“Zinemetan jatorriz euskaraz ekoitzitako filmak ikusi nahi ditugu”

  • Pantaila handian euskararen presentzia bermatuko duen lege propio baten beharra aldarrikatu du Zinemak Euskaraz ekimenak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 2an - 14:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kulturako beste hainbat esparrutan "euskaldunok euskaratik eta euskaraz aritzeko eta gozatzeko aukera zabala dugun arren" euskarak zineman duen lekua oraindik txikia dela dio euskaltzale talde honek.

Hori dela eta, sinadura bilketa abiatu dute Avaaz plataformaren bitartez, Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Foru Erkidegoari eta Euskal Hirigune Elkargoko erakunde eta alderdiei Zinemaren legea adosteko eskatzeko eta "euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea errespetatu eta zinemetan euskararen presentzia ziurtatu dadin".

Lege horrek zinemetan euskara, gazteleraren eta frantsesaren pare egotea ziurtatuko luke eta horrela, Euskal Herriko zinemetan emititzen den film bakoitzaren erdia euskarazko bertsioan emitituko litzateke, Kataluniako 20/2010 Zinearen legeak bermatzen duen bezala.


Irakurri gehiago: Euskara Zinema Kultura
Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...