egiten ari dira eta Polizia gerturatzen eta kargu hartzen ari dela jakinarazi dute.
Donostian, esaterako, Ertzaintzak "manifestazioa desegin" duela esan dute, eta bi manifestari atxiki dituztela.
110.000 pertsona baino gehiago elkartu dira, LAB sindikatuaren arabera, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako sindikatuen manifestazio nagusietan. Eguerdiko manifestazio jendetsuez gain, arratsalderako ere deituta daude lanuzteak eta manifestazioak. Hemen deialdi guztiak:
Sindikatuek egindako lehen balorazioaren arabera, industriako enpresa handi askotako langileek bat egin dute lanuztearekin, zenbait kasutan jarraipena "erabatekoa" izan da gainera. Aldiz, beste sektoreetan, komertzioan eta enpresa txikietan kasu, eragina ez da hainbestekoa izan.
Manifestazio hau Askatasunaren Hiribidearen amaierara heltzen ari zenean (eta bi norabideak hartuta), azkenak oraindik ez ziren atera Boulevardetik.
Bizkaiko hiriburuko manifestazioa oso jendetsua izaten ari da, bertan da Maria Ortega lankidea:
Hezkuntzak izan du jarraipenik altuena. STEILASen arabera, oro har %60-70eko jarraipena izan du, eta haur eskoletan %80koa.
"Indar erakustaldi" gisa deskribatu du LABek lanuzteen jarraipena, "oso zabala" izan baita. Enpresa batzuetan erabateko jarraipena izan da, eta produkzioa eten behar izan dute. Beste batzuetan ere, nahiz eta ez izan erabateko jarraipenik, ekoizpena etetea eragin dute Palestinaren aldeko lanuzteek.
Zigor Olabarria kazetaria ari da Gasteizko mobilizazioen jarraipena egiten. Jendez lepo zegoen Andre Maria plaza manifestazioa hasi aurretik, milaka lagun elkartu baitira:
Lander Arbelaitz lankidea ari da Donostiako mobilizazioen berri ematen:
Xabier Letona ari da Iruñeko mobilizazioen jarraipena egiten:
Josebe Blanco artzainaren iritzi-artikulua: "Gaur, ongi merezia lukete, bada, Palestinako emakume nekazari eta abeltzainek gure greba orokorra. Sustraietatik oihu egingo lukeen greba orokorra litzateke geurea. Gaur geure eguna baita. Zuek jakin ez arren".
Naroa Elortzaren analisia: "Urriaren 15a ez da izan marko propioa aldarrikatzeko eguna, difuminatu delako Espainiako mobilizazioekin. Baina urriaren 16tik aurrera, marko propioaren aldeko borroka berreskuratu behar genuke".
Gazako zerrenda Egiptorekin lotzen duen Rafah pasabidea zabaltzea eta egunean laguntza humanitarioko 600 kamioiri Gazan sartzen uztea hitzemana zuen Israelek, baina asteartean mehatxu egin zuen 300 kamioi soilik utziko zuela sartzen eta Rafah pasabidea ez zuela zabalduko. Mehatxua egitean Hamasi leporatu zion bahituen artean hilda zeuden 28 gorpuetatik soilik lau itzuli izana. Hamasek astearte iluntzean Gurutze Gorriaren esku jarri zituen beste lau gorpu, asteazken goizean familiek identifikatu dituztenak.
ARGIA parte den Olatukoopek dei egin du mobilizazioetara batzera, sionismoarekin harremanak etetera eta ekimenak eta proiektuak antolatzera.
Igandean indarrean sartu zen su-etenaz geroztik, armada sionistak hiltzen jarraitu du. Gutxienez bederatzi palestinar hil eta beste hiru adin txikiko zauritu dituzte. Droneekin tirokatuta hil dituzte lehenak, eta besteak Al-Shifa ospitaletik gertu zeuden lehertu gabeko munizio israeldarragatik zauritu dira.
Miñaoko (Araba) parke teknologikoan dagoen AEG Powe Solutions Iberia enpresako langileek deia luzatu diete gainerako langileei, "Israelgo Estatuarekin harremanak hausteko greba orokorrarekin" bat egin dezaten, esanez sindikatuek deituriko lanuzteak ez direla "nahikoak".
Enpresa horrek bateriak eta kargadoreak ekoizten ditu CAF enpresarentzat Israelgo tranbia egiteko.
Palestinaren aldeko lanuzteek enpresetan jarraipen zabala izatea aurreikusten zuten sindikatuek, eta hala izaten ari da. Gainera, mobilizazioak lantokietan bertan hasi dira, hiriburuetan egingo diren manifestazio handien atariko.
Hiru edo lau orduko lanuzteen arteko hautaketan ito baino, sentsazio orokortua hauxe izan da: jendetza mobilizatu da eguerdian. Itxuraz, aspaldiko gehiena. LABen esanetan, 110.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Hego Euskal Herriko hiriburuetako mobilizazioetan... [+]
Goizean hasi diren lanuzteak oso esanguratsuak izan dira irakaskuntzan eta lan munduan oro har, baina oraindik ez dago lanuztearen datu zehatzik. Edozein modutan, Iruñeko erdialdean goizaldean argi ikusten zen ez ohiko eguna zela eta eguerdiko manifestazioak baietsi du... [+]
Antolatzaileek diotenez 15.000 pertsona bildu dira Iruñean, eguerdiko manifestazioan.
Gutxitan hartzen duen itxura izan du asteazken goiz-eguerdi honetan Donostiako Boulevardak. 20.000 lagun baino gehiagok egin dute bat urriaren 15erako eragile ugarik antolatutako deialdiekin. Denek, ñabardurak izan arren, batera adierazi diote elkartasuna Palestinari... [+]
Palestinaren askapena eta Israeli boikot egitea babestu dituzte, eta patronalari eta erakundeei horretan eragiteko deia zabaldu diete.
Milaka eta milaka pertsonak parte hartu dute Palestinaren aldeko Gasteizko manifestazio nagusian. Sindikatu deitzaileak oso pozik agertu dira manifestazioak, lanuzteek eta grebak Araban izan duten jarraipenarekin. Nazioarteko zein Euskal Herriko patronalari eta instituzioei... [+]
Sindikatuek egindako lehen balorazioaren arabera, industriako enpresa handi askotako langileek bat egin dute lanuztearekin, zenbait kasutan jarraipena "erabatekoa" izan da gainera. Aldiz, beste sektoreetan, komertzioan eta enpresa txikietan kasu, eragina ez da... [+]
Hezkuntzak egun osoko greba bizi du Hego Euskal Herrian eta jarraipen zabala izaten ari dela adierazi diote ARGIAri langileen eta ikasleen ordezkariek. Jarraipenaren datuak, elkarretaratzeak, zabaldu dituzten mezuak eta deialdi berezituaren arrazoiak jaso ditugu. “Beste... [+]
Italiako Poliziak hogei bat lagun atxilotu ditu astearte iluntzean Udine hirian, Italiako selekzioak Israelen aurka jokatu duen futbol partidaren atarian, palestinar herriaren aldeko manifestazioa amaitu osteko liskarretan.
Palestinako herriarekin elkartasunez, ARGIAko lantaldeak aho batez erabaki du bat egitea urriaren 15erako Hego Euskal Herrian deitutako lanuzte eta greba deialdiekin. Hedabide honetako kazetariek greba aktiboa egingo dute eta Palestinarekin loturiko informazioei jarraipen... [+]
Urriaren 15erako deialdi ugari egin dituzte Hego Euskal Herrian.
Aurten bigarrenez, Iparraldea Palestinarekin sareak "palestinarrak haien erresistentzian sustengatzeko eta Israel zein bere konplizeen kontra borrokatzera deitzeko eguna" antolatu du azaroaren 15ean Makean (Lapurdi). Halaber, dei egin dute azaroaren 8an Israelekin... [+]
EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.